Menua

ALPES

2018/02/01

MENDIAUNDI 1307 m, KURUTZEAGA 1308 m, BELOKI 1276 m. Albitik










2018-01-28  Igandea. Azkenengo hilabeteetan ez dugu aukera gehiegirik izan astebukaeretan mendira irteteko. Gaur libre daukagu eta eguraldi onaren iragarpena. Goiz altxatu eta Aralarrera goaz. Azpirotz gainean dagoen atseden eremutik horrela ikusten ditugu Malloak. Itxura ederra!

Aldaon.

Arriolatz-Subizelaigañe-Algorta-Ttutturre.

Azpirotz herria. Gauean izotzak txuritu ditu bazterrak.

Albiko aparkalekutik abiatu gara goizeko 9etan, erraketak oinetan ipinita. Askotan ibili gara hemendik, baina gustatzen zaigu. Gero goian erabakiko dugu nora jo. Ez daukagu plan zehatzik.

Hotza egiten du basoan, baina polita dago.



Bustintzara igarotzeko harkaitzen arteko pasabidean.

Bustintzako txabola.


Beloki eta Txemiñeren arteko Urdangoene lepora irteten. Aurretik etorri direnak, Belokira eta Txotxorreta aldera joan dira, eta zapaldu gabeko elurra daukagu orain guretzat.

Aurrean daukaguna ikusita, erabakia erraza izan da, Malloetaruntz. Baina Irumugarrietan eta hainbat aldiz egonda gaudenez, Mendiaundi aldera joango gara.

Hemendik aurrera gure bidea irekiko dugu elur eder honetan.


Lasai eta inguruaz erabat gozatzen Unagako Putzura heldu gara. Izugarri polita dago.


Putzua behean utzi eta Mendiaundira dauden malda erosoak igotzen hasi gara. Elurra oso ona dago eta edozein tokitik joan daiteke.




Tontorrera heltzen. Hemen elur gutxiago dago.

MENDIAUNDI (1307m).
Ederki ikusten dugu Pirinioa.

Tontorrean. Baina hemendik ez da Araitz harana ikusten, eta gertu daukagun Kurutzeaga mendira joango gara orain.

Kurutzeagara hurbiltzen goazela, Malloetako tontorrak agertzen zaizkigu. Uakorri eta Balerdi.

Zelan ari garen gozatzen!

Malloetako KURUTZEAGA tontorrean gaude. Araitz haraneko Gaintza, Uztegi eta Azkarate herriak ditugu azpian. Kontrastea!

Buzoia eta Aldaon-Beoin-Uakorri atzean.

Malloak.

Lekunberri eta Piriniora begira.


Gaintza eta Uztegi.

Eguraldia mundiala, ez haizerik eta ez hotzik. Gustora egoteko.

Tontorrean dauden eskultura naturalak.

Nahiz eta iraupen gutxikoak izan, aukera hauek baliatu behar ditugu. Hau bai ARTEA!


Gustora egon gara, baina beti bezala, beherako bidea hartu beharra daukagu.

Arrasto berriak egiten jetsieran.


Unagako Putzuaren ingurura jetsi gara berriz, eta Urdangoene leporuntz jarraitu dugu.

Baina pena daukagu behera jeisteko eta Belokira igotzea erabaki dugu. Atzean Txemiñe eta zeharkatu dugun lautada.

Ttutturre tontorrera talde handia ari da igotzen.

TTUTTURRE beste egun batean...

Belokiren goiko aldean, gehienetan bezala, elur gutxi eta izotz apur bat.
Tontorraren azpian, Etzantzan, dagoen txabola dotorea.

Etzantzako lautada eta Algorta, Uarrain, Subizelaigañe eta Arriolatz.

Mendizale taldea Ttutturren.


Gu BELOKIn. Han aurrean lehen egondako ingurua.
BELOKI, beste igoera. 


Zapaldu gabeko eremuak aurkitzen jeisteko.

Parean ditugun "kataklismoak".


Orain berriz Bustintzara jetsi eta igoerako bidetik jarraituko dugu Albira. Bost bat orduko ibilaldia izan da. Gozatzeko eguna Aralarren.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina