Bagoaz goruntz. Momentu batean zaparrada dotorea bota du, eta zorionez, aterguneak daude. |
Fuente Dé behean geratzen ari da. |
Hainbat aldiz igo eta jetsi ditugun Liordes-eko tornoetan. Gure eskuinean, Padiorna-ren hormetan dagoen hondamendia. |
Fuente Dé gero eta beherago. Atertu egin du, nahiz eta lainotuta jarraitu. |
Pido herria, Remoña-ren espoloien atzean. |
Zeru goibela. Espinama eta Pido herriak zuloan. |
Liordes lepora heltzen. Urdingune batzuk agertzen hasi dira. |
Peña Remoña gure ezkerrean. Hasi gara pentsatzen hori izan daitekeela gaurko helburua. Ezagutzen dugu baina aspaldi ez gara bertara itzuli. |
Liordes lepoan (1949m). Ea 900 metroko desnibela gainditu dugu pare bat ordutan. Aurrean, Torre Salinas, Olavarria-Hoyo de Liordes eta Friero hodeipean. |
Liordes ibarra eta lehen aipatutako mendiak, estalita. Salinas Dorrera joatea ere pentsatu dugu, baina hodeipean daude eta harkaitza bustita, beraz, Remoña-ra. |
Remoña aurrekoak baino baxuagoa da eta ez dago estalita. Hori da ertzera igotzeko jarraituko dugun bidea. |
Ibarrera jetsi gabe hasi gara igotzen. Atzean, Padiorna-ren horma ederrak. |
Llambrión mendikatea. |
Cornión-eko Peña Santa. Hor argiago dagoela dirudi. |
Eta Peña Santa-ren eskuinean, Torre de la Canal Parda eta Torre de los Traviesos. Hauek ere Cornión-en. Traviesos-dorrea |
Aldapa tentea dago. Behean Liordes ibarra. |
Madejuno eta Tiro Llago eta Torre Blanca-ra jarraitzen duen ertza. |
Ertzera heltzen. |
Liordes-eko hezeguneak eta meandroak. |
Padiorna aurrean eta Madejuno-Torre del Hoyo Oscuro atzean. |
Putrea. |
Behin ertza hartuta, eskuinean Torre Alcocero geratzen da eta lehenbizi bertara joango gara. |
Ertzeko irtengune bat igarotzen. |
Eta trepada labur bat tontorrera igotzeko. Belarra bustita dago eta adi ibili behar da. |
TORRE ALCOCERO (2229m). Valcavao aldera begira. Bakar bakarrik gaude hemen ere. Putreak dira gure lagunak. |
Picos de Santa Ana. |
Hori da Remoña-ra igarotzeko zeharkatuko dugun ertza. Tontorra fondoan dago. |
LLambrión-Tiro Llago-Madejuno mendilerroa. Hasi da garbitzen. |
Peña Santa-Traviesos-Robliza besteak beste. Mesones kanala oso ondo ikusten da. |
Tontorrean gustora, Coriscao aldera begira. Peña Prieta eta abarrek hodeipean jarraitzen dute. |
Tontorretik behera. |
Orain Remoña-runtz. Trepada errazak goiko ertza hartzeko. |
Putrea tontorraren ondoko orratz batean. Hor jarraituko du gu heldu arte, baina oraindik falta zaigu... |
Azkenengo irtengunearen oinean, ahuntzez inguratuta. |
Zati entretenigarria azkenengoa. |
PEÑA REMOÑA (2239m). Atzean, Salinas, Hoyo de Liordes eta Friero Dorreak, hodeietatik irteten. Badirudi iragarpena orain hasi dela betetzen. Friero Dorrea |
Behatoki bikaina Pido eta Espinama gainean. |
Jenduda kanala. |
Fuente Dé zirkoa. Peña Vieja Fuente Dé-tik: La Jenduda-El Hachero |
Lehen igo eta gero jetsiko ditugun Liordes-eko tornoak. |
Tontorreko irtengunea jeisten. |
Harkaitz oso ona eta lehorra jadanik. |
Destrepe errazak. |
Hori da Remoña-ren tontorra eta ibilitako ertza. Fuente Dé gaineko branka dotorea. |
Cifuentes Dorreak, garbi orain. |
Lepotik behera dagoen aldapa tentea jeisten. Hemen oraindik hezetasun galanta dago eta adi ibili behar da. |
Sarrio bikotea. Itxuraz ez zuten espero inor ikustea... |
Zaldiak Liordes-en. |
Behin ibarrera jetsita, hor ditugu gaurko tontorrak goian. |
Balizak, bide nagusian. |
Remoña. |
Tornoetara itzultzen. Hortik behera, bide sigi-sagatsua eta aldapa potentea. |
Hasi gara tornoetatik jeisten, Remoña gainean gaukagula. |
Oraindik 850 bat metro beherago geratzen da Fuente Dé, baina eguraldi ederrarekin gustora goaz. |
Tornoak. Garai batean hemendik meategietako mineralak jeisten zituzten zamarien bizkar gainean. |
Gure gainean daukagun hondoratzea. |
Remoña ezkerrean eta Padiorna eskuinean. |
Hor behean ikusten den Jenduda eta Hachero-ra doan bidea-rekin topo egitera goaz. |
Hachero bidearen azpian sortzen den urjauzia. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina