2021-03-21 Gaur Aralarrera joan gara. Inguru hauek oso ezagunak dira baita, baina kanpora irten ezin garenez, ba hemen jarraitzen dugu, eta gauzak dauden bezala egonda, ez da gutxi.
|
Abiapuntutzat, Zaldibiako Olakosaroi hartu dugu, bukaeran Osinberde urjauzia eta kanala bisitatu nahi ditugu eta. Asmoa, Ausa Gaztelura igo eta gero gerokoak, bukaera aipatutakoa izateko.
|
|
Aharia Arkaka Txikin.
|
|
Arkaka Txikiko depositoak.
|
|
Enirioko galtzadatik hasi dugu ibilaldia.
|
|
Oso polita dago, elorriak lorez jantzita.
|
|
Galtzada. Orain zati txiki bat bakarrik egingo dugu.
|
|
Baliza hauek dauden tokian, galtzada utzi eta ezkerrera hartu dugu, Larraitzeruntz.
|
|
Bide polita eta garbia. Atzean, Arastortz mendia.
|
|
Almitzeta borda eta gure helburua, Ausa Gaztelu, goian.
|
|
Almitzetako txabola dotorea.
|
|
Ausaren oinera heltzen gaudela, Errekonta lepora doan bidea utzi eta Ausokoegi artegia ikustera hurbildu gara.
|
|
Artegitik zuzenean igo dugu tontorrera.
|
|
AUSA GAZTELU. Txindoki atzean, elurrarekin.
|
|
Buzoia. |
|
Jende dezente zebilen eta berehala jetsi gara Errekonta lepora. Orain Alotza aldera joatea erabaki dugu.
|
|
Alotzara bidean, bide dotorea hemen ere. Txindoki estalita orain.
|
|
Borden arrastoak eta Ausa Gaztelu.
|
|
Putrea. |
|
Txindoki. Hor, beti bezala, gu orain gabiltzan tokietan baino jende askoz gehiago ikusten dugu.
|
|
Elutsetako bordak eta Txindoki.
|
|
Alotzara sartu beharrean, Kilixketara igotzen hasi gara zuzenean. Elurra zapaltzeko gogoa sortu zaigu.
|
|
Haize hotza eta tenperatura baxua, baina gustora.
|
|
Neguko irudia Alotzan eta inguruko mendietan.
|
|
Txindoki atzean. Hemendik aurrera ez dugu inorekin egingo topo.
|
|
Ganboak. |
|
Kilixketa gaina hartu dugu eta Belekurantz goaz goitik.
|
|
Goian, izoztuta daude harkaitzak eta kontuz ibili behar da.
|
|
Belekura heltzen.
|
|
BELEKU. |
|
Hotza! |
|
Gañeta, Malkorri eta hurrengoetan, duela gutxi egonda ginen, eta Alotzara jeisten hasi gara. Delikatua goian.
|
|
Beherago elur gehiago eta lasaiago ibiltzeko.
|
|
Alotzan. Ganbo aldera joan den jendearen arrastoak daude, baina momentu honetan ez dabil inor.
|
|
Alotzan. Orain Pikuetara doan bidea hartuko dugu.
|
|
Pikuetaruntz, Txindoki atzean dugula.
|
|
Arrantsaroko bordak goiko bidetik ikusita. Berehala pasako gara hortik.
|
|
Pikuetara heldu eta Enirioko galtzadara doan bidea hartu dugu, aipatutako borden ondotik.
|
|
Galtzadan. Ausa Gaztelu aurrean.
|
|
Galtzadan. Hemen ere bakarrik. Urruztiederreko bordetaraino helduko gara eta han, ezkerrera jetsiko gara.
|
|
Osinberde kanalarekin egin dugu topo. Zeharkatu, eta beheruntz jarraituko dugu.
|
|
Bikastillo bordetara jetsi gara eta hemen gure ezkerrera hartuko dugu, marka zuri-berdeak jarraituz. Bueltan, berriz hona etorriko gara, han goian ezkerrera hartzeko.
|
|
Erreka hau zeharkatu dugu.
|
|
Zubi batean gaude, errekaren gainean.
|
|
Toki dotoreak urjauzira heldu baino lehen.
|
|
Iturria edo iturbegia?
|
|
Osinberde urjauzia. Toki ederra.
|
|
Hemen ere bakar bakarrik gaude. Arratsaldea aurrera dihoalako edo...
|
|
Tokiaz ondo gozatu ondoren, bide beretik itzuli gara Bikastilloraino, eta marka zuri-berdeak utzita, bordetara igo eta ezkerrera hartu dugu, izar urdinen markak jarraituz.
|
|
Kanalera heldu eta Arkakaraino dagoen kilometro inguru bere gainetik egin dugu.
|
|
Kuriosoa horrela bukatzea ibilaldia. Urdon-Reñinuevo-ko kanalaren gogoetak ekarri dizkigu, nahiz eta hura beste dimentsio batekoa izan. URDÓN- REÑINUEVO |
|
|
Arkaka Txiki. Hemendik hamar minututa helduko gara kotxera. Ibilaldi polita, jende asko hasieran, elurra, hotza, urjauzia, kanala,...
|