![]() |
| Holle-ko aterpera deitu dugu eta tokia dagoela esan digute. Biontzako gela bat. Luxua! |
![]() |
| 2019-07-10 Goizeko 6etan gosaldu dugu eta aterpetik gure gaurko helburua daukagu parean. Iragarrita zegoen bezala, garbi dago dena eta eguraldi ona. |
![]() |
| Aterpe ondoko erreka. |
![]() |
| Kotxea herriaren sarreran dagoen aparkalekuan utzi dugu (5€ egun guztia), eta 7:30tan hasi gara oinez bertatik (1375m). Astazouak eta Marboré ditugu aurrean. Horruntz goaz. |
![]() |
| Astazouak Swan korridorearekin eta Marboré, izen bereko hotelarekin. |
![]() |
| Baina gure helburua gaur beste hau da. |
![]() |
| Zirkoa, Torre eta Casco-rekin. |
![]() |
| Freskuran goaz erreka ondotik. Hankak epeltzeko pasiada dotorea. Gero itzultzerakoan ez dugu aurkituko lasaitasun hau. |
![]() |
| Pic de Serradets eskuinen, Casco eta Torre de Marboré ondoren eta Espalda eta Picos de la Cascada-ra doan ertza. Ederra da hor goitik ibiltzea... |
![]() |
| Zaldiak herriruntz doaz. Gaur izango dute lana! |
![]() |
| Kanpina pasa eta berehala agertzen dira baliza hauek. Argi dago bidea, Espuguettes aterperuntz. |
![]() |
| Atzoko euriek izugarrizko hezetasuna utzi dute eta tono polita ematen die landareei. Lirio urdina. |
![]() |
| Lilium Pyrenaicum dotoreak. |
![]() |
| Lirio ugari bide ertzean eta Gavarnie behean. Bidea oso erosoa da. |
![]() |
| Iturri bikaina. |
![]() |
| Astazou-ak gero eta gertuago. Erdian Swan korridorea. |
![]() |
| Basotik irteterakoan bidegurutzea daukagu. Espuguettes eta Pimené-ra ezkerreruntz. Gero jeisterakoan hemen eskuinera hartuko dugu Pailla aterpetik Zirkora jeisteko. |
![]() |
| Basotik atera ondoren asko irekitzen da ikuspegia. Hemen, gure atzean, Montferrat-Clot de la Hount-Pique Longue-Chausenque-Petit Vignemale mendilerroa. |
![]() |
| Pailla aterpea basoan eta Taillón-Gabietou. |
![]() |
| Behiak dekoratu ederrarekin atzean, Ossou harana, Vignemale,... |
![]() |
| Bistara daukagu aterpea eta Pic Rouge de Pailla gainean. |
![]() |
| Baina begirada, nola ez, Astazou-etara dihoa. |
![]() |
| Espuguettes aterpean (2027m). 9:15ak dira eta 600 metro baino gehiago igo ditugu. Toki paregabean dago kokatuta aterpea, eta Pimené-ra bi egunetan igotzeko aukera ona ematen du. |
![]() |
| Oraindik ea 800 metroko desnibela geratzen da. Hasieran, Hourquette d'Alans-era doan bidea jarraitu behar da, oso erosoa. |
![]() |
| Torre eta Casco de Marboré. |
![]() |
| Esan bezala, bide erosoa oraindik. Apur bat gorago, Hourquette d'Alans-era doan bidea utzi eta mazela tente horietatik gora egin beharko dugu. |
![]() |
| Hodeiak Roland Bretxa-n jolasean. |
![]() |
| Hau da bidegurutzea. Alans mendatea eskuinean geratzen da (Gloriettes edo Tucarroya-ra igarotzeko), eta gu ezkerrera. |
![]() |
| Hemendik gora, ertzera heldu arte, aldapa tenteagoa da. |
![]() |
| Atzean daukaguna, aterpea beheko zelaietan, Astazou Txikiaren espoloia, Torre, Casco, Taillón, Gabietou. |
![]() |
| Ihintza. |
![]() |
| Ertzera heldu gara eta Petit Pimené daukagu gainean. Hodeiak jolasean ari dira hemen ere. |
![]() |
| Roland bretxa, Bazillac, Taillón eta Gabietou. |
![]() |
| Pimené Txikiaren ertzean, hodei artean. |
![]() |
| Vignemale mendikatea hodeien gainetik. |
![]() |
| Petit Pimené-n gaude. Ondo ikusten da tontor nagusira falta zaiguna. Zerbait jetsi eta ertza jarraitzea da goraino. Erraza da. |
![]() |
| Eski-estaziora eta Tentes mendatera doan errepidea Gavarnie-tik, Ossoue harana, Vignemale,... |
![]() |
| Hodeiek beste "toke" bat ematen diote inguruari, nahiz eta ikuspegiak apur bat gutxitu. Munia mendikatea agertzen da atzean. |
![]() |
| Munia eta Troumouse-ko zirkoaren gainean duen gailurreria, Munia Txikia, Sierra Morena, Troumouse, Heid,... Aspaldiko ezagunak. |
![]() |
| Perdido, hodei artetik burua ateratzen. |
![]() |
| Atzean utzi dugun Petit Pimené eta Monte Perdido. |
![]() |
| Aldapa tentea azken zatian, baina ditugun ikuspegiek asko arintzen dute igoera. Casco, Roland bretxa, Bazillac, Taillón, Gabietou. |
![]() |
| Tontorra gertu. Hodeiak joan eta etorri dabiltza. |
![]() |
| Mendi erraza eta panoramikoa da, eta mendizale asko dabil gora eta behera. Tontorrera heltzen. |
![]() |
| PIMENE (2801m). Munia agertzen da atzean. 11:20ak dira heldu garenean. 1425 metroko desnibela dago herritik, baina orokorrean bide erosoa eta erraza. Merezi du hona igotzeak! |
![]() |
| Hodeiak batetik bestera dabiltza, baina eguraldi ona daukagu. Orduerdi iraun dugu tontorrean. Hemen Perdido-rekin. |
![]() |
| Vignemale mendikatea, Milieu eta Tapou-tik, Pique Longue-raino. |
![]() |
| Ertzetik beheruntz. |
![]() |
| Irudi politak ertzean hodeiekin. |
![]() |
| Lurrean ere badago zer ikusi. Siempreviva-k kolore bizitasuna eskeintzen dute. |
![]() |
| Ertzetik behera, Petit Pimené baino lehenago dagoen lepora jeisten. |
![]() |
| Orain igoera txiki bat Petit Pimené-ra. Hodeiek hor jarraitzen dute jolasean. Orain Gavarnie aldean dabiltza. |
![]() |
| Alans mendatera doan bidera heldu gara. Espuguettes aterpea ikusten da behean eta zirkoko gailurrak fondoan. |
![]() |
| Casco de Marboré. |
![]() |
| Ardi margotua. |
![]() |
| Artaldearen erditik pasatzen. Aurrean Pic Rouge de Pailla eta Astazouak. |
![]() |
| Artaldea. Denak daude ondo margotuta. |
![]() |
| Espuguettes-era heltzen. Fondoan, Torre, Casco,... |
![]() |
| Goian aipatu dugun bezala, zuzenean jetsi beharrean Gavarnie-ra, ibilbidea luzatuko dugu eta zirkora jetsiko gara. Hau Pailla-ko aterpea da. |
![]() |
| Tentes mendia haranaren beste aldean. |
![]() |
| Oso polita da bide hau. Marboré-ren hormen azpitik doa. |
![]() |
| Zirkoa gero eta gertuago. |
![]() |
| Polita bidea. |
![]() |
| Landare endemikoa bide ertzeko hormetan. |
![]() |
| Hor daude adierazpen zientifikoak. |
![]() |
| Zirkoa. Hotela dagoen tokira ateratzen da bidea. |
![]() |
| Marboré-ko urjauzi handia. |
![]() |
| Pimené Track. |

















































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina