2012/10/01

ANBOTOra Kokuzkuluko kanala, eta ELGOINeraino bide zuzena

Iraileko egun zoragarri batean, Alluitzera igo eta gero gailurreria egiteko asmoarekin etorri gara Atxartera. Baina gaur ez dugu igoko ohiko bidetik. Kokuzkulu kanaletik egingo dugu igoera. Ez dugu ezagutzen, baina erreferentzia batzuk baditugu, mendiko foroetan agertzen bait da eta Mendikaten ere bai.

Urkiolagirretik beste egun batean hartutako argazki honetan ikusten da ondo Alluitzera igotzeko jarraituko dugun ibilbidea. Kokuzkulu kanala.

Atxartetik irten, eta Asuntzerako bidea jarraitu dugu Alluitzen azpian kokatu arte. Hau, "La Cóncava" orma da. Gu, oraindik, aurrerago joan behar gara.

Larrano-Urkulu kanala daukagu gainean. Beheko partean, hau da igo behar duguna, gero utzi eta ezkerrera joateko. Gero, gailurreria egiterakoan, han goitik igaroko gara.

Aurreko kanala utzi eta ezkerrera joan ondoren, hau da gure gainean daukaguna. Hau da Kokuzkulu. Erreferentzia ezin hobea, goian ikusten dugun kobazuloa da. Bertara heldu behar gara.

Ezkerreko ormetan, beste kobazulo bat daukagu.

Eta orma dotoreak gure gainean.

"Oihartzunaren" kobazuloa. Gero jarraituko dugun gailurreriaren azpian dago. Eskuinean Infernuzubi pasoa dago.
Igoera oso polita eta nahiko erosoa da. Behetik ez du horrela ematen, baina ondo igotzen da.

Kobazuloaren azpian dagoen belardian.

Kobazuloa. Trepada apur bat bihurria behar da bertara heltzeko. Gainera, hezetasuna dago eta kontu handiz ibili behar da.

Alluitzen, paisaiaz eta eguraldiaz disfrutatzen.

Zulo horretatik etorri gara, eta zuzenean tontorrera ateratzen da. Aurrez aurre daukagu Infernuko Zubia.

Gailurrerian gaude, kobazuloaren gainean, eta Kokuzkulu kanal guztia ikusten dugu.

Infernuko Zubira heltzen, kobazulotik gora dagoen trepada polita oso ondo bereizten da. Jendea Alluitzen.

Infernuko Zubia. Bi aukera daude, bata gainetik, eta bestea, ezkerraldetik. Bakoitzak erabakakiko du zein den egokiena.

Hau ezkerreko erlaitz estuetatik ari da pasatzen.

Toki ikaragarrienak pasa ondoren, begirada atzera, Kokuzkulu eta Alluitzera.

Bere lurraldea babesten.

Zorrotza tontorraren ondoan, disfrutatzen...

Egin dugun gailurreria.

Atxartera itzultzerakoan, lehen goitik igaro ditugun ormen azpitik goaz.


Harridi honetatik hasi dugu igoera, Larrano Urkulu kanalaren azpian, gero ezkerretara joateko.

Harridiaren eskuinetik dago igotzeko toki onena, bloke handienak hartuz.

Baliza hauetan eskuinera hartuta, Pol Pol eta Asuntze aldera, berehala heltzen da kanalaren beheko partera, aurreko argazkiko harridira.

Tximeleta.
ANBOTO II
Elgoinera igoera. 

Urriak 6, igandea. Berandu jaiki gara. Nora joango gara?... Goazen Urkiola aldera era ikusiko dugu ser egin...Urkiolara heldu, eta Anbotora igotzea erabaki dugu, baina Urkilagirretik guretzat ezezaguna den lerro oso nabarmena ikusten dugu aurrez aurre. Eta zergatik ez hortik?
Urkiolagirretik
Beheko zatia igo ondoren, kanalaren azpian gaude. Honerarte animalien bidexkak jarraitu ditugu, eta hemendik gora ere jarraitzen dutela dirudi.


Eta horrela da. Zaldiak eta ardiak hemendik dabiltza.
Kanaletik irten eta zelai ederra. Irteera logikoa. Goian daukagu Elgoin tontorra.

Anbotorantz, gailurreria jarraitzen.
Kasualitatez,Tabirak antolatutako martxa daude egiten eta sokak dituzte jarrita paraje batzutan.
Ederra. Azkenean, bi saiotan lotura polita egingo dugu, Kokuzkulutik Anbotora.

Udazkenenko koloreak somatzen dira Anbototik jeisterakoan.



Atzera begira, ibilbide entretenigarria..
"Despachameriendas"Hauek uda garaia bukatzear dagoela adierazten omen dute, baina aurten ez dakit noiz bukatu behar den,