Horia>joan, gorria<etorri |
Eguraldi bikaina daukagu, hego haizearekin. Ilargia Foratón-en gainean. |
Helburua gure gainean daukagu. |
Aterpe atzetik doan pista hartu dugu, baina berehala eskuinera joan gara, marka berde eta horiak jarraituz, Bernera-ren azpian dagoen Audelca sakaneruntz. |
Fetas-en hormen azpian dagoen 1. aterpearen ondotik igarotzen. |
Audelca sakanean. Bidea oso ondo trazatuta dago, eta hasieran nahiko igoera leuna du. |
Bernera. |
Hesi bat zeharkatu behar da. Pitzadura ederra gure eskuinean. |
Bernera-ko gailurrak. |
Hibaiaren ezkerretik goaz. |
Bigarren aterpea igaro ondoren Mistresa lautadara heldu gara. Hemen Sarrioen haranera dihoan bidea utzi eta ezkerrera hartu behar da, Secús leporuntz. Hemen hasten dira aldapa serioak. |
Mistresa lautada. |
Secús leporuntz igotzen. Behean Mistresa lautada, eta Bozo de Bernera, Olibon, Liouviella eta Olibon-eko zirkoa inguratzen duten tontorrak. Sarrioen haranaren sarrera hor dago. |
Han goian geratzen da Secús lepoa, Puntal de Secús eta Bisaurín-en artean. Gu ez gara bertaraino joan behar. Azkenengo aldapa baino lehenago ezkerrera hartuko dugu, tximinia edo antzekoa igotzeko. |
Duela bi aste igotako Cúpula de Secús eta Liouviella, eta Olibón-Bozo mendilerroa. |
Pico Alto de la Portaza eta Cúpula de Secús aurrean, eta Balaitús ezkerrean, atzean. |
Secús lepoa eta Puntal de Secús. Atzean utzi ditugu. |
Atzera begira, ikuspegia gero eta zabalagoa. |
Malda handia dago hemen. |
Behin sakanetik aterata, terrenoa lehorra dago, eta nahiz eta malda handia izaten jarraitu, hobeto igotzen da. Bisaurin-en ertza hartuko dugu eskuinean. |
Ertzera igotzen. Fetas-en altueran gaude. |
Ertzetik gora. Hasieran oso zabala da. Atzean daukagun panorama izugarria da. |
Gailurra begibistan daukagu. Gozamena da zati hau zeharkatzea. Neguan hemen izugarrizko kornisak sortzen dira. |
Secús mendilerro txuria eta Anatera Alta-ren kolore berde eta gorriak. |
CASTILLO DE ACHER Igoera |
Anatera ingurua. |
Aguas Tuertas. |
Tontorrerako azkenengo metroak. Bide arruntetik igo duen jendea dago goian. |
Agüerri, Peñaforca- Rincón de Alano mendilerroa, Chipeta-Gamueta, eta erdian atzean, Orhi. |
Ertz hau zeharkatu dugu. Badator jende gehiago atzetik. Panorama: Palas, Balaitus, Infiernoak, Vignemale, Taillón- Perdido (ezkerretik eskuinera, eta ezagunenak bakarrik aipatuz). |
Bisaurín (2670m). Ilusioa egiten digu berriz egoteak hemen. |
Haize indartsua egiten du tontorrean, eta laster hasi gara jeisten, orain bide arrunta jarraituz. Hego aldean behelaino ugari dago. Peña Oroel agertzen da atzean. |
Aldapa handia dago alde honetan, eta azkar galtzen da altuera. |
Jende gehiago dabil alde honetatik. |
Bisaurín eta Fetas-en horma kuriosoak. Estratoak ondo bereizten dira. |
Foratón lepoan geratu gara zerbait jan eta edateko, haizearen babesean. Agüerri daukagu parean. |
Gora begira. Pala hau ederra da elurrarekin. |
GRa jarraitzen lepotik behera Lizara-ra jeisteko. Hodei batzuk sartu dira, baina berehala desagertzen dira. |
Sei bat orduko itzulia bukatu dugu Lizaran. Orain berriz etxerako bidaia... |
Udazkeneko koloreak Lizara inguruko basoetan. |
Nekatuta baina oso pozik egingo dugu itzulera. Gustora ibili gara, aspaldiko abenturak gogoratuz. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina