2017/05/22

XEXE 2064 mt, NOGALES 2074 mt, PEÑA DEL OSO 2025 mt Vegarada Portutik

CÁNDANA DE CURUEÑO-ko Casa Cándana ostatuan gaude. Goizean, Cueto de Arbás-en egon ondoren, lasai etorri gara, turismoa egiten, Curueño haraneko herri honetara. Arratsaldea "ondo" hidratatzen igaro dugu. Leon eta Asturias aldean eman dugun Pazko Astea ondo bukatzeko, bihar Vegarada mendatera joango gara, ez baitugu ezagutzen.
Gozoa dago Prieto Picudo ardo gorria.

2017-04-21 Ostatuaren aurrean dagoen iturrian urontziak bete ondoren, Vegarada mendateruntz abiatu gara, Curueño ibaia jarraituz. San Isidro aldean ibilita gaude, baina Vegaradan ez, eta gogoa daukagu ezagutzeko.
VEGARADA. Obretan dagoen ostatuaren ondoan utzi dugu kotxea. Hemendik Asturias-era igarotzeko pista batek jarraitzen du. Gu ez gara joango, beraz ez dakigu ze egoeratan dagoen kotxe normal batekin pasa ahal izateko. Ezkerrean, Faro mendiak ditugu. Gu gaur, eskuinera joango gara, San Isidrorekin muga egiten duen Ajo mendilerrora. Eguraldia bikaina.

Errepidea jarraitu dugu oinez, Vega de la Reina-ko txaboletara heldu arte. Hemen, pista utzi eta eskuinera hartu dugu.

Multzo dotorea osatzen dute ibar honetako txabolak.

Behean ikusten diren bi aterpe horietatik gora hartu dugu, beraien gainean dagoen kanal antzeko batetik. Atzean, Puerta de Faro (Roland bretxaren antzekoa, zabalagoa), Pico eta Huevo de Faro eta Mediodía ezkerrean. Mendi dotoreak.

Kanal aldapatsua, baina ez oso luzea.

Kanaletik ezkerreruntz hartu dugu Xexía harana jarraituz. Hau, Xexé edo Jejé mendiaren magalean dago. Atzean, La Morala, Mediodía eta faro mendiak.

Altuera irabazten dugun heinean ikuspegia asko zabaltzen da. Hemen, Kantauri Mendikateko tontorrak ikusten dira, Brañacaballo-tik Estorbín de Valverde-raino (ezkerretik eskuinera).
Xexía harana bukatzerakoan, eta mendilerroa garbi ikusi dugunean, aldapa piko bat igo dugu, Ajo mendilerroaren ertzera heltzeko. Atzean, lehen aipatutako ingurua.

Behin ertzera heldu, bistan ditugu gaurko lehenbiziko tontorrak. Ertza jarraitzea besterik ez da. Nahiko zabala da orokorrean, nahiz eta toki batzutan elurra egon eta zerbait eztutzen den. Baina erraza da.

San Isidro gainean dagoen Torres mendia daukagu parean, eta bere atzean, Peña Santa handientsua (Pikos).

Ertzetik gora. Eskuinean, behean, Peña Redonda dotorea.

XEXE (2064m). Haize gogorra dabil hemen ere. Atzean, Faro, Morala, Mediodía eta abarrak.

Xexé eta Nogales tarteko lepora jeisten. Elurra egoera onean dago eta ondo jeisten da.

Lepoa eta Xexé atzean utzi eta Nogales-era igotzen.

NOGALES (2074m). Buzoia oso polita da.

Tontorrean. Eskuinean daukagu gaurko azken helburua, Pico El Oso. Ajo mendilerroak jarraitzen du, Fuentes, Agujas, Toneo,..., azken hauek San Isidro-ko eski estazioaren gainean.

Gumial artegia, San Isidro alderuntz.

Valverde eta Torres aurrean, eta Pikosetako Cornión atzean, Torre Santamaria, Torre dela Horcada, Torre de Enmedio, Torre del Torco eta Peña Santa, besteak beste.

Aurrekoa Rapaína dela uste dugu, eta atzean, Cabrones-Cerredo, Llambrión mendilerroa, Friero, Liordes, Salinas, ... Pikosetako erdiko mendikatea.

Tiatordos.

Aurrean daukagu Pico el Oso eta Nogales lepoa. Hau da jetsi behar dugun ertza. Gero atzean, Agujas.

Putrea.

Nogales lepora heltzen.

Lepotik, Fuentes mendia eta atzean Torres, eta atzerago, Peña Santa eta bere sateliteak.
PICO EL OSO (2025m). Buzoia, ederra eta oso adierazgarria. Gaurkoz, hemen bukatuko dugu Ajo mendilerroko ibilaldia. Etxera itzultzeko bidai luzea geratzen zaigu eta gainera zerbait utzi behar da, berriz bueltatzeko.
Aurreko bi tontorrak, eta ibili dugun ertza.
Fuentes, Torres eta Pikosetako Cornión eta Erdiko mendikateak.


Vegarada ibarra (ostatua ikusten da), Pico eta Huevo de Faro eskuinean, Mediodía, La Morala,... Beste baterako planak...

Oso gailurretik Nogales lepora jetsi gara berriz, eta handik behera gatoz, oraindik bidezidorra eta mugarriak jarraituz.

Baina beheko partean, ez dakit bidea galdu dugun edo ez dugun asmatu, baina borroka latza izan dugu horko ezpel, isats eta sasiarte artetik ondo ateratzeko. Hau izan da eguneko zati gogorrena.
Baina onik atera gara eta lortu dugu kotxea daukagun tokira heltzea. Pozik gaude. Azkenean, sei egunetan inguru eta mendi berriak ezagutu ditugu, eguraldi bikaina izan dugu, eta nola ez, motxila plan berriekin beteta daukagu.

Garaiz jetsi gara, eta Lugueros herriko ostatuan bazkaldu dugu.

Curueño ibaia. Julio Llamazares idazlearen "El río del olvido"

Putzu ederrak Curueño ibaian. Orain etxerako bide luzea geratzen zaigu. Baina bizitako sentipen gozoekin, gustora heltzen zaio baidaiari ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina