Bujaruelo mendatera doan bide ezagunetik gora goaz eta atzera begira Tendeñera ikusten dugu eguzkipean. |
Bidegurutzea. Gaur eskuineruntz. |
Gu itzalean goazen bitartean, Tendeñera eta Otal zirkoa babesten duten beste gailurrak eguzkitan daude. |
Otal. |
Lapazosa sakanetik gora. |
Atzera begira, Otal, Tendeñera, Mallaruego, Ordiso,... |
Gabietous-en hormak eskuinean eta Bujaruelo mendatea ezkerrean, fondoan. |
Mendatera igotzeko azkenengo maldetan. |
Bujaruelo mendatean (2270m) (10:10). Guk 900 metroko desnibela gainditu dugu jadanik, eta Tentes lepotik datorren jendetza fresko, fresko,... |
Honerarte lasai etorri gara eta hemendik aurrera tropelean. Eguraldi bikaina daukagu eta ikuspegi ederrak, Pimené aurrean eta Pic Long, Campbieil atzean. |
Zati lasai eta erosoa orain Taillón-en iparraldeko hormen azpian. |
Gabietou. |
Lasaitasunak bukatu eta hasi gara Serradets lepora igotzeko aldapa tentean gora. |
Taillón-en glaziarretik erortzen diren errekak zeharkatu behar ditugu. |
Izoztuta dagoela dirudi, baina ez. Baina labainkorra badago eta ondo begiratu behar da nondik zeharkatu. Dena dela, jendeak markatzen digu bidea. |
Goian daukagu "Behatza", baina oraindik itzuli handia eman behar dugu bertara heltzeko. |
Taillón-en ipar-ekialdeko espoloia. Igotzeko beste aukera bat. |
Glaziarra, Behatza eta Taillón. |
Glaziarra erabat murriztua. Eskuinean utziko dugu. |
Serradets lepotik atzera begira, Vignemale mendikatea. |
Eta aurrean, Astazou eta Marboré. |
Lepotik berehala heldu gara aterpera eta gainean daukagu Roldán bretxa ezaguna. |
Aldapa tentea geratzen zaigu bretxara igotzeko. Jendetza dabil, batzuk gora, eta beste asko beheruntz. |
Aterpea (2587m) eta Serradets mendia. Aterpea itxita dago oraindik. Zerbait jan eta edateko baliatu dugu bere itzala eta bagoaz goruntz. |
Lehenbiziko aldapa gogorra igo ondoren. Jendetza bretxan. |
Ezkerrean utziko dugun lakua. |
Bretxatik. Eskuinean, Soum des Salettes. Espuguettes aterpearen kokapen bikaina. |
Bretxa zeharkatu eta bazillac-en hormen azpitik goaz "Behatzeruntz". |
Casco. |
Parean daukagu Behatza. Bueltan datozen gehienak Tentes lepotik abiatu direnak dira. |
Behatzaren eskuinera pasako gara. |
Eta azkenengo aldaparen bila. Igartzen da desnibela, baina gustora goaz. |
Eta...TAILLON (3144m). Bost ordutan behetik. Ez dago gaizki guretzat. |
Perdido aldera begira. Aspaldi ibilitako ertz eta tontorrak. |
Monte Perdido eta "Escupidera" famatua. Tontorrean jendetza antzematen da. |
Bujaruelo mendatea 900 metro beherago, Gabietou-ren espoloiaren azpian. |
Especières lakua, Vignemale mendikatea, Pic de la Sède, Labas, ... |
Gabietouak aurrean eta Otal, Tendeñera, Telera, Collarada, Pala de Ip,... atzean. |
Gustora tontorrean, nahiz eta oraindik gogorrena falta. |
1997 |
1997 |
Pic Rouge de Pailla eta Astazou aurrean eta Gerbats-etik Munia-ra doan Troumouse-ko mendilerro guztia atzean. |
Gavarnie-ko zirkoa eta Cilindro-Perdido-Soum de Ramond. |
Midi de Bigorre aurrean, erdian. |
Ardiden, Chanchou, Cèstrede eta behelainoak Luz Saint Sauveur eta abarren gainean. |
Milieu, Tapou, Montferrat, Cerbillona, Clot de la Houndt, Pique Longue, Chausenque, Petit Vignemale eta glaziarra. |
Beheruntz, jetsiera luze eta gogorra geratzen zaigu eta. |
Behatza eta Bazillac ditugu aurrean. Atzean, Sororeak eta Gavarnieko zirkoa. |
Bazillac-ekin. |
Bazillac-eko kobazuloan, duela urte askotako argazki mitikoa( guretzat) gogoratzen. |
1997 |
1997 |
Behatza. |
Casco. |
Bazillac-en hormen azpian, Casco aurrean daukagula. |
Roland bretxa estua dirudi hemendik ikusita. |
Bretxa zeharkatzera. |
Hau da prozesioa bretxatik behera. |
Gavarnieko zirkoa. |
Serradets aterpea eta izen bereko mendia. |
Beste argazki mitiko bat gogoratuz. |
1997 |
1997 |
Glaziarra, Behatza eta Taillón. |
Serradets lepoa eta Casco. |
Serradets lepotik behera, harkaitz artean, prozesioa atzean utzi ondoren. |
Zati lasai eta luzea Bujaruelo mendateraino. |
Mendatearen gainean. Laster geratuko gara bakarrik, gehienak eskuinean dagoen Tentes lepora baitoaz. |
Mendatetik behera, nekatuta baina gustora. Eguraldi ederra daukagu eta paisaiaz gozatzen goaz. |
Gabietou-en hormak. |
Jendetzak goian geratu dira eta lasaitasuna da nagusi alde honetan. |
Marmota. |
Bikotea orain. |
Bernatuara Lakua, Pic de Gabiet |
Ibilbide:Taillon 3144mt Bujaruelora, jeitsiera bakarrik, igoera berdina da. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina