Gaurko ezaugarri nagusia hau izango da, txiler artean ibiltzea. Bidezidor estua, baina nahikoa ondo jarraitzeko. |
Gure ezkerraldean Balouta herrira jeisten den errepidea, eta Lugo aldeko mendi eta haranak. |
Lehenengo tontorra gainditu ondoren, Gamotal (1762m), urruti ikusten dugu Miravalles. Garaiera-alde handirik ez dugu gainditu behar, baina luzea izango dela dirudi. |
Eskuinean, hau da Ancares haranaren aldera, aintzira txikiak ditugu mendiaren magaletan. |
Sarrio ugari ikusiko ditugu. Hauek gustora dabiltza elurguneetan. |
Hemen apur bat nahastu gara, elurretan zeuden arrastoak jarraituz. Bidea apur bat gorago dihoa. Dena dela, berehala konpondu dugu endredoa. |
Ezkerrean, Balouta herria daukagu. Hau Leon da oraindik. |
Bidezidor egokia jarraitzen berriz. Urrutitik begira ez dirudi biderik egon daitekeenik, baina badago, nahiz eta estua izan. |
Arneiroso lepora heltzen. Hona dator Baloutatik, Arneiroso haranetik datorren bidea. |
Lepoan, Candin-etik (hau da, Ancares haranetik) datorren PR baten balizak ere daude. |
Lepotik gora, nola ez, txiler artean. Atzean, Pina neira zeharkatzeko jarraitu dugun lerroa, eta atzerago, Campanario eta Cuiña mendiak. |
Azkenengo zatia harkaiztsua da, eta itxura dotorea ematen dio mendiari. Baina ez dago inongo zailtasunik. Bidezidorra dago. |
Gutxi falta zaigu heltzeko. Ancares gure azpian geratzen da. |
MIRAVALLES (1966m). Dotorea tontorrean dagoen xafla. Azkenean, bi ordutan egin dugu igoera. |
Mendiaren izena ere halakoa da. Sei haran ikusten baitira bertatik. Hemen Cuiña mendia daukagu atzean. Gero hara joateko asmoa daukagu. |
Baloutako Soutadores "braña" aldera erortzen diren malda elurtuak. |
Sarrio bat akrobaziak egiten tontorreko harkaitzetan. |
Tontorreko ikuspegiez gozatu ondoren, bide berdinetik egingo dugu itzulera. |
Sarrioa. Hauekin bakarrik egin dugu topo. |
Elurguneak zeharkatzen. |
Pina Neira eta Miravalles atzean uzten. |
Txilarra. |
Txilar artean. Izugarrizko kolorea dago inguru guztian. |
Bagoaz Peña Venera inguratzera. Hasieran, beste aldean bezala, txilar artean. Atzean geratzen dira, Ancares mendateko errepidea eta Miravalles. |
Txilarraren koloreak. |
Peña Venera igaro ondoren hau da geratzen dena. El Brañutín (1886m)-era igo, ertza jarraitu eta lepora jetsi, azkenengo pala igotzeko. |
Campanario (edo Hermanitos) eta Cuiña-ren azpiko zirko dotorea. |
Sarrio taldea geratzen diren elurguneak baliatzen freskatzeko. |
Brañutín-etik horrela ikusten da azkenengo pala. Ez da oso luzea eta bidezidorra nabaria da. |
Cuiña-ren oinetan dagoen lakua, Pozo Ferreira. |
Azkenengo pala igotzen. Hodei beltz batzuk agertu dira, baina ez dago euri arriskurik. |
CUIÑA (1992m). Ancares-eko tontor garaienean gaude. |
Ikuspegia izugarria da. Mustallar (Lugoko garaiena), nahiko gertu daukagu. Hemendik joan daiteke, baina gaurkoz nahikoa daukagu. |
Badu bere xarma gure azpian dagoen Pozo Ferreira honek. |
Ancares mendatea eta Miravalles, Ancares haranarekin. Tontorreko ikuspegiaz gozatu ondoren, mendatera itzultzeko ordua da. Ordubete eta erdi edo kostatu zaigu hona heltzea, lasai. |
Brañutín gainean. |
Piornedo aldera dauden txilar eremuak, eta beraien kolore multzoak noski. Gozamena begientzat! |
Lurrera ere begiratu behar da. |
Mendatetik gertu dagoen aterpe irekia. Ez dago oso garbia, baina dagoen tokian egonda, tira... |
Mendiko historioak bukatu ondoren, eta presarik ez daukagunez, Balouta herria ezagutzera jetsi gara. Pallozak dira hemengo ezaugarri nagusia. Herri txikia, baina ondo zaindutakoa. |
Horreoak ere landare estalkia daukate. |
Eliza. |
Azkenik mendatea igaro berriz eta Sorbeira-ra etorri gara, hemen pasako baitugu gaurko gaua ere. Baserri zaharrak. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina