![]()  | 
| Mendizale ugari dabil martxan dagoeneko, gehienak Bujaruelo mendateruntz. | 
![]()  | 
| Hasieran Bujaruelo mendatera doan bide ezaguna jarraitzen dugu. | 
![]()  | 
| 40-45 bat minutu igaro ondoren adi egon behar gara ezkerrera ateratzen den beste bide hau hartzeko. Argindarraren zutoin baten ondotik igarotakoan da. | 
![]()  | 
| Lapazosa sakaneko erreka zeharkatu behar da. Gaur ez da batere zaila, ez baitauka urik. | 
![]()  | 
| Beste aldean baso txiki bat zeharkatu eta Sandaruelo-ko belardietara atera gara. Aurrean daukagu guretzat Bernatuara den mendia. | 
![]()  | 
| Plana de Sandaruelo-ko txabola-aterpea. | 
![]()  | 
| Ezkerrean Otal harana eta Otal eta Tendeñera mendiak. | 
![]()  | 
| Txabolatik gora daukaguna. Lapazosa sakana eskuinean uzten dugu. Bidea oso nabarmena da eta ondo markatuta dago mugarriekin. | 
![]()  | 
| Marmota goizeko eguzkipean. | 
![]()  | 
| Igoerako zati lasaienean, Lapazosa sakanera inguratzeko berriz. Mendia oso lehorra dago. Lehen aipatutako artzaiak hori esan digu, ez dakiela zer egin behiekin. | 
![]()  | 
| Lapazosa sakaneko urjauziak, ur gutxirekin. | 
![]()  | 
| Eguzkilorea. Asko daude. | 
![]()  | 
| Hemendik gora malda oso handia da, Crapera-ren hormen azpira heldu arte. Vignemale-ri itzulia egitera dihoan mendizale-korrikalari batek pasatu gaitu hemen. Ez zaio ezer geratzen... | 
![]()  | 
| Atzean Mondarruego eta Escuzana ditugu. Igoera ederra egin genuen Escuzana faja igaroz Mondarruegora heltzeko.  Mondarruegoko ibilbidea  | 
![]()  | 
| Bernatuara lakuaren gainean dagoen lepora heltzen ari gara eta oso ondo ikusten dugu ertz hori jarraituz egingo dugun igoera. Ezkerrean 2465m-ko kota. Eskuinetik igaroko dugu, tontorraren azpitik. | 
![]()  | 
| Bernatuara lakuan. | 
![]()  | 
| Laku ertzera jetsi gara, baina gero berriz itzuliko gara lepora, handik ertza hartzeko. | 
![]()  | 
| Lehen aipatutako kota. Hori, apur bat eskuinetik igoko dugu, momentu batzutan 40º ko aldapa gogorrak gaindituz. | 
![]()  | 
| Beste marmota bat. | 
![]()  | 
| Altuera irabazten ari gara kota horren maldetan, eta hobeto ikusten dugu lakuaren edertasuna. | 
![]()  | 
| Pic de Lourdes eta Pla d'Aube aurrean (hala uste dugu), eta Vignemale mendikatea atzean. Eskuinean Pic de la Sède. | 
![]()  | 
| Lakua eta Crapera mendiak. Eskuinean Bernatuara mendatea. | 
![]()  | 
| Malda handia ertzeko lehenbiziko kotara igotzen. | 
![]()  | 
| Cerbillona-Montferrat-Vignemale. | 
![]()  | 
| 2465m-ko kotaren tontorra saihesten. | 
![]()  | 
| Ossoue aldera jeisten den harana eta Vignemale, Pic de la Sède, Pic Labas,... | 
![]()  | 
| Jarraitu behar dugun mendebaldeko ertza. | 
![]()  | 
| Momentu batzutan Lapazosa aldera igaro behar da. | 
![]()  | 
| Cerbillona- Clot de la Houndt-Pique Longue-Chausenque-Petit Vignemale-... Mendikate guztia. | 
![]()  | 
| Hauek gure aurrean ditugu. | 
![]()  | 
| Bidezidor estua ertzaren Frantziako aldean. Bernatuara mendatea erdian ikusten da. | 
![]()  | 
| Ertzean, tontorretik gertu. | 
![]()  | 
| PICO DE BERNATUARA (2717m). Gustora. 1400 metroko desnibela 3 ordu eta 45 minututan. | 
![]()  | 
| Lapazosa sakana eta Bujaruelo. Ea igoera guztia ikusten da. | 
![]()  | 
| Jetsiera hasten ertzetik. | 
![]()  | 
| Goiko erresaltea jeisten. | 
![]()  | 
| Koloretasuna harkaitz artean. | 
![]()  | 
| Sarrio taldea. Orain igoerako bidea jarraitu beharrean, ipar-mendebaldera ari gara jeisten. | 
![]()  | 
| Nabaritzen da ez dabilela jenderik hemen goian. Beraiek eta gu, besterik inor ere ez. | 
![]()  | 
| Jetsi dugun mazela, igoerakoa baino askoz lasaiagoa. | 
![]()  | 
| Beste perspektiba batekin ikusten dugu lakua. Eskuinean erdian ikusten den lepotik sartu gara lehen. | 
![]()  | 
| Hori da aurreko lepoa. Hortik aterako gara gero. | 
![]()  | 
| Bernatuara mendatera jetsi gara. Horrela ikusten da mendia hemendik. | 
| Mendatean dagoen plaka. | 
![]()  | 
| Eta askorentzat Bernatuara (artzaiarentzat Crapera) den mendia oso gertu dagoenez, ba igoko dugu horra ere bai. | 
![]()  | 
| PICO DE CRAPERA (2516m). Lehen igotako Bernatuara eta lakua bere oinean. | 
![]()  | 
| Orain Ara harana ikusten dugu eta Bacias, Batanes, Argualas, Garmo Negro, Infiernos, Aratille,..., atzean. | 
![]()  | 
| Hemen ere badago koloretasuna. | 
![]()  | 
| Bernatuara. Erdian igotako ertza eta ezkerrean jeisteko erabili dugun mazela. 2465m-ko kota lehen planoan. | 
![]()  | 
| Behiak eta Taillón-Gabietou. | 
![]()  | 
| Eguzkilorea Lapazosa sakanean. | 
![]()  | 
| Lapazosa sakaneko urjauzi dotorea. | 
![]()  | 
| Sandaruelo-ko txabolara jeisten. | 
![]()  | 
| Gabietou. | 
![]()  | 
| Bujaruelo-tik datorren bidera irtetera goaz. Lapazosa arroileko putzu bat. | 
![]()  | 
| Hasieran aipatutako liburuko mapa. Hau izan da gure erreferentzia. | 
![]()  | 
| Torlan, erosketak egiten. | 
![]()  | 
| Hau izan da udako azken irteera. Ezin gara kexatu. Ea udazkena nola datorren... | 







































































Hola, hemos incluido tu web en la lista de las que consideramos mejores páginas de rutas de montaña
ErantzunEzabatuhttp://www.rutinasvarias.com/los-rankings-de-rutinasvarias-com/mejores-paginas-rutas-montana/
Si tienes inconveniente podemos quitarlo. Nos encanta tu página. Trasmite amor por la montaña y se nota que hay mucho trabajo detrás. A seguir en la brecha!.
Un saludo
Gracias / Eskerrik asko. Todavía mucho por mejorar...
ErantzunEzabatu