2017-05-07 AMAIUR, Baztanen. Goizean goiz herri historiko honetara etorri gara, bertatik mendi ibilaldia hasteko asmoz. Ez genuen ezagutzen, eta zerbait ikusteko baliatu dugu orduerdi bat. |
Elizako arkupeak. |
Dotorea da kale nagusiko sarrera. |
Jakes iturria. |
Itzulegi lepora igotzeko bidearen bila. Baina halako batean, berandutu egin zaigula konturatu gara, eta berriz kotxera itzuli gara. Kotxez joan gara Otsondo mendatera eta handik Itzulegi leporaino. |
Olaintzingo lepora heltzen. |
Bertako biztanle bat eta noizbehinkako nomada bat. |
Gorramakillen azpiko basoan sartu gara. Izugarri ederra iruditu zaigu bide hau. Gainera udaberria bete betean agertzen da. |
Horrelako lau edo bost errekatxo zeharkatzen ditu bideak. Ur gutxi daukate, baina hala ere politak dira. |
Atzera begira, zeharkatzen ari garen pagadia eta Olaintzingo Harria eta lepoa eskuinean. |
Pagadian ere tarte batzutan oso ondo mantentzen da galtzada. Asko gustatu zaigu basoko ibilbidea. |
Gorramakil eta Barda mendien artean dagoen Burdingurutzeta lepora atera gara, eta Gorostiko lepoa eta Irubelakaskoa ditugu aurrean. |
Gorostiko lepoa eta Irubelakaskoa. Aurrean, Enterramenduko Kaskoaren muinoa dago. Horra igo eta ondoren ertzetik joango gara tontorrera. |
Ezkerrean daukagun pagadia. |
Enterramenduko Kaskoan. Muino horretara igo eta ertza jarraitzea da geratzen zaiguna. |
Hemen aterako gara ertzera. |
Behin ertzera irten, Urritzate harana daukagu gure eskuinean (Iparlaren azpian). |
Putre batzuk hasi dira beraien hegaldi dotoreak eskeintzen. |
Ertzetik gora. Oso dotorea eta erraza da. Ezkerrean Aritzakun, eta eskuinean Urritzate. Paraje idilikoak... |
Eta hau atzean utzi duguna. Itzultzerakoan pasako gara bi tontorretatik. |
Asfodeloa. |
Urritzate aldera erortzen den magala da hau. Asfodeloen zirkoa beste aldean geratzen da, Aritzakun aldean. Baina hemen ere badaude asfodelo batzuk. |
Ezkerrean, Itsusiko Haitzak, Artzamendiren azpian. Ah ze nolako gogoetak burura! Haurdun eta aitxitxa-amamekin hortik... |
Aritzakun harana zuloan eta Larrun eta Lapurdiko kostaldea atzean. |
Itzulera ertza jarraituz egingo dugu. Aurrean, Auza mendia. |
Ondoren egingo duguna. Lehenbizi Bardara igo, eta Gorramakillera ondoren. |
Gorostiko lepotik zuzenean Bardara igotzen. Zuloan, Urritzate harana. |
BARDA edo AKOMENDI (949m). Kanpaia joko dugu. Atzean, Irubelakaskoa. |
Aritzakun harana Artzamendi eta Irubelakaskoa artean. Asfodeloen zirkoa erdiko magal horretan dago. |
Zaldi fotogenikoa. |
Bardatik Burdingurutzeta lepora jetsi eta Gorramakilera igotzen hasi gara. |
Hau bai ez dela mendi polita, errepidea bertaraino heltzen baita, baina buzoia bai da dotorea. |
Iparlaren mendilerroa Urritzate haranaren gainean. |
Eta pagadian gozatzen. |
Hau da hasieran genuen plana. Ez da horrela izan, baina berdin da. Gozatu dugu! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina