2017/05/09

CATOUTE 2112mt Salentinos-etik (León).

Leon-eko ALTO SIL eskualdean egin daiteken ibilaldi klasikoena izango da seguruen gaurkoa. Lasai atera gara, 9ak aldean Ancares-eko Sorbeira-tik, eta bidean erabaki dugu hau egitea. Eguraldiaren iragarpena ez da hain segurua, baina txarra ere ez. Ez daukagu ibilaldiaren informaziorik, interneten ikusi duguna besterik ez, baina ikusi dugu PR bezala dagoela markatuta, eta horregatik erabaki dugu egitea.
2017-05-09 Goizeko 10etan heldu gara SALENTINOS herrira. Herri txikia baina oso txukuna. Asko gustatu zaigu. Herriaren sarreran utzi dugu kotxea, eta kale nagusitik goaz bertan dauden etxebizitza dotoreak ikusiz. PRa herriaren bukaeratik abiatzen da.


Errota.

Herriaren bukaeran aterpe-ostatua dago, eta kasualitatez, bertako nagusiarekin egin dugu topo. Elkarrizketa luzea izan dugu berarekin eta mendiari buruzko informazio asko eman digu. Horrela ba, 11ak eman digute abiatu orduko.

,
Salentinos edo La Tejera ibaiaren gaineko zubia pasa eta PRaren informazio-panela daukagu. Ibilbidea, zeharkaldi bezala planteatuta dago, Colinas del Campo de Martin Moro Toledano herrian( hau izango da herri baten izen luzeena...) bukatzeko. Guk Catoute-ra joan-etorria egingo dugu.
Maparekin dagoen informazioa.
Salentinos braña-raino pista bat jarraitzen da, baina ez da egiten aspergarria. Ingurua oso polita da, eta landaretza topera dago. Altuera oso gutxi irabazten da zati luze honetan.

Bide ertzean dagoen urjauzi polita.

Eta ibaia ezkerrean, lasaitasun sentipena eskeiniz.

Orokorrean oso ondo markatuta dago bidea. Guk ez dugu inongo arazorik izan jarraitzeko, nahiz eta beste informaziorik ez izan.

Salentinos braña, kolore ederrez apainduta. Txabola hori aterpe ireki bat da, eta oso garbi eta txukun aurkitu dugu. Guk hemen eskuinera jarraituko dugu harana. Horra gora doan bidea jarraituta, Valdeiglesias tontorrera joaten da.
Txilarrak duen kolorea izugarria da.

Agertu zaigu Catoute mendia. Urruti dagoela dirudi eta elur dexente ikusten da.

La Veiga-runtz goaz, eta atzera begira, Salentinos harana ikusten dugu.

La Veiga-n, norabidea aldatu eta eskuinera joan behar gara, Catoute-ren eskuinean ikusten den lepora igotzeko.

Hasieran loraz betetako zelaiak igaro beharko ditugu. Oso hezea dago dena, eta ur dexente dator goiko elurgunetatik.

Atzean, La Veiga-ren beste aldean, Valdiglesia mendia, inguru honetako garaiena.

Haranean gora goaz, eta laster elurretara helduko gara. Igotzerakoan ahal duguna saihestuko dugu, baina gero jetsieran ederki baliatuko dugu elurtutako zati gutia.

Txilar eta zuhaixka txikien artean, elurguneak ekiditzeko.

Hemendik itxura ederra dauka Catoute mendiak. Igoera, eskuineko ertzetik egingo dugu.



Azkenengo palan elurretan sartu gara. Hemen ez dago beste erremediorik. Baina, bukaeran kenduta, ez dauka malda oso handia, eta ondo igoko dugu.

Lepora irteteko azkenengo zatian. Hemen dago malda handiena, baina elurra oso ondo dago, eta arazorik gabe igo dugu.

Lepotik tontorrera geratzen zaigun ertza. Zabala da, eta hegoaldean ez dago elurrik, beraz, erraza.

Ertzetik gora. Atzean, Peña Roguera, Bóveda,... Salentinos herriaren gainean geratzen diren tontorrak.

La Veiga eta igotzeko egin dugun ibilibidea, eta gero jeisteko egingo duguna, elurgune guztiak baliatuz.

CATOUTE (2112m). Pozik gaude. 3 ordu baino gutxiagotan igo dugu eta eguraldia alde daukagu. Herrian bagenituen zalantzak...

Alboan La Cerneya mendia daukagu, eta bere atzean, Ubiñako tontorrak agertzen dira. Aterpekoak komentatu digu hortik itzultzeko, baina gaurkoz nahikoa dela erabaki dugu, eta elurgune horietatik jeistea gogoko daukagu. Beraz, beste baterako geratzen dira zeharkaldiak...

Esan bezala, lepotik behera ahal izan dugun elurgune guztiak baliatu ditugu azkarrago eta erosoago jeisteko. Catoute gure gainean eta Cerneya ezkerrean.

Lepoa goian. Igoerako arrastoa eskuinean, eta jetsierakoak erdian.

Elurrak bukatu eta La Veiga-ra jeisten. Aurreko mazela guztia txilarrez beteta.

Igoeran "fitxatu" dugu toki hau la Veiga-n, eta bertan geratu gara zerbait jan eta edateko. Ederra tokia.

Gure jatetxearen parean daukagun margolan bikaina, eta naturala.

Salentinos braña.

Igoeran aipatutako aterpe irekia. Oso txukuna eta garbia.

Pistatik herrira itzultzen, ibaiaren musika lasaiarekin.

Tarteka musika aldatzen du, urjauzi dotoreak sortzen bait ditu.

Inguruko edertasunei begira, ea zapaldu egin dugu suge hau. Azkenengo momentuan saihestu ahal izan dugu, eta hor utzi dugu, lasai.

Eta oso pozik egindako ibilbidearekin, Salentinos-era heldu gara. Gaurko ez genuen pentsatuta mendian ibiltzea, eta azkenengo momentuko inspirazioari kasu eginez, herri, haran, mendilerro eta inguru ederrak ezagutu ditugu. Eta nola ez, etorkizunerako helburu gehiago...

Batzuk mendira gatoz eta "zibilizaziora"??? itzultzen gara, eta beste batzuk mendian bizi dira. Gurutzaketa esanguratsua...

Salentinos, ez genuen zure berri, baina hemendik aurrera hor izango zaitugu gordeta, ea besteren batean itzultzen garen. Ezagutzea merezi duen bitxia. Leoneko Alto Sil.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina