2018/07/31

KARTXELA, KELETA, BINBALETA. Belagua.

2018-07-06 San Fermin bezpera eta gu arratsaldean Erronkarira etorri gara. Tetxe ostatuan egingo dugu lo. Oso toki dotorea eta etxekoandrea oso jatorra.

Hainbeste aldiz igaro gara herri honetatik gora eta behera, baina gezurra badirudi ere, inoiz ez gara geratu herria ezagutzen. Gaur horretarako astia daukagu. Oso ederra eta lasaia iruditu zaigu.


Etxebizitza dotoreak.

San Esteban elizatik behera datorren kaleetako bat.
Uztailaren 7a, San Fermin eguna. Gu gaur, duela 27 urte egindako ibilbide bat errepikatzera goaz. Belaguako kuartela baino apur bat gorago utzi dugu kotxea eta begibistan daukagu Keleta eta Kartxela lotzen duen ertz dotorea. Horra goaz. Arraro xamarra dago zerua, baina altxatuko duelakoan gaude...



Arrakogoititik Binbaleta lepora doan bidea.
 

Kakueta zintzurra Arrakogoiti lepotik. Hodeiak daude iparraldean. Laster hurbilduko dira hona.

GRa jarraituko dugu Binbaleta leporaino. Behelainoak sartzen ari dira iparraldetik Arrakogoiti lepoan.
Arrakogoiti lepoa behelainoz estalita. Atzean,Lapazarra, Pène Blanque, Budogia, Mahaia, Petretxema, Pakiza, Gamueta,...

Keleta eta egingo dugun ertza.

Binbaleta gainean daukagula, izen bereko lepora igotzen. Tontor hau itzultzerakoan igoko dugu.

Atzera begira, irudi polita Arrakogoiti lepoak eskeintzen duena, Kakuetatik sartzen diren behelainoekin.


Leporaino ez dago galtzerik, GRa jarraitzea da.

Begiak Keletaren azpian dauden dorre dolomitikoetara doaz. Gero, goitik ikusiko ditugu.

Loraz beteta daude mendiak. Gozamena.

Binbaleta lepoan gaude. Aurrean, Txardekagaina edo Barazea mendia eta Orhi. Hemen GRa utzi eta ezkerrea doan aldapa jarraituko dugu. Oso nabarmena.

Kartxelara igotzen. Malda handia baina bidea oso erraza.
Goian asko lasaitzen da malda eta berehala helduko gara Kartxelaren ertzera.

Ertzean, tontorretik gertu.

KARTXELA (1979m). Atzean Txardekagaina edo Barazea.

Otsogorrigaine eta Txardekagaina. Atzean, bien erdian, Orhi.

Putrea gure gainean.

Ondoren jarraituko dugun ertza Keletara. Joaterakoan, ea dena goitik egingo dugu, baina itzulera behean ikusten diren abereen bidezidorretatik.

Lehenbiziko irtengunetik jeisten.

Aurreko irtengunea jetsi ondoren, berriz ertzaren bila, bidezidor malkartsua erabiliz.

Berriz ertzean. Kartxela tontorra ezkerrekoa da eta handik gatoz.

Behetik ikusi ditugun orratz dolomitikoen gainean gaude orain. Beraien atzean, Binbaleta.

Horrek ez dauka arazorik ertz "integrala" egiteko.

Zati lasaiagoa Keletaren azpira heltzen. Orain berriz tentetu egingo da ertza.

Keletara igotzeko dagoen bretxa txikitik irteten. Guretzat hau da toki zailena, nahiz eta ez duen arazo handirik.

Behin bretxa igaro, ertz lasaia geratzen zaigu tontorrera heltzeko.

Bertan daukagu Keletaren tontorra.

KELETA (1904m). Atzean Lakora, Arlas, Soumcouy, Anie, Mahaia, Mouscatè, Petretxema, Sobarcal, Acherito. Eguraldi eta paisai ikusgarriak.

Tontorreko lorategia, Txamantxoia, Ezkaurre eta Alano mendilerro guztia.

Itzuleran, lehen aipatutako bretxara jeisten. Adi ibiltzeko tokia da.

Bretxa igarotzen.

Beste bikote bat ertzeko irtengune batean Keletaruntz. Gu orain abereen bidezidorrak jarraitzen ari gara ertzaren azpitik.

Kartxela lepora heldu eta Binbalet lepora jeisten ari gara. Kartxela tontorra atzean.

Aldapa handia baina lorategian barneratuta.


Hasi dira ekaitz hodeiak sortzen Anie eta mendi garaien inguruan. Iragarrita dago ekaitza arratsalderako.

Gu Binbaletera goazela, lehengo bikotea aipatutako bretxatik irteten ikusten dugu. Horrela inpresio handiagoa egiten du.

Lorategia.

Binbaleta eta harrera batzordea.

Zaldi talde dotorea. Atzean Lakora, eta Anie-Anielarra atzerago.

Zaldiak, Keleta eta egindako ertza. Ederra!


BINBALETA (1757m) tontorretik, Lakora, Arlas, Soumcouy, Countendè, Anie, Anielarra.

Pakiza aurrean eta Petretxema, Acherito, Chinebral de Gamueta atzean. Hodeiak ugaritzen.

Tontorrean, egindako ertzarekin.

Tontorraren azpian dagoen etxola, iparraldean.

Otsogorrigaina.

Binbaletatik jeisten. Orain berriz GRra jetsi eta igoerako bidea jarraitzea besterik ez zaigu geratzen.

Atzera begira. Ez dira Belaguako mendi garaienak, baina dotoreak dira. Hainbeste urte pasa ondoren, ilusioa egin digu berriz hona etortzeak.

Ekaitz hodeiak Mahaiaren gainean. Gu garaiz helduko gara...

Iturria bidean.
Busti gabe heldu gara kotxera. Baina ondoren ederki busti gara, ostatuko etxekoandreak Isabako piszina eta spa-ra sartzeko txartela utzi digu, eta ez hori bakarrik, bertara sartzeko behar dugun tresneria guztia, bainujantzia, burukoa eta toalla. Gustora baliatu dugu aukera hori. Erabat erlaxatuta ekin diogu etxerako bidaiari...