|  | 
| 2019-08-30 VEGARREDONDA. Aterpean lo egin eta gosaldu ondoren, goizeko 7,45tan prest gaude irteteko. Eguraldi bikaina daukagu. Goizero bezala behelainoak haranetan, baina goian dena garbi. | 
|  | 
| Aterpea eta Gurbiñales mendilerroa. | 
|  | 
| Aterpe zaharra eta artegia. | 
|  | 
| Hasiera berriz atzoko bidetik. Argaos orratzak aurrean. | 
|  | 
| Hauek ere gosaldu egin behar dute. | 
|  | 
| Argaos eta gure aurretik atera den taldea. Asturiarrak dira eta Vegabaño-ra doaz, Pikosetako Eraztunaren zati bat egiteko asmoz. | 
|  | 
| Hemen dago bidegurutzea. Gaur ezkerrera goaz, goian antzematen den La Fragua lepora eta Jou Santu-runtz. | 
|  | 
| Porru Bolu ederra eskuinean utziko dugu. | 
|  | 
| Eta Porru-ren atzean atzoko Requexón. | 
|  | 
| Bide sigi-sagatsua Fragua lepora igotzeko. | 
|  | 
| Behelainoak haranetan. | 
|  | 
| Gure itzala lepoko harkaitzean. | 
|  | 
| Fragua lepotik gora Barrastrosas aldera. Lepoaren ondoan dagoen tontorra Porra la Altiquera da. Ercina lakua agertzen da bere eskuinean. | 
|  | 
| Argaos Orratzak eta Cebolleda gure eskuinean. | 
|  | 
| Bide dotorea Barrastrosas-en. Aurrean ditugu Torre de la canal Parda eskuinean, Pico los Asturianos erdian eta Torre de los Traviesos ezkerrean. | 
|  | 
| Fragua lepotik jarraitzen ari garen bidea. Lasaia eta gozatzekoa. | 
|  | 
| Jou Santu-aren atarira heltzen gaude. Gure gainean Enol Orratza eta Torre de Santa María. | 
|  | 
| Aurrean daukagu Jou Santu eta Vega Huerta-ra igarotzeko Forcadona harrigarria. Eta nola ez, Peña Santa erregina eta Torre del Torco, biak ezagunak eta igoera oso interesanteak. | 
|  | 
| Torre del Torco eta Tres Marías, Jou Santuaren gainean. | 
|  | 
| Enol eta Ercina aldera dagoen eremu basatia. Behelainoak atzo baino beherago daude. Gaur lakuetan dabilen jendeak atzo baino zorte gehiago du. | 
|  | 
| Muino batean, Pico los Asturianos-en oinera heltzen. Atzean, Torre del Torco-Tres Marías-Torre de Enmedio eta Torre de Santa María. | 
|  | 
| Forcadona. Hor elurrak asko irauntzen du eta kranpoiak behar izaten dira askotan. | 
|  | 
| Hodeien gainetik... | 
|  | 
| Mendiaren oinera hurbiltzen. Paradisuan gabiltza... | 
|  | 
| Kanal horretatik igoko dugu. | 
|  | 
| Kanalean. Erraza da, baina kontu handia eduki behar da harri solteekin. | 
|  | 
| Kanaletik atera ondoren, pasabide hau igaro eta azkenengo zatia geratzen zaigu. | 
|  | 
| Azkenengo zati hau zabalagoa da eta malda handia. Hemengo arazoa berriz harri solteak dira, baina ondo igotzen da. | 
|  | 
| Tontorrera heltzen. Goia oso zabala da, eta izugarrizko ikuspegiak eskeintzen ditu. Torre de Santa María atzean. | 
|  | 
| TORRE DE LOS TRAVIESOS (2385m). Cornión mendikatearen erdian dago kokatuta eta inguru ederrak alde guztietara. Hemen, Peña Santa eta Torre del Torco-rekin. | 
|  | 
| Tiro de la Llera, Cuvicente eta Robliza dotorea. Mesones kanala eskuineko zuloan eta Caín hodeien azpian. | 
|  | 
| Torre de Piedras Luengas, Mesones eta Torre de los Cabritos. Atzean, Erdiko Mendikatea, Torre Cerredo, Cabrones, LLambrión,... | 
|  | 
| Torre de Enmedio, Torre de la Horcada, Horcada Santamaría eta Torre de Santa María-rekin. | 
|  | 
| Torre de los Cabrones, Cuvicente, Jultayu, La Robliza,..., eta Jascal, Cabezos Llorosos atzerago. | 
|  | 
| Peña Santa, Forcadona, Torre del Torco, Tres Marías. | 
|  | 
| Balkoi abantailatsua hamarretakoa egiteko. Momentu hauek gozatu egin behar dira! Bakar bakarrik gaude gaur ere. | 
|  | 
| Tontorrean lasai egon ondoren, beheruntz goaz. Igoerako toki beretik jetsiko dugu. | 
|  | 
| Destrepe txikiak. | 
|  | 
| Kanaletik behera. | 
|  | 
| Goiko zatia jetsi ondoren, Jou de la Canal Parda inguratu behar dugu Asturianos tontorraren oinero iristeko. | 
|  | 
| Ondo ikusten da egin dugun ibilbidea bai igotzeko eta baita jeisteko. | 
|  | 
| Igoera eta jetsiera laburrak Jou-a inguratzeko. | 
|  | 
| Hemen elkartuko gara Jou Santu-tik datorren bide nagusiarekin. Hor goian ikusi ditugu gaurko lehenbiziko mendizaleak. Guk igotako tontorrera zihoazen lau pertsona. | 
|  | 
| Barrastrosas-eko bide erosoan. Aurrean, Cebolleda eta Argaos. Fragua lepoa eskuinean. | 
|  | 
| Atzera begira. | 
|  | 
| Fragua lepotik behera. Aurrean Torres de los Poyones eta Cotalba. | 
|  | 
| Porru Bolu eta Requexón ditugu aurrean. Atzoko bidegurutzera heltzen gaude. | 
|  | 
| LLampa Cimera-ko bidean Vegarredonda-ra jeisten. Hodeiak ez dira igo oraindik. Gurbiñales eta Gamonal lepoa aurrean. | 
|  | 
| Hauek ere egarria daukate. Aterpe zaharraren ondoan dagoen iturriak emari ederra dauka. | 
|  | ||
| Remis Artzaia eta Gida. | 
|  | 
| Aterpean goizean utzitako gauzak jaso eta bidea jarraitu dugu. Gamonal lepora apur bat igo behar da. Hau da atzean uzten duguna. Atzoko eta gaurko tontorrak gehi beste asko- Toki aparta da hau! | 
|  | 
| Rondiella artegia. | 
|  | 
| Jeisterakoan ere argazkia atera behar txabola horri. Badu zerbait... | 
|  | 
| Canraso ibarrerauntz. Abereen marruak eta zintzarriak entzuten... gozamena da hemen ibiltzea. | 
|  | 
| Canraso ibarretik oraindik ikusten ditugu gaurko tontorra eta bere lagunak. | 
|  | 
| La Piedra artegia. Ederra hau ere! | 
|  | 
| Bertako txabolak. Pena, artzaiak falta direla... | 
|  | 
| Hemendik Pan de Carmen aparkalekura jeistea geratzen zaigu. Beste pasiada eder bat. Horrela bukatuko dugu Cornión-eko paradisuan igarotako bi egun bikainak. Azkena ez izatea espero dugu. | 
|  | 
| Ibilbidea | 




 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina