Balerdi. |
Mixtone bordara heldu eta bidegurutzean eskuinera hartuko dugu, Balerdiruntz. Gero beste aldetik jetsiko gara. Baina gaur ez goaz ez batera ez bestera. |
Astunaldera doan bidezidorra utzi eta gure mendira hurbiltzen hasi gara, Beasaoko mazelatik. Hemendik etzanagoa dirudi korridoreak... |
Igoeraren lehenengo herena han goian bukatzen da. Lasai hartu behar da igoera. |
Malloen lehendabiziko estaiaren mailara heldu gara. |
Beoin, Aldaon, Irumugarrieta. |
Poliki poliki baina erritmoa mantenduz, bagoaz goruntz, bigarren herenera heltzeko helburuarekin buruan. Hiru zatitan banatu dugu igoera gure planetan. |
Putre Tokiko orratzetara heldu gara eta eskuinean Astunalde kanala eta Balerdi ditugu. |
Gora begira. Oraindik 370 bat metroko garaiera aldea geratzen zaigu. Ezkerrean, pagaditxo dotorea dago. |
Atseden toki dotorea Astunalde kanalaren gainean. Bero egiten du, baina zorionez haizekirri goxoa dabil eta ondo goaz. |
Araiz haraneko basoen gainetik. |
Hirugarren herena, azkena. Atseden txikia hartu pagoen kerizpean, eta gora. |
Batzutan ertzetik goaz, harkaitzek laguntzen baitute igoeran. Gaintzako baserriak eta basoak behean geratzen dira. |
Ari gara tontorren mailara heltzen. Gero hortik joango gara. |
Elegantea. |
Azkenengo zatian ertzeko harkaitzen ondotik egin dugu, errazagoa baita harkaitzak helduta igotzea. |
Tontorraren azpian gaude, eta hau da geratzen zaiguna. |
Uzkuiti eta Txindoki ditugu aurrean, eta Aitzkorri mendilerroa atzean. |
Bagoaz beheruntz, Oako leporuntz. Gero, Beoin eta Aldaon igaroko ditugu, azken honen eta Irumugarrietaren artean zabaltzen den Baratzail lepora jetsi eta hortik, berriz Gaintzara itzultzeko. |
Beoin, Oa lepotik. Hemendik ere jetsita gaude Egute elurtegira. |
Beoinera igotzen. |
Aldaonen azkenengo metroetan. Uakorri eta Balerdi atzean. |
ALDAON. Baratzail lepoa ezkerreko zuloan eta Irumugarrieta. Atzerago, Beriain. |
Baratzail lepoa eta bertatik Irumugarrietara doan bidea. |
Lepotik behera jarraituko dugun bidezidorra, Aldaonen hormen azpian. |
Oso ibilbide ederra da hau. Gaintzatik Malloetara igotzeko gehien erabiltzen dena. |
Gure abiapuntua eta helmuga, Gaintza, eta beherago Uztegi. |
Pagadira sartzera goaz. |
Oso dotorea da bidea pagadian. |
Itturrieta iturria. Ur hotz eta ugaria. Asko eskertzen da gaurko beroarekin. |
Basotik behera, toki dotoreak ikusiz. |
Malloak. |
Errekabeltzeko urjauzia, Urdandeginea parajean. |
Gaintzako baserritarrek ere baliatu dute goiza. Hemen ez dago jai egunik. |
Uztegiko eliza. |
2014/06/aralarko-malloak-gaintzatik-aldaon-beoin.htm
2012/05/malloak-errazkinetik.html
2012/06/berriz-malloetan-oraingoan-intzatik.html