Nola bihur dezakeen elurrak berez mendi itsusia dena mendi dotore eta gogorrean.
Ingurua. Ordubete egin dugu pistatik, eta tontorraren azpian kokatu garenean, pista utzi, hesia zeharkatu eta erraketak jarri ditugu zuzenean igotzeko gora. Dena dago elurtuta. Ez dugu inoiz ikusi horrela Oitz.
Pista hor behean utzi dugu eta bagoaz goruntz. Uste genuen baino hobeto dago igotzeko. |
Zenbat eta gorago, bisutsa eta hotza handiagoak, baina gustora ari gara igotzen. Hau guretzat berrikuntza da. |
Heldu gara lehenbiziko eolikoetara. Bisutsa. |
Babes apur bat aurkitu dugu aterpe honetan. |
Untzillaitz, Mugarra, Leungane aldea zerbait ikusten da. |
Basoa zeharkatzen. |
Goiko basotxoa oso polita dago. |
Tontorrera doan pistara irteten. Pista hemen erabat elurtuta dago, eta ez da inor igaro hemendik. |
Haizearen babesean |
Goian dauden tramankuloak. |
Berehala hartu dugu beherako bidea. Hemen pistatik goaz, baina ez da ikusten. |
Laster utziko dugu ikusten ez den pista eta ezkerrera jetsiko gara zuzenean, basora eta aterpe ondora. |
Anboto hodei artean. |
Irudi dotoreak basoan. |
Igoerako palaren bila. Udalaitz agertu da. |
Iturzurigaina inguruko eolikoak. Taiga dirudi... |
Zuzenean pistara eramango gaitun palan. Alluitz-Anboto aurrean. |
Untzillaitz, Mugarra-Leungane. |
Pala jeisten zuzenean. Igoerako zetak alboan utziko ditugu. Eskerrak erraketei. |
Lerro desberdinak elurretan. |
Gure arrasto xelebreak urrutitik ikusita, pista erdia jetsi ondoren. |
Pistako pinadien artean oso dotore agertu zaigu Untzillaitz. |
Garaiko baserriak. |
Alluitz-Anboto Garaitik ikusita. |
Ibilaldiari
bukaera egokia ematen Garaiko Herriko Tabernan, Oitz-eri begira nola ez.
Inprobisatutako irteera, baina gustora utzi gaituena. Gutxitan
aurkituko dugu mendia horrela. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina