2021/06/30

Iturmenditik SANTA MARINA, IRUAITZETA, BAITZA

 2021-05-30  Autonomia Erkidegotik berriz ateratzea posible dela eta, Nafarroara hurbildu gara, Iturmendi herrira. Bere gainean dauden begiak ezagutzea da helburua.

 Etxebizitza eta baserri ederrak dituen herria da Iturmendi. Herriaren eskuinetik gora ateratzen den pistatik abiatu gara. Itzulera ezkerretik egingo dugu. Urbasa mendikatea gainean daukagu.


 Ardiak herriko larreetan.

 San Pedro baseliza pista ertzean.

 Pistaren bukaeratik ondo ikusten dugu Iruaitzeta. Orain eskuineruntz goaz, baina laster ibiliko gara inguru horretan.

 Santa Marinara doan bidea oso ondo markatuta dago. Laster sartuko gara basoan.

Vicia cracca edo arveja silvestre.

 Pista bukatu eta bide zabal hau jarraituko dugu. Basoan sartzen da eta apur bat aurrerago ezkerrera bira egingo du. Balizatuta dago.

 Angiturrita, bide ertzean, pagadian.


 Hemen bai "basoko bainua". Bide polita.

 Gozamena da hemendik igotzea. Lokatza apur bat, baina lora ugari eta pagadi bikaina.

Amapola

 Mendatea baino apur bat beherago Santa Marina iturria daukagu bide ertzean.
 Eta iturriaren ondoan gero jeisteko baliatuko ditugun baliza hauek. Jeisteko Bakaiku aldera hartuko dugu. Baina hori gerotxuago izango da.

 Santa Marina mendatera heltzen. Bukaeran galtzada erako bide ederra da.

 Mendatea eta baseliza atzean. Laster helduko gara bertara.

 Santa Marina baseliza. Aterpe ireki bat ere dago.

 Iruaitzetako Begiak Baselizatik.

 Eta behean Iturmendi. Ezkerreko pistatik abiatu gara eta eskuinekotik itzuliko gara.

 Baselizatik oso gertu dagoen Santa Marina tontorrera goaz. Aizkorri atzean.

 SANTA MARINA (1064m). Altsasu aldea Sakanan eta Aratz-Aitzgorri atzean.

 Beste aldean, Iruaitzeta eta Bakaiku, Etxarri,...

 Berriz mendatera itzuli, eta Iruaitzetara hurbiltzen ari gara. Pagadian sartuko gara. GRaren markak daude.

 Parapentea gure atzean, gure igoerako basoaren gainean.

 Begi txikia basotik.

 Atzera begira, Santa Marina.

 Izugarrizko tokia iruditu zaigu. Ez genuen ezagutzen eta merezi du hona hurbiltzea.




 Orain beste aldetik ikusita. Begi handitik pasatzen da eta ikuspegi desberdina dago hemendik. Ibiltzeko paraje basatia da, baina bidezidorrak daude. Gero, ezkerreko maldetatik gora joango gara.

 Balankaleku, begi handiak enmarkatuta.


 Haitzetako baten tontorrean tokiaz eta paisaiaz gozatzen.


Itsas krabelin.

 Denbora eman dugu batera eta bestera, inguru eder hau ezagutzen.
 Bakaiku herria Iruaitzen azpian. Gero, Gailurrerira igo eta Baitza aldera jo dugu.


 Ertza jarraituz BAITZA  edo MAIZAra (1182m) heldu gara.

Hamabietakoa egiteko toki aproposa.

 Lizarraga mendateruntz eta Beriainera begira. Gero, goiko lautada honetan dauden bideak jarraituz, Santa Marina mendatera itzuli gara.

 Santa Marinatik behera. Iturriaren ondoan Bakaikura jeisten den bidea hartuko dugu.


 Eta bi mugarri hauek dauden tokian, Bakaikuko bidea utzi eta ezkerrera hartu dugu. Hau da Iturmendira jeisteko bidea. Behean, pistara ateratzen da.


Iturmendi. Jauretxe eder bat.

 Eliza eta baserriak. Ibilbide dotorea izan da.

EGIN KLIK


 

2021/06/23

UNZILLAITZ Diagonaletik

 2021-05-09  Gaur ibilaldi labur baina oso interesgarria egitera goaz. Aurretik beste lau bat aldiz egina daukagu, baina urteak aurrera doazela, beste saiakera bat egiteko gogoa daukagu. Untzillatxera Diagonal Handitik. Urkiolara heldu baino lehenago errepide ondoan dagoen Gatzaieta baserrian utzi dugu kotxea. Atxartetik ere igo izan dugu, baina gaur hemendik hasiko gara.

 Baserri ondoko iturria eta karobia.

 Untzillatx. Igoera, Diagonaletik(goian eskuinean ikusten da bukaera), eta jetsiera hormen erdian dagoen beste faxa-diagonal dotoretik.

 Urresteiko hormen azpian. Hor ezkerrean hasten da diagonala. Lehen esan bezala, Atxartetik ere etor daiteke hona.

 Guk gaur hurbilketa erosoagoa egin dugu. Igoera goikoa eta jetsiera behekoa.


 Eskuinean, Atxarte eta tontor ezagunak, Aitz Txiki eta Alluitz.


 Diagonalera hurbiltzen, harri txikiko bidezidor sigi-sagatsua jarraitzen. Zuloan, Atxarte.

 Diagonalean. Hasieran plaka hori batzuk gainditu behar dira. Ez da bertikala, nahiko etzana, eta kanalizoak errazten dute igoera. Aukera desberdinak daude eta bakoitzak ikusi behar du nondik jo, ahalmenaren arabera. Baina ez da zaila, F+ .

 Gustora goaz, kanalizoak jarraitzen. Ingurua oso ederra da.
 Tarteka urak sortutako zuloak daude, eta babesa eskeintzen dute.



 Erlaxatuta eta gozatzen egiteko igoera.


 Hauek ere aurkitu dute babes toki polita harkaitz artean.

 Saukokogañeko hormak eta Alluitz-Urkiolagirre atzean. Atxarte zuloan.

 Sauko koba diagonalaren irteeran. Leureta lepoa.

 Atxarteko hormak leureta lepotik.

 Lepotik ertz luzea geratzen da tontorrera. Erraza eta dibertigarria.

 Ertzean. Sauko koba Leureta lepoan eta Saukokogaña bere gainean. Astxiki, Alluitz,... atzean.


 Ertzetik dauden ikuspegiak Mañaria aldera. Eguna ez dago oso garbia.

 UNTZILLATX (941m). Mugarra eta Leungane atzean.

 Atxondo harana, Udalaitz eta Anbotora doan gailurreria.

 Buzoia.

 Honek guk baino arazo gutxiago ditu inguru horietan ibiltzeko. Mugarra atzean.

 Eguraldi goibela eta ekaitz arriskua. Bagoaz beheruntz.


 Beheko diagonalera sartzen.

 Mañarira erortzen diren espoloiak. Atzean, Leungane eta Mugarra.

 Hortik doa jetsierako diagonala. Bide oso polita eta "Pikosetako" itxura duena.

 Zati malkartsua Kurutzeta lepotik behera, "birara" igarotzeko.


 Markuarre zirkoan, tontorraren azpian.

 Markuarre zirkoaren gaineko aldetik doa bidea.

 Jetsi dugunari begira. Ederra tokia.

 Espoloiak eta Leungane-Mugarra atzean.

 Hormen oinera jeisten. Gero, berehala Elosu lepora eta pistatik abiapuntura.

 Aparkalekutik horrela ikusten da Untzillaitz. Beti bezala, oso gustora.

Ibilbidea hemen

1999-05-01

 Hiru familietako guraso eta seme-alabak. Gaztetxoekin praktikak egiten.






2008-11-01

    Azkenengo igoera ez izatea espero dugu. Hemendik urte batzutara ea gai garen ibilaldi dotore hau errepikatu ahal izateko.