Atzo Salardú-ra heldu ginen, Aran haranean egun batzuk igarotzeko asmoz. Gaur, lehenbiziko eguna, eta zerbait erraza egiteko gogoarekin altxatu gara. Lehendik ezaguna dugun Baciver lakuetara pasiada bat egitea bururatu zaigu. Baina eguna lainotuta eta sirimiarekin dago. Hala ere, Beret-era igo dugu, Orri-ko aparkalekura. Ez da batere ikusten eta sirimiriak jarraitzen du. Hamar bat minutu bertan egon eta beheruntz abiatu gara. Ruda harana ez dugu ezagutzen eta bertara sartzea erabaki dugu, gutxienez Saboredo aterpera heltzeko. Hemendik aurrera dena inprobisazioa...
|
2023-07-30 RUDA haraneko Locampo aparkalekuan gaude (1843m). Hona heltzeko Baqueira-tik datorren pista luzea jarraitu dugu. Goizeko 10,45 dira eta hemen ere erabat estalita dago. Baina Saboredo aterpera doan bidea GRa da eta arazorik gabe helduko garelakoan abiatu gara.
|
|
Balizak. Bidea oso nabarmena eta polita da. Saboredo aterperuntz. Ea heltzen garen...
|
|
Urjauzi dotoreak bide ertzean.
|
|
Beste bat.
|
|
Landareak ere oso dotore daude, euri tantek ederki hornituta. Gutxienez atertu egin du eta bideaz gozatzen goaz, nahiz eta paisaiarik ez ikusi.
|
|
Hezeguneak. Honerarte bidea oso zabala da. Hemendik gora estutu egiten da baina mendiko bide arrunt bat bezala jarraitzen du.
|
|
Bide polita eta oso ondo markatua. Oraindik hodeipean gaude, baina badirudi goian argiago dagoela. Ea ba!
|
|
Eta horrela da. Apur bat gorago, tontor zorrotzak agertu zaizkigu hodeiz inguratuta. Saboredo-ko orratzak direla uste dugu.
|
|
Eta eskuinean, beste mendi hau. Oraindik ez dakigu zein den, baina gero horra igoko dugu, eta Gran Tuc de Sendrosa dela jakingo dugu.
|
|
Aurrean Saboredo aldeko tontorrak eta eskuinean Ratera. Azken hori ezaguna da guretzat, baina Amitges aldetik igota. Garbitzen ari da.
|
|
Saboredo aterpera heltzen.
|
|
SABOREDO ATERPEA (2310m) eta Sendrosa atzean. 12,30ak dira eta oso eroso igo dugu honeraino. Asmoa hona heldu eta buelta ematea zen.
|
|
Baina eguraldia nahiko ona dagoela ikusiz zerbait gehiago egitea pentsatu dugu. Hemendik Ratera nahiko gertu dago, baina ezagutzen dugu. Aterpeko zaindariarekin hitz egin eta berak aholkatu digu Tuc de Sendrosa-ra joatea. Trepada batzuk dituela, baina igo dezakegula. Ba listo, guretzat hobe. Mendi berri bat ezagutzera!
|
|
Toki ederrean dago kokatuta aterpea. Saboredo lakuak inguruan eta mendi ederrak. Hemen Ratera dago ezkerrean.
|
|
Aterpeak sarreran duen gela dotorea. Aterpe oso txukuna iruditu zaigu. Xarma dauka.
|
|
Bagoaz. Saboredo-ko beheko lakuetara jetsi eta aurrean daukagu gure mendia. Lakuak igaro eta eskuineruntz hartu behar dugu. Sendrosa leporarte Colomers-era doan "Carros de Fuego" bide ezaguna jarraituko dugu.
|
|
Lakua eta Saboredo tontorrak atzean. Aterpea ezker aldean geratzen da.
|
|
Zuloan Ruda harana eta Beret aldeko mendiak goian. Eguraldia hoberuntz doa, nahiz eta behelainoek hor irauntzen duten.
|
|
Atzera begira, igaro dugun Saboredo lakua eta ezkerretik hasita, Puis de Gerber, Amitges, Tuc de Saboredo, Punta d'Estasen,...
|
|
Aterpearen azpian dauden Saboredo lakuak, de Baix eta deth Miet.
|
|
Eta aurrean daukagu Sendrosa mendatea (2451m). Guk horra igo eta ezkerreko ertza hartu behar dugu. Beste aldean Colomers aldea. Hemen gurutzatu gara hortik datozen mendizale batzukin, atzerritarrak nola ez...
|
|
Mendatera heltzen. Behelainoek hor jarraitzen dute gora eta behera, baina tontorrera igotzeko denbora izango dugula uste dugu. Saboredo Orratzak, Pics de Serós, Pic de Campo,... Horien atzean gerber harana.
|
|
Hau da igo behar dugun ertza. Aterpekoak goian trepadak daudela eta bidea mugarriz ondo markatuta dagoela esan digu. Ea ba!
|
|
Lepoa atzean utzi eta bagoaz goruntz. Hasieran erraza.
|
|
Lehenbiziko trepada. Harkaitz ona eta erraza.
|
|
Tarte batzutan Saboredo aldetik doa bidea, eta ondoren ertzera igo behar da.
|
|
Goiko aldean asko tentetzen da ertza eta bloke artean igo behar da. Mugarriak oso ondo daude jarrita eta toki egokienetatik eramango gaituzte. Entretenigarria da!
|
|
Badirudi ez dagoela irteerarik, baina beti agertzen da ondo ipinitako mugarriren bat. Hodeiak berriz ugaritzen, baina lasai goaz.
|
|
Tontorrera hurbiltzen ari gara. Gure eskuinean, Colomers aldeko lakuak, Gran Tuc de Colomers, Creu de Colomers, Serreta, Travessani,... eta Montardo.
|
|
Colomers-eko lakuak eta aterpea, Estanh Major-en ertzean.
|
|
Ezkerrean Saboredo lakuak, Estanh Gelat, Pic d'Amitges, Tuc de Saboredo,...
|
|
Hauek Estanh Major de Saboredo eta gainontzekoak. Behelainoak goruntz datoz berriz ere.
|
|
Aurreko lakuak , Gelat lakua eta tontorrak. Ikusgarria da ingurua.
|
|
Colomers-eko lakuak. Zenbat laku ditugu inguruan?
|
|
TUC GRAN DE SENDROSA (2703m). 14,15ean heldu gara. Gaur goizean ez genuen horrelako planik, ..., baina hau gertatu da. Ratera mendia aurrean.
|
|
Colomers-eko lakuekin.
|
|
Colomers-eko aterpea eta Estanh Major.
|
|
Saboredo lakuak, Estanh Gelat, Pic d'Amitges, Tuc de Saboredo,... Lakuak, tontorrak,... Badago non ibili!
|
|
Tontor airosoa Travessani aldean.
|
|
Tontorreko harkaitza.
|
|
Goitik ikusten den paisaiaz gozatu ondoren, beheruntz. Bloke artean bidea desegiten.
|
|
Hau da zati teknikoena...baina gustatzen zaigu.
|
|
Ertzetik Saboredo aldeko maldetara jeisten.
|
|
Orain Colomers-eko lakuekin. Alde batetik bestera pasatzen ari gara.
|
|
Ertzeko azkenengo pasabideetan.
|
|
Zati teknikoenak bukatu ditugu. Oso interesgarria izan da.
|
|
Mendatera heltzen ari gara eta behelainoak tontorrera igotzen.
|
|
Sendrosa mendatetik behera. Azkenean izugarrizko zortea izan dugu eta lasai goaz beheruntz, igoerako bidetik.
|
|
Saboredo Orratzak hodei artean.
|
|
Zaldi taldea Saboredo lakuaren inguruan.
|
|
Estanh de Baix de Saboredo. Hodeiak sartuta daude, baina lasai gaude. Aterpearen ondoan gaude eta geratzen zaiguna oso nabarmena da.
|
|
Saboredo aterpean. Merezitako garagardoa edan dugu. Orain, goizean baino jende gehiago dago, Carros de Fuego egiten dabiltzanak ea denak.
|
|
Aterpean dagoen mapa.
|
|
Aterpetik behera. Landaretza eta ur ugari.
|
|
Gozatzen. Azkenean 17,30tan heldu gara Ruda-ko aparkalekura. Erabat gustora gaur atera zaigunarekin. Ezustekoa izan da dena, baina batzutan pentsatutakoa baino hobeto ateratzen dira gauzak. Inguru izugarriak ezagutu ditugu. Bihar gehiago!
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina