Larranotik jeisten Frailiaren azpira. Bide dotore eta balizatua. |
Altuera dexente galtzen da, baina ez zaigu inporta. Gero, igoera ederra Anbotora. |
Anbotora igotzen. Axpeko baserriak behean geratzen dira. |
Frailiarekin. |
Hauek Frailiaren ertzean daude lasai. |
Sakanaunditik irten eta azkenengo metroak Frailiaren ertzetik egingo ditugu. |
Anboton. 1331 mt |
Beste gailurreriaren bila. Tontorra atzean. |
Hauek ere gozatu ederra ari dira hartzen. |
Gailurreriko pasarte entretenigarrietan. |
Atsedena, egin dugun igoera ikusteko. |
Frailia. |
Elgoinetik behera, gailurraren azpian dagoen pasabide belartsuan. Aurreko lepora joan behar da. |
Goian dago aurreko lepoa. Hortik behera zuzenean, bidezidor sigisagatsua jarraituz. |
Azkenengo esfortzua Urkiolagirrera igotzen. |
Tontorretik oso ondo ikusten da egin dugun igoera-jetsiera. Hemendik, Urkiolara jeistea bakarrik geratzen da. |