![]() |
Aldaon. |
![]() |
Arriolatz-Subizelaigañe-Algorta-Ttutturre. |
![]() |
Azpirotz herria. Gauean izotzak txuritu ditu bazterrak. |
![]() |
Albiko aparkalekutik abiatu gara goizeko 9etan, erraketak oinetan ipinita. Askotan ibili gara hemendik, baina gustatzen zaigu. Gero goian erabakiko dugu nora jo. Ez daukagu plan zehatzik. |
![]() |
Hotza egiten du basoan, baina polita dago. |
![]() |
Bustintzara igarotzeko harkaitzen arteko pasabidean. |
![]() |
Bustintzako txabola. |
![]() |
Beloki eta Txemiñeren arteko Urdangoene lepora irteten. Aurretik etorri direnak, Belokira eta Txotxorreta aldera joan dira, eta zapaldu gabeko elurra daukagu orain guretzat. |
![]() |
Aurrean daukaguna ikusita, erabakia erraza izan da, Malloetaruntz. Baina Irumugarrietan eta hainbat aldiz egonda gaudenez, Mendiaundi aldera joango gara. |
![]() |
Hemendik aurrera gure bidea irekiko dugu elur eder honetan. |
![]() |
Lasai eta inguruaz erabat gozatzen Unagako Putzura heldu gara. Izugarri polita dago. |
![]() |
Putzua behean utzi eta Mendiaundira dauden malda erosoak igotzen hasi gara. Elurra oso ona dago eta edozein tokitik joan daiteke. |
![]() |
Tontorrera heltzen. Hemen elur gutxiago dago. |
![]() |
MENDIAUNDI (1307m). |
![]() |
Ederki ikusten dugu Pirinioa. |
![]() |
Tontorrean. Baina hemendik ez da Araitz harana ikusten, eta gertu daukagun Kurutzeaga mendira joango gara orain. |
![]() |
Kurutzeagara hurbiltzen goazela, Malloetako tontorrak agertzen zaizkigu. Uakorri eta Balerdi. |
![]() |
Zelan ari garen gozatzen! |
![]() |
Malloetako KURUTZEAGA tontorrean gaude. Araitz haraneko Gaintza, Uztegi eta Azkarate herriak ditugu azpian. Kontrastea! |
![]() |
Buzoia eta Aldaon-Beoin-Uakorri atzean. |
![]() |
Malloak. |
![]() |
Lekunberri eta Piriniora begira. |
![]() |
Gaintza eta Uztegi. |
![]() |
Eguraldia mundiala, ez haizerik eta ez hotzik. Gustora egoteko. |
![]() |
Tontorrean dauden eskultura naturalak. |
![]() |
Nahiz eta iraupen gutxikoak izan, aukera hauek baliatu behar ditugu. Hau bai ARTEA! |
![]() |
Gustora egon gara, baina beti bezala, beherako bidea hartu beharra daukagu. |
![]() |
Arrasto berriak egiten jetsieran. |
![]() |
Unagako Putzuaren ingurura jetsi gara berriz, eta Urdangoene leporuntz jarraitu dugu. |
![]() |
Baina pena daukagu behera jeisteko eta Belokira igotzea erabaki dugu. Atzean Txemiñe eta zeharkatu dugun lautada. |
![]() |
Ttutturre tontorrera talde handia ari da igotzen. |
![]() |
TTUTTURRE beste egun batean... |
![]() |
Belokiren goiko aldean, gehienetan bezala, elur gutxi eta izotz apur bat. |
![]() |
Tontorraren azpian, Etzantzan, dagoen txabola dotorea. |
![]() |
Etzantzako lautada eta Algorta, Uarrain, Subizelaigañe eta Arriolatz. |
![]() |
Mendizale taldea Ttutturren. |
![]() |
Gu BELOKIn. Han aurrean lehen egondako ingurua. BELOKI, beste igoera. |
![]() |
Zapaldu gabeko eremuak aurkitzen jeisteko. |
![]() |
Parean ditugun "kataklismoak". |
![]() |
Orain berriz Bustintzara jetsi eta igoerako bidetik jarraituko dugu Albira. Bost bat orduko ibilaldia izan da. Gozatzeko eguna Aralarren. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina