Gorriz igoera, eta berdez egindako bi tontorrak eta jetsiera. |
Sansaneteko basoa izugarri dotorea dago. Gozamena da bertan murgilduta ibiltzea. |
Espelunguère-ra joateko bidegurutzean dagoen artzai txabola. |
Oraindik beste tarte bat geratzen zaigu basotik. Ederra dago. |
Basotik irteterakoan, Aspe eta Llena de la Garganta ditugu ezkerrean. |
Aspe zirkoa. Igoera eder eta gogorra daukagu hortik eginda, lehen aipatutako bi mendiak igotzeko. |
Estanés lakura igotzeko geratzen zaizkigun zelaiak. Parean daukagu Cúpula de Secús, gure gaurko helburu nagusia. |
Orain igoko ditugun bi tontorrak. Baina oraindik urruti daude. |
Secús mendilerroa. Erdian, La Portaza gailur liraina. |
Sarrio ugari ikusi ditugu inguru hauetan. Itxuraz, "Valle de los Sarrios" izena egokia da. |
Estanés lakuaren ertzak. |
Lakua eta Acué atzean. |
Sarrioen haranaren sarreraren bila. Cúpula de Secús beti gainean. |
Valle de los Sarrios edo Olibón zirkoa. Paraje paregabea. Aurretik behin bakarrik egonda ginen, eta dena elurtuta zegoela. Gainera, aspaldi izan zen eta bagenuen berriz itzultzeko gogoa. Merezi du. |
Bakar bakarrik gabiltza zirko glaziar dotore honetan. Olibón eta Bernera-ren hormak harana babesten. |
Atzera begira, haranaren sarrera. Atzean, Gaziés eta Sesques ingurua. |
Ibon Viejo behean utzi eta lepora igotzeko maldetan gora goaz. |
Lepotik horrela ikusten da Cúpula de Secús. Apur bat inpresionatzen du, baina badakigu ez dela zaila. Hemen, Lizaratik etorri diren hiru mendizale ditugu aurretik. |
Azkenengo igoeran. Eskuak erabili behar dira, eta kontuz ibili harri solteekin baina ez du aparteko zailtasunik. |
Atzean, lepoa eta gero igoko dugun Liouviella. Atzerago, Bozo eta Olibón mendilerroa eta Sarrioen harana erdian. |
Azkenengo metro politetan. Eskuinean Estanés aldea, eta ezkerrean Bisaurín eta gainontzekoak. |
CUPULA DE SECUS (2421m). Atzean, Bisaurin. Hasi dira hodeiak sartzen hegoaldetik. |
Anatera, Castillo de Acher, Gamueta, Acherito, Petrechema,... Kolore kontrasteak, nahiz eta lainotuta egon. |
Estanés lakua, Sansanet eskuinean (gure abiapuntua), Sesques ezkerrean, Midi, Lurien, Palas, Balaitús-Frondiellas atzean. |
Aguas Tuertas-en hibaiak egiten dituen meandroak. |
Jeisten goiko erresaltea. Beste hirurak atzetik orain. |
Lepora jetsi eta Liouviella-ra igotzen. Hau errazagoa da. Cúpula de Secús dotorea ikusten da hemendik. |
Liouviella-ren ipar orratza (apur bat baxuagoa da), lakua eta Sesques mendikatea atzean. |
LIOUVIELLA (2334m). Sarrioen haranaren gainean gaude. Behatoki polta daukagu. |
Orain, Olibón, Llena del Bozo eta Llena de la Garganta-rekin. |
Ibon Viejo-ra jetsi gara zerbait edan eta jatera. Cúpula de Secús eta bi mendien arteko lepoa. |
Sarrioen haranera sartzen, baina orain Bernerako portutik behera. |
Gozamena da haran hau zeharkatzea. |
Liouviella. Duela gutxi ginen hor goian harana txoriak bezala ikusten. |
Azken begirada Olibon zirkoari. |
Acherito-tik Anieraino doan mendilerro guztia. |
Anatera eta Castillo de Acher. Kolore kontrasteak berriz. |
Jeisterakoan lakuaren ertzeraino etorri gara, marka berde eta horiak jarraituz. Buelta handiagoa da, baina orain ez zaigu inporta. |
Oso goian geratzen da Cúpula de Secús eta Secús mendilerroa. |
Eta lasai, paisaiaz eta arratsaldeko tono ederraz gozatzen, Sansanet basora jeisten goaz. |
Lurrean ere bada zer ikusi. |
Basora sartzen. Gure Benitoren musika entzuten da... |
"Udazken koloreak" |
Hurrengo egunean, Jaca-ko parkean, euripean... |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina