2019-08-30 VEGARREDONDA. Aterpean lo egin eta gosaldu ondoren, goizeko 7,45tan prest gaude irteteko. Eguraldi bikaina daukagu. Goizero bezala behelainoak haranetan, baina goian dena garbi. |
Aterpea eta Gurbiñales mendilerroa. |
Aterpe zaharra eta artegia. |
Hasiera berriz atzoko bidetik. Argaos orratzak aurrean. |
Hauek ere gosaldu egin behar dute. |
Argaos eta gure aurretik atera den taldea. Asturiarrak dira eta Vegabaño-ra doaz, Pikosetako Eraztunaren zati bat egiteko asmoz. |
Hemen dago bidegurutzea. Gaur ezkerrera goaz, goian antzematen den La Fragua lepora eta Jou Santu-runtz. |
Porru Bolu ederra eskuinean utziko dugu. |
Eta Porru-ren atzean atzoko Requexón. |
Bide sigi-sagatsua Fragua lepora igotzeko. |
Behelainoak haranetan. |
Gure itzala lepoko harkaitzean. |
Fragua lepotik gora Barrastrosas aldera. Lepoaren ondoan dagoen tontorra Porra la Altiquera da. Ercina lakua agertzen da bere eskuinean. |
Argaos Orratzak eta Cebolleda gure eskuinean. |
Bide dotorea Barrastrosas-en. Aurrean ditugu Torre de la canal Parda eskuinean, Pico los Asturianos erdian eta Torre de los Traviesos ezkerrean. |
Fragua lepotik jarraitzen ari garen bidea. Lasaia eta gozatzekoa. |
Jou Santu-aren atarira heltzen gaude. Gure gainean Enol Orratza eta Torre de Santa María. |
Aurrean daukagu Jou Santu eta Vega Huerta-ra igarotzeko Forcadona harrigarria. Eta nola ez, Peña Santa erregina eta Torre del Torco, biak ezagunak eta igoera oso interesanteak. |
Torre del Torco eta Tres Marías, Jou Santuaren gainean. |
Enol eta Ercina aldera dagoen eremu basatia. Behelainoak atzo baino beherago daude. Gaur lakuetan dabilen jendeak atzo baino zorte gehiago du. |
Muino batean, Pico los Asturianos-en oinera heltzen. Atzean, Torre del Torco-Tres Marías-Torre de Enmedio eta Torre de Santa María. |
Forcadona. Hor elurrak asko irauntzen du eta kranpoiak behar izaten dira askotan. |
Hodeien gainetik... |
Mendiaren oinera hurbiltzen. Paradisuan gabiltza... |
Kanal horretatik igoko dugu. |
Kanalean. Erraza da, baina kontu handia eduki behar da harri solteekin. |
Kanaletik atera ondoren, pasabide hau igaro eta azkenengo zatia geratzen zaigu. |
Azkenengo zati hau zabalagoa da eta malda handia. Hemengo arazoa berriz harri solteak dira, baina ondo igotzen da. |
Tontorrera heltzen. Goia oso zabala da, eta izugarrizko ikuspegiak eskeintzen ditu. Torre de Santa María atzean. |
TORRE DE LOS TRAVIESOS (2385m). Cornión mendikatearen erdian dago kokatuta eta inguru ederrak alde guztietara. Hemen, Peña Santa eta Torre del Torco-rekin. |
Tiro de la Llera, Cuvicente eta Robliza dotorea. Mesones kanala eskuineko zuloan eta Caín hodeien azpian. |
Torre de Piedras Luengas, Mesones eta Torre de los Cabritos. Atzean, Erdiko Mendikatea, Torre Cerredo, Cabrones, LLambrión,... |
Torre de Enmedio, Torre de la Horcada, Horcada Santamaría eta Torre de Santa María-rekin. |
Torre de los Cabrones, Cuvicente, Jultayu, La Robliza,..., eta Jascal, Cabezos Llorosos atzerago. |
Peña Santa, Forcadona, Torre del Torco, Tres Marías. |
Balkoi abantailatsua hamarretakoa egiteko. Momentu hauek gozatu egin behar dira! Bakar bakarrik gaude gaur ere. |
Tontorrean lasai egon ondoren, beheruntz goaz. Igoerako toki beretik jetsiko dugu. |
Destrepe txikiak. |
Kanaletik behera. |
Goiko zatia jetsi ondoren, Jou de la Canal Parda inguratu behar dugu Asturianos tontorraren oinero iristeko. |
Ondo ikusten da egin dugun ibilbidea bai igotzeko eta baita jeisteko. |
Igoera eta jetsiera laburrak Jou-a inguratzeko. |
Hemen elkartuko gara Jou Santu-tik datorren bide nagusiarekin. Hor goian ikusi ditugu gaurko lehenbiziko mendizaleak. Guk igotako tontorrera zihoazen lau pertsona. |
Barrastrosas-eko bide erosoan. Aurrean, Cebolleda eta Argaos. Fragua lepoa eskuinean. |
Atzera begira. |
Fragua lepotik behera. Aurrean Torres de los Poyones eta Cotalba. |
Porru Bolu eta Requexón ditugu aurrean. Atzoko bidegurutzera heltzen gaude. |
LLampa Cimera-ko bidean Vegarredonda-ra jeisten. Hodeiak ez dira igo oraindik. Gurbiñales eta Gamonal lepoa aurrean. |
Hauek ere egarria daukate. Aterpe zaharraren ondoan dagoen iturriak emari ederra dauka. |
Remis Artzaia eta Gida. |
Aterpean goizean utzitako gauzak jaso eta bidea jarraitu dugu. Gamonal lepora apur bat igo behar da. Hau da atzean uzten duguna. Atzoko eta gaurko tontorrak gehi beste asko- Toki aparta da hau! |
Rondiella artegia. |
Jeisterakoan ere argazkia atera behar txabola horri. Badu zerbait... |
Canraso ibarrerauntz. Abereen marruak eta zintzarriak entzuten... gozamena da hemen ibiltzea. |
Canraso ibarretik oraindik ikusten ditugu gaurko tontorra eta bere lagunak. |
La Piedra artegia. Ederra hau ere! |
Bertako txabolak. Pena, artzaiak falta direla... |
Hemendik Pan de Carmen aparkalekura jeistea geratzen zaigu. Beste pasiada eder bat. Horrela bukatuko dugu Cornión-eko paradisuan igarotako bi egun bikainak. Azkena ez izatea espero dugu. |
Ibilbidea |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina