2017/05/16

FUENTES DEL NARCEA, IBIAS, MUNIELLOS, MOAL...Basoak eta herriak.

2017-04-17 Villablinon gaua pasa ondoren, Tablizas-era etorri gara goizeko 9:30ak aldera. Ez daukagu Muniellos-era sartzeko baimenik, baina telefonoz esan ziguten hona etortzeko, eta baten batek kale egingo balu, sartzeko aukera izango genuela. Ez dugu zorterik izan, gaurko 20ak zintzo-zintzo etorri baitira. Beraz, Moal herrira itzuli eta "Bosques de Moal" PRa egingo dugu.

Cangas de Narcea, Degaña eta Ibias Parke Naturalean gaude, Muniellos basoaren ondoan. Moal-etik atera gara eta Montecin behatokira eskuinetik igo ondoren, Monco lepotik herrira itzuliko gara. Zirkular laburra, baina polita.

Moal. Hau da Muniellos-era sartzeko herria.

"Cortín" bat. Erlauntzak, sute, lapur eta artzen erasoengatik babesteko. Inguru honetan tipikoak dira.
Tablizas-erako bidea eskuinetara utzi eta goruntz goaz. Zuhaitzen adarrak bizarrekin.
Erreka baten ertzetik goaz. Ur asko dator eta urjauzi dotoreak ikusten dira.
Tablizas inguruko basoak, hau da, Muniellos.

Asfodeloa.


Hauek gure ibilbideak zeharkatzen dituenak.


Muniellos-eko basoak. Alboan ditugu.

Zuhaitz ederrak ikusteko aukera daukagu.

Bidea jarraitzen, ixiltasunean, txori eta hegaztien kantuak ondo entzuteko.

Garo kuriosoak sortzen dira basoan.

Pago ederren ondotik igarotzen.
Muniellos.


Basoak zeharkatu ondoren, loraz betetako Montecín behatokira heldu gara.
Txilarrak aurrean eta basoak atzean.
Moal.

Moal baino gorago dagoen herria. Oballo dela uste dugu.
Behatokiak eskeintzen dituen ikuspegietaz gozatu ondoren, Monco lepora goaz.


Gero Monco lepotik igaro eta jetsierari ekin diogu. Jetsiera nahiko aldapatsua da, eta behera heltzerakoan, errekak berarentzat hartu duen bidetik goaz.

Moal-era heldu aurretik, suge hau agertu zaigu bidean.
MOAL. Horreoak.

Udaberria. Hiru ordu baino gutxiagoko itzulia egin dugu. Toki dotoreak ikusi ditugu, eta Muniellos-eko basoen ondoan ibili gara, bakarrik. Bazkaldu ondoren, turismo apur bat egingo dugu, inguru natural eder honetako herri batzuk ezagutze aldera.
Hau da egin dugun ibilbidea.
Elizako leihoa.

Monasteri d'Ermo. Arbelezko teilak eraikuntzetan.
Eliza.




Ate bat.

Narcea ibaia Ermo Monastegia baino beherago.




XEDREko eliza.

Egurrezko balkoi ederra.

XICHON/ Gillon herria.

Afari-merienda Posada de Rengos-eko La Artesana Taberna-Dendan. Oso tipikoa dena.

Eta gaua igarotzeko Villar de Posada de Rengos-en dagoen Lago Gabriel Ostatua. Bakarrik egongo gara bertako nagusiak diren senar-emaztearekin. Etxe dotorea, aparta, solasaldi luzea,... Gustora egoteko tokia.
Hurrengo goizean (20an), esnatu, gosaria jan eta prest gaude Leitariegos mendatera abiatzeko.

Casa Lago Gabriel. Inguru zoragarrian dago kokatuta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina