Forcallo-ko txabola. Artzaia martxan dabil bere artalde handiarekin. Lliterola sakanean gaude. |
Bidegurutzea. Lliterola-ko zubitik gatoz eta orain, atzean ikusten den Perdiguero aldera goaz. Bideak ez du atsedenik, beti malda oso konstanteak. |
Urjauzi politak Lliterolan. Aurretik ez geneun ezagutzen sakan hau eta oso polita iruditu zaigu, baina nahiko gogorra. |
Atzean, haranaren beste aldean, Cregüeña lakua kokatuta dagoen zuloa eta Alba mendilerroa, Maladeta-Maldito, Cregüeña-ko orratzak, Aragüells,... Inguru ezagunak! |
Lliterola-ko Beheko lakua eta Perdugueret-en hormak bertan erreflexatuta. |
Igoera gogorra egin ondoren, Perdiguero-ren azpira heldu gara eta aurrean ditugu gaurko bi helburuak. Azpaldiko ilusioa asetzeko gogoa handia da! |
Semearentzat lehenbiziko aldia da inguru honetan, eta gustora ari da, gozatzen. |
Perdiguero eta Pico Royo-ra doan ertza. Hauek ezagutzen ditugu. |
Laku Txurian gure helburuaren azpian. Ezkerrean lepoa eta gero joan-etorrian egingo dugun ertza. Zirraragarria! Ea nola moldatzen garen... oso aereoa baita. |
Lepora igotzen harri eta elurguneak tartekatuz. Laku txuria behean geratzen da. Izena ondo ipinita dauka! |
Atzean utzi duguna, Lliterola-kolakuak eta Remuñe-ko Ataria ezkerrean. |
Lliterola-ko lepoaren beste aldean, Portillón-eko lakua, eta beste ezagun eder batzuk, Pics dera Baquo, Arlaud-Gourgs Blancs, Gourdon, Spijoles,... |
Portillón-eko lakua, Gourgs Blancs-Armengaud-Lourde Rocheblave, Gourdon. |
Lepotik gora Mamy bretxara igotzen. Gero eskuinera. Hmendik aurrera ea denbora guztian erabili beharko ditugu eskuak. Trepaden erreinua. |
Mamy bretxan, Punta Mamy-rekin. Gero egingo diogu bisita. |
Lezat- Quayrat gailurreria, Spijoles, Gourdon, Portillón-eko lakua, e.a. |
Ikusmena izugarria da. Portillón lakua, Spijoles, Gourdon, Gourgs Blancs,..., eta Bachimala (biharko helburua, dena ondo badoa) eta Vignemale atzean. |
Eñaut CRABIOULES O (3102m) tontorrean. Honerarte II eta Ieko igarobide ugari izan ditugu, baina nahiko errazak. Ezkerrean dago bigarren tontorra eta bertara doan ertz dotorea. |
Bagoaz bestera. Dena da oso aereoa eta kontu handiz ibili behar da. "Patioa" oso handia da bi aldeetan. Erdian ikusten da bigarren tontorra, eta atzean, Tusse de Remuñe-Rabadá-Navarro-Maupás. |
Tarte batzuk Lliterola aldetik egiten dira, ertzaren azpian, baina orokorrean ertza jarraitzea da. Oso espektakularra! |
Tusse de Remuñe, Rabada
Alba mendilerro guztia, Maladetak eta Malditoak. |
Lliteroila-ko lakuen gainean gaude. Kromatismo dotorea. |
Crabioules E. tontorrean. Gustora, nahiz eta oraindik itzuli egin behar, baina orain badakigu zer dagoen. Aspaldiko helburua zen hau. Ezkerrean Perdiguero. |
Lehenengo tontorrera itzultzen. Orain errazagoa egin zaigu. Ezaguna delako seguruen. Atzean, 2. tontorra, Tusse de Remuñe, Rabadá-Navarro eta Maupás. |
"Bavaresa" antzeko igarobidea ertzean. |
Lehenbiziko Crabioules-en. Atzean, Perdiguero ezkerrean, Portillón- Seil dera Baquo eta Posets fondoan. |
Apunteak eta mapa aztertzen tontorrean. |
Bi tontorren arteko ertz zirraragarria. Atzean Maupás. |
Mamy bretxara jetsi gara, eta bertan dagoenez, banan banan bere tontorrera igo dugu. PUNTA MAMY (3048m). Ez da zaila, baina bai ikusgarria. |
Orain niri tokatzen zait. |
Hau da bretxatik daukan igoera. Trepada! |
Jeisten, erabat adi. |
Lasaitasuna Lliterola-ko lakura jetsi ondoren. Orain beste begi batzuekin ikusten ditugu Crabioules-ak. Mendi bikainak! |
Crabioules. Merezi izan du hainbeste itxarotea. Aurretik ez nituen baldintza egokiak aurkitu. |
Lliterola-ko laku dotorea, toki benetan ederrean kokatuta. |
Jetsiera toki beretik, Lliterola haranetik egin dugu. Aurrean daukagu Cregüeña, Alba, Maladeta, Maldito, Aneto inguru guztia. |