Hasieran basoz inguratuta dagoen pista batetik goaz. Bide erosoa Gèla haranera igotzeko. |
Neste de la Gèla-ren urak ditugu eskuinean. |
Basoaren gainetik geratzen da Gèla harana. Pic de la Gèla eskuinean eta Barroude-ko hormak, hauek denak eguzkitan. |
Ordubete baino gutxiagoan heldu gara Gèla haranaren sarrerara. Esan bezala, bide erosoa eta gainera itzalean. Hau dena berria da guretzat. |
Haranaren sarreran dauden balizak. Gu lehenbizi Barroude-ra joango gara, Barroude mendatera ondoren eta gailurrera igo ondoren, Port Vieux-etik itzuliko gara hona. |
Orain beraz, eskuinera, zubia zeharkatu eta errekaren eskuinetik goruntz. |
Pic de la Gèla gure gainean. Bere azpitik joango gara Barroude-ra heldu arte. Bide oso ona eta nahiko erosoa. |
Igoko dugun tontorra, Pico de Puerto Viejo. Barrosa mendatea bere atzean geratzen da eta bertatik oso erraza da igoera. |
Gèlá harana. Eskuinetik igoera eta ezkerretik jetsiera. |
Lehenbiziko zatia oso erosoa eta lasaia da. |
Utziko al digute pasatzen...? |
... bai, ez da egon arazorik. Pic de la Gèla eskuinean eta Gerbats eta Troumouse ertza ondoren. Hemen hasten da tentetzen aldapa. |
Gerbats-en azpian dagoen urjauzi horren ondora heldu behar gara, gero hor eskuinetik igotzeko Barroude zirkora. |
Urjauzira heldu baino apur bat lehenago hartzen da eskuinera, kanal txiki batetik gainditzeko zirkoaren azpian dagoen irtengunea. Pic de la Gèla aurrean. |
Atzera begira, Gèla harana eta ekarri dugun bidea. Puerto Viejo mendatea eskuinean eta bere azpian dagoen mazela horretatik jetsiko gara berriz haranera. |
Bagaude Barroude zirkoan. Hau bai ikaragarrizko katedral naturala! Harkaitz zuriak indar gehiago ematen dio inguruari. |
Zati lasaia orain lakuetara heltzeko. Lehen hemen aterpe bat zegoen, baina duela urte batzuk erre egin zen eta orain ez dago ezer ez. |
Barroude zirkoko hormak laku handienaren gainean. |
Izugarri ederra da tokia. Bakarrik hona etortzeak merezi du eta bi ordu t'erditan igo daiteke. |
Laku txikia. |
Pasada bat da tokia. Denbora luzea eman daiteke hemen, begira eta lasaitasunaz gozatzen... |
Laku guztia inguratu behar da Barroude mendatera igotzeko. |
Lakuaren bukaeran hasten da goian dagoen mendatera igotzeko bidea. |
Bapatean izugarrizko zarata entzun dugu eta atzera begiratzerakoan harkaitz jauzi handia Barroude-ko hormetatik behera. Eskerrak hor ez dabilen jenderik... |
Altuera irabazten ari gara eta perspektiba hobearekin ikusten dugu Barroude. Pic Gerbats eta Pic de la Gèla zirkoaren beste aldean orain. |
Barroude mendatean gaude (2534m). Mugan berriz. |
Mendatetik ikuspegi ederra daukagu. |
Goian eremua erabat aldatzen da eta sumendi batean ibiliko bagina bezala goaz. Bidea erosoa da hemen ere. Tontorra ezkerrean agertzen da. Muino hau igo behar da bertara hurbiltzeko. |
Sarrio taldea gure aurrean. |
Bidezidor horretatik hurbilduko gara gure tontorrera. Hauek ez dute horrelako biderik behar... |
Sarrioak alde egin dutenean, bagoaz gu mendiaren oinera hurbiltzen. Igoera oso erraza alde honetatik. |
Ertzera heldu garenean, gero jetsiko garen Puerto Viejo mendatea ikusten dugu. |
Hemen, Bielsa-ko tunelaren beste aldean dauden mendiak, Batoua, Bachimala, Posets, Eristeak, e.a. |
PICO DEL PUERTO VIEJO (2721m). Ezkerrean Robiñera, eta ondoren, Munia, Troumouse,..., eta Barroude-ko zirkoa. Izugarrizko espektakulua! |
Hemen Pic de la Gèla eta Campbieil eta Neouvielle mendikateko tontorrei begira. |
Aragoi aldera erortzen den Pinarra sakana eta Suelza, Batoua, Posets, Eristeak,... Mendiak eta mendiak. |
Gure atzetik dabilen emakume frantsesa. Jeisteko beldurra omen dauka eta mendateraino gurekin jetsiko dela esan digu. |
Barroude-ko lakuak. |
Barroude edo Barrosa mendatea behean eta Robiñera, Munia-Troumouse. |
Puerto Viejo-ra jeisten. Hemen aldapa handia dago eta nahiz eta zaila ez izan lasai hartu behar da. |
Aldapa handiena jetsi ondoren. Tontorra goian. |
Mendatera jetsi baino lehenago, ertzetik ondo ikusten dugu Gèla harana eta mendatetik behera jarraitu behar dugun bide sigi-sagatsua. |
Pico del Puerto Viejo, izen bereko mendatetik. Hona ere jende ugari etortzen da, bi aldeetatik. |
Zuloan ikusten den Gèla haranera jeisteko bidearen zetak, mendatetik ikusita. |
Igo dugun tontorraren azpitik goaz orain, haranera jeisten. Aurrean, goizean igotako maldak Pic de la Gèla eta Gerbats-en azpian. |
Hor goian geratzen da Puerto Viejo mendatea. |
Aurrean daukagu goizeko igoera Barroude-ra. |
Gèla haranera jeisteko azkenengo zatian. Aurrean, Bugatet eta Mèchant mendiak. |
Gèla haranean gaude. Atzera begira, ezkerrean, jetsierako bidea eta Puerto Viejo mendia. Eskuinean, igoerakoa eta Barroude zirkoa. Hemen osatu dugu zirkuitoa. Orain pistatik behera, aparkalekura. |
Abiapuntuan dagoen informazio panela. Hor agertzen da gaurko mendatearen garrantzia eta historia apur bat. |