2024/11/12

LUMIACHAK, COANGA LAKUA,🏞️ ETA BACHIMAÑA🏡 Refugio Casa de Piedra(e)tik

    2024-10-24 Osteguna. Eguraldia erdipurdikoa. Beste bisita bat Panticosa-ko Bainuetxeari. Bidean gentozela, Lumiacha aintziretatik Bachimaña aterpera igotzea pentsatu dugu. Ez genuen inongo planik, eta udazkenaz gozatzen jarraitzearekin batera hori egitea bururatu zaigu. Gero gerokoak...

 PANTICOSA. Udazkena topera dago hemen ere. Aurten gozamen ederra daramagu.

 Argualas urjauzia.

 Izugarrizko lasaitasuna. Gaur ez dago masifikaziorik.



 Casa de Piedra aterpetxearen ondoan utzi dugu kotxea. Kolore bikainak zuhaitzetan.

 Bachimaña aterpera igotzeko ohiko bidea hartu dugu, Caldarés ibaiaren ondotik.

 Normalean zubi honetatik zeharkatzen dugu Caldarés, Camino de los Machos hartzeko, Lumiacha-runtz. Baina gaur ezin dugu bertatik igaro, erreka gainezka dator eta. Beraz, ohiko bidera itzuli eta gorago dagoen beste zubi batetik zeharkatzen ahaleginduko gara.

 Del Pino urjauzia. Beti ateratzen diogu argazkiren bat. Dotorea da.

 Pino urjauzien ondoko bidetik.

 Nahiz eta askotan pasa hemendik, Urjauziei begira, txundituta.

                   
 Urjauziak gainditu ondoren, eremu lasai batetara ateratzen da. Eta hor dago beste zubia hau. Hemen ez dugu arazorik izango beste aldera pasatzeko.


 Errododendro batzuk loratan daude.

               
 Gauean euria egin du eta orain ere momentu batzutan sirimiri antzekoa daukagu, eta nabaritzen da landareetan.

 Zubitik gora, Lumiacha-ra datorren ohiko bidea hartu dugu, eta beheko aintzirara heldu gara. Hemen landaretza ugari uretan.

 Xarma daukate Lumiacha hauek. Jende gutxi ibiltzen da hemendik. Bidea ondo markatuta dago.

 Hau bigarren Lumiacha da. Bertara joan daiteke, baina gu gaur goruntz goaz, Bachimañaruntz, eta behean utziko dugu.

 Lumiachak behean geratzen dira. Hemen aldapa nahiko handia dago, baina bidea nahiko argia da.

 Bainuetxea ikusten dugu behean.

 Balkoi eder honetatik Lumiachak, Bainuetxea eta aterperako ohiko bidea ikusten ditugu. Hodeiz inguratuta gaude, baina orain aterri.

 Altuera hartu eta bagaude El Fraile urjauzien parean. Beste bidea ere ondo ikusten da ezkerrean.

 El Fraile. Hortik doa bide arrunta. eta aldapa gainditzeko egiten dituen zetak.



 Eta Fraile urjauzien gainean Bachimaña aterpea. Dena dago lainotuta. Baina, hemen gaudenez, eta ibilbidea zerbait luzatzearren, aterpera joan baino lehen, Coanga lakura igotzea pentsatu dugu.

 Foya de Labaza-tik gora. Gure gainean daude Labaza lakuak eta Xuans mendia. Gaur hodeiek ez digute utziko tontorrak ikusten.

 Sarrio taldea.

 Eta heldu gara Coanga lakura. Bakar bakarrik gaude inguru hauetan.

 Laku oso koketoa, xarma handia dauka.

 Hodeiz inguratuta gaude, baina gustora. Hemendik, pare bat minututan, Bachimaña lakuaren gainean dagoen ertzera  joango gara, bertako ikuspegiak ederrak baitira.

 Bagaude behatoki ederrean. Nahiz eta hodeitsu egon, Bachimaña-ko urtegiaren ikuspegia dotorea da. Aurrean, Marcadou tontorra agertzen da.





         


 Bachimaña.

 Berriz Coanga-ra itzultzen.

            
 Coanga-n.

 Lakuaren ertzean.

 Beste sarrio talde bat. Gu orain Bachimaña aterpera jetsiko gara.

 Sarrioak.

         
 Aterpera heltzen.

 Lehen goitik ikusi dugun urtegiaren presa eta beheko lakua.

 Eta ohiko bidetik behera. Hemen Frailearen aldapa jeisten.

 Caldarés sakana.

 Aldapa jetsita. Caldarés sakana eta aurrean, Forátulas tontorrak. Zerbait altxatu dira hodeiak.

 Frailearen urjauziak. Aterpea gainean geratzen da.

 Caldarés ibaiko urjauziak, beheko partean.



 Bainuetxea, El Pino urjauzien gainetik.

 El Pino urjauzia.

 El Pino.

 Urjauzi ugari Caldarés-en.

 Kolore dotoreak Panticosan.


 Caldarés sakana, Bainuetxearen gainean.

 Argualas urjauzia eta zuhaitz koloretsuak.
 
         
 Eta zentzumenak kolorez ondo asetuta bukatu dugu gaurko ibilbidea. Azkenean zortea izan dugu, ez gara busti, lasaitasuna nagusi, oso jende gutxi ikusi baitugu mendian. Bukatzeko, beti bezala, bokata eta garagardoa Casa de Piedran.


Hemen Ibilbidea