2024/08/29

⛰️VETERANOS 3129 mt 🧗

 2024-07-25 BIADOS (1730m). Aterpean lo egin ondoren, bagoaz Añes Cruzes haraneruntz, borda dotore hauen artetik doan bidetik. Gaurko asmoa, nahiz eta nekatuta egon atzoko palizaren ondorioz, Veteranos eta Gemelos tontorrak igotzea (eta jeistea noski) da. 2002an egonda gaude bietan, baina orduan Estós-etik, eta beste alde hau ezagutzea nahi dugu.


Kardoa, bisitari eta guzti.

 Kardo multzoa.

 Balizak. Gure norabidea, Estós aterperuntz.

 Lehenbiziko helburua, eta ez txikia, Chistau mendatera igotzea.

 Añes Cruzes haranean gora. Eskuinean Espadas-Llardaneta-Posets. Eta gure mendiak Posets-en ezkerrean, oso urruti.

Haranean gora goazela, gure eskuinean Els Millars sakana eta gure mendiak. Veteranos-en ezkerrean Collada Negra. Horra heldu behar gara baina atzetik.

 Bide polita Añes Cruzes haranekoa, lirioz apainduta.

 Zinqueta d'Añes Cruzes errekaren urjauziak.

 Oraindik bide nahiko lasaia da. Horrek suposatzen du laster aldapa tentea aurkitu behar dugula...

 Atzera begira, ilargia eta Punta l'Isabre, Señal de Biadós aldean.

 Lirio artean jarraitzen dugu.

 Pleta d'Añes Cruzes lorategi bihurtuta.

 Egurrezko zubia Pleta d'Añes Cruzes-eko erreka igarotzeko.

 
 Hemen hasten da Chistau mendatera igotzeko benetako aldapa.


 Atzean utziko ditugu, Punta l'Isabre eta Señal de Biadós-era doan sakana eta bidea.

 Pulsatilla Común ugari bidean.

 Aldapa handia dago hemen. Mendizale eta korrikalari ugarirekin gurutzatzen ari gara hemen. Denak Posets-en zeharkaldia egiten.

 Ilargiak hor jarraitzen du, Añes Cruzes haranaren gainean.

 Pleta d'Añes Cruzes behean, eta bezperako Señal de Biadós mendatea gainean. Punta del Sabre-ren eskuinean Gran Bachimala.

 Señal de Biadós mendatea eta Punta l'Isabre. Atzean, Suelza eta Fulsa.

 Punta del Sabre-Gran Bachimala eta Abeillé-raino doan gailurreria.

 Chistau mendatean (2577m). Ea 900 metroko desnibela daramagu. Ezkerrean, Perdiguero eta aurrean, Maladetak-Aneto.

 Apur bat aurrerago, GRa utziko dugu eta eskuinera hartu, dena gora. Orain arte mendizale dezente aurkitu dugu, baina hemendik, berriz honera itzuli arte bakardadea. Ezkerrean, Gías, Seil dera Bacquo, Perdiguero, eta eskuinean, Maladetak.


 Utzi dugu GRa eta Collada Negra-ra igotzen ari gara. Oraindik ez dugu mendatea ikusten, baina bai Veteranos, eta urruti agertzen da. Lehenbiziko zati hau nahiko ondo igotzen da, Hara gora heldutakoan, aurkituko dugu zati gogorra.

 Mugarri ugari daude bide egokiena adierazten. Behean ikusten da Estós-era doan GRa.

 Clarabide-Gías, Gourgs Blancs-Jean Arlaud, Seil dera Bacquo mendilerroa. Hirumilako ugari.

 Forau de Chistau behean eta Bachimala mendikate guztia eta Pico de Aigües Tortes atzean.

 Lakuen gaineko mendatera heldu gara, eta hemen daukagu zati gogorra, eskuinean dagoen harritza tente eta labainkorra Collada Negra-ra igotzeko. Ondoren, ertz luzea Veteranos-era.

 Ibones Royos de Posets, toki ederra. Atzean, Seil dera Bacquo-Perdiguero ezkerrean eta Maladetak eskuinean.

 Collada Negra-n (2878m). Orain gainean daukagun tontorrera igo, eta ondoren ertza jarraitu ezkerrera, apur bat atzerago dagoen Veteranos tontorreraino.

 Hiru Sororeak (Añisclo-Perdido-Cilindro), Marboré, Astazous,...
 
 Royo lakuak eta Chistau mendatea behean.

 Atseden txiki bat Collada Negra-n. Merezi du, izugarria baita daukagun paisaia.

 Trepada txikiak lehenbiziko tontorrera igotzeko. Collada Negra behean.

 Lehenengo tontorrera hurbiltzen, baina nagusia urruti oraindik.

 Azkenengo ertza Veteranos-era igotzeko.


 Anémona multzoa ertzean.

 Ertzean. Royo lakuak ere nahiko behean geratzen dira.

 Geratzen zaiguna. Hasi gara pentsatzen ezingo dugula Gemelos-era heldu, ikusten den elurgune horrek, bidea oztopatzen baitu...

 Azkenengo metroak. Collada Negra-tik gora egindako ertz guztia ikusten da.

 PICO VETERANOS (3129m). Erabat pozik honeraino heldu garelako. Luzea eta gogorra egin zaigu, baina hemen gaude. Bost ordu eta laurden behar izan ditugu. Gure izaera adierazten duen mendiaren tontorrean...



 2002an VETERANOSen.


 2002an GEMELOS-en. Behean Carrive bretxa eta pare bat mendizale rappela prestatzen.


 Normalean erraz igarotzen da gauden tokitik Gemelos-era, baina elurgune horrek bidea estaltzen du, eta ez daukagu kranpoirik. Gainera egonda gaudenez, ez arriskatzea erabaki dugu. "Beteraniak" zerbaiterako balio duelakoan... Atzean, Posets.


 Gemelos-Posets.

 La Paúl glaziarra Posets-en azpian.

 Royo lakuak eta Chistau mendatea. Berriz horra jetsi behar dugu.

 Sabre-Bachimala-Abeillé mendikatea. Midi de Bigorre-n burua agertzen da atzean.

 Tontorra atzean utzi eta bagoaz beheruntz. Jetsiera luzea geratzen zaigu, eta oso adi ibilitzekoa hemen goian.


 Lora-erramu polita ertzeko bretxa batean.

 Ah ze nolako ikuspegia dagoen bretxa horretatik! Seil dera Bacquo-Portillón-Perdiguero.

 Goiko ertza igaro dugu. Tontorra atzean, eta Gemelos-Posets eskuinean.


 Orain Collada Negra-ra jeisteko destrepeetan.



 Collada Negra. Royo lakua eta Clarabide, Gourgs Blancs, Seil dera Bacquo, Perdiguero.

 Collada Negra-tik lakuen gaineko mendatera jeisten. Igotzen asko kostatu zaiguna orain nahiko ondo jetsi dugu. Goian, egindako ertz guztia.

 Eta Chistau mendatera jeisten. Berriz helduko gara bide "zibilizatura".

 Chistau mendatean, Estós haranarekim atzean. Oraindik bide luzea geratzen zaigu, baina zailtasunak atzean geratu dira.

 Pleta d'Añes Cruzes-era jeisteko aldapa gogorrean.

 Oinak freskatzen Pleta-ko errekan. Gustora hartzen da.

 Egurrezko zubia zeharkatzen.

 Pleta d'Añes Cruzes. hemen elkartzen dira pare bat erreka. Eskuinean Chistau-tik behera jetsi dugun aldapa.

 Lirioak pleta-ko zelaietan.

  Jetsi behar dugun Añes Cruzes harana. Eristeak ezkerrean.

 Els Millars sakana gure eskuinean. Han goian egon gara. Ezkerrean, Collada Negra eta Veteranos ondoren. Gero, Gemelos-Posets, Llardaneta-Espadas.

 Collada Negra eta Veteranos. Tontorra atzekoa da, harkaitz zuria duena. Ondo ikusten da mendatetik gora dagoen bide luzea.

 Lirio zuria. Bakarra ikusi dugu. Ez dira oso ohikoak.

 Biadós-eko aterpea, jende askorekin gaur ere. Gu ez gara joango. Kotxera jetsiko gara zuzenean.

 Nekatuta baina gustora egindakoarekin.





 Gozamena da horrela bukatzea ibilbide gogor hau. Hamar ordutan dena, geldialdi eta guzti. 1435 metroko desnibela gora eta baita behera. "Beterano" batzuentzako ez dago gaizki. Orain, Plan-era jetsi pistatik eta Escalona-n afaldu ondoren, Tramacastilla-ra.

IBILBIDEA