2018/01/25

GABIETOUS 3035-3031 m Ordesatik. 1800 m-ko desnibela.

2009-07-29 Torlan goizeko 1. autobusa hartu ondoren, Ordesa-ko zelaian gaude. Tozal del Mallo eta Carriata-ko zirkoa ditugu gainean. Hori da gure bidea, eta laster utziko ditugu horma guzti horiek gure azpia. Igoera latza gure aurrean...

Nahiz eta itzalean joan oraindik, bero egiten du eta ur hurrupa ugari erango ditugu gaur. Atseden apur bat hartzeko ere ez dator gaizki, malda benetan handia da eta.

Loraz beteta dago Carriata-ko zirkoa. Behean Ordesa, gure abiapuntua, eta hormen azpian Rajón faja-tik Cotatuero-ra doan bidea.

Carriata-ko hormak eta Punta Acuta haranaren beste aldean.

Carriata-ko iltzeak. Hainbat aldiz igaro gara bertatik, ezagunak beraz.

Bertikala.

Baina gustora.

Lehorrak daude eta ez dago arazorik.

Iltzeak gainditu ondoren, Faja de las Flores-en azpira heldu gara. Goian lo egin duten batzuk badoaz bertatik.


Salarons-eko Aguas Tuertas-en.
Salarons-eko zirkoa behean uzten. Eskuinean Mondarruego mendiak eta ezkerrean Salaros-eko Gallinerok babesten dute eremu eder hau. Beheko zelai hori da igoerako toki lasaiena. Gainontzekoa, aldapa tentea.

Aurrean ditugu Gabietou-ren tontorrak. Erditik igotzen da goiko lepo zabaleraino. Baina gu lepora heldu baino lehenago Gabietou-ren ezkerreko ertzera igoko gara, emozio apur bat gehiago emateko igoerari.

Sarrioak lasai dabiltza hemen.

Hemen utziko dugu lepora doan bidea eta ertza hartzera joango gara. Behean, igaro ditugun bi "plateau"ak eta Gallinero ezkerrean.

Ertzean dauden irtenguneak igarotzen. Entretenigarria.

GABIETOU O. (3035m). 1800 metroko garaiera-aldea igo dugu. Ez dago gaizki. Atzean Vignemale.

Bujaruelo mendatea, Bernatuara, Vignemale, Pic de la Sède, Labas, ... , Ardiden eskuinean.

GABIETOU E. (3031m). Atzean, lehenengo tontorra. Berehala igarotzen da batetik bestera.

Gabietou-ren glaziarra Bujaruelo aldera. Horren gainean dagoen lepora jetsiko gara, ondoren eskuinera hartu eta beheko plateau-etara jeisteko.

Lepora jeisten. Hemendik igotzen da normalean.

Lepoa eta Taillón.

Harkaitzen formak.

Salarons-era jeisten ari garela, lora dotoreak agertzen dira.


Basoko linoak Aguas Tuertas-en.
Irudi dotorea osatzen dute.

Edelweisak ere ugariak dira.

Atsedena hartzen Carriata zirkoaren gainean. Igoera gogorra izan da, baina jetsiera ez da makalagoa. Desnibela eta beroa igartzen dira.

Orain iltzetatik jetsi beharrean Fajeta-tik egingo dugu. Hau luzeagoa da, baina apur bat lasaiagoa ere. Polita.

Fajeta-tik behera. Goian Salarons-eko hormak.

Tolesturak.

Espektakularrak Ordesa-ko horma guzti hauek.

Fajeta-ko kablean. Bidea nahiko zabala da, baina amildegia izugarria da.

Carriata zirkotik jeisten. Azkenean beroaldi ederrarekin helduko gara berriz Ordesako Zelaira. Ibilaldi potentea baina izugarri ederra. Ordesan ondo hidratatu gara busa hartu baino lehen.

Torlan geratu gara erosketa batzuk egin eta gorputzari galdutako likidoak eskeintzeko.

Torlako txokoa. Gabietouak Ordesatik bigarren aldia izan da guretzat, baina semeak ez zituen ezagutzen eta hau izan da berriz igotzeko aitzakia. Gustora egindako errepikapena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina