Elur asko dago haseratik, eta Dururantz joatea pentsatu dugu. Gero gerokoak... Berehala jarriko ditugu erraketak. |
Gaurko ibilbidea oso ezaguna da, beraz hitz gutxi eta, batez ere, irudiak. |
Kontuz ibili behar da zuhaitzen adarretatik erortzen diren misilekin. |
Elurra ari du eta horrela egongo da ea denbora guztian. Hori bai, ingurua izugarria dago. |
Durura heltzen. |
Orbangabea. |
Basoa. |
Erbi-txakur bat gure arrastoa jarraitzen. |
Ezkistara eta Urbiaruntz doan bidea jarraitu beharrean, basoan sartu gara, arrasto gehienak bertatik dihoaz eta gainera babesean egongo garelako. |
Eta horrela heldu gara TELLAKASKUETA tontorrera (1179m). Baina ez da giro hemen goian. haizea, hotza, elurra, ikuseremua zero,..., beraz gehiago ez dugu jarraituko eta beheruntz itzuliko gara. |
Basora sartu eta zuzenean behera, arrasto berriek irekitzen, gustora erraketekin. |
Arrasto nagusia jarraitzen orain. |
Eta Duru gainean dagoen basora sartzen. |
Handitasuna! |
Orbangabe jarraitzen du. |
Ba bai, hau da negua! |
Durutik azkar jetsiko gara Arantzazura. Azkenean ondo baliatu dugu goiza. Toki oso ezagunean, baina gustora, eskiatzailez inguratuta. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina