2015-11-08 Horrela agertzen zaizkigu gure gaurko gailurrak Behorlegi herrira hurbiltzen ari garenean. |
Eta hau da daramagun mapa. Miguel Angulok aspaldi ateratako liburu batean aurkitu dugu, eta honetaz baliatuko gara ibilbidea egiteko. |
Borda atzean utzi eta berehala agertzen da seinale hau, bidea adieraziz. |
Behorlegi herria. |
Igoeran gure ezkerrean izango dugu mendiaren ertza. |
Egurzé-ko basoan. Oso ederra da eta toki batzutan bide oso ona dago, nahiz eta beste batzutan lokatza aurkitu ( eta hori udazken lehorra daramagula). |
Egurzé lepoa. Parean daukagu Escaliers mendilerroa. |
Egurzé lepoan ezkerrera hartuko dugu, bertan dauden txaboletara dihoan pista jarraituz metro batzutan. Ezkerrean goian dago Harritxarte lepoa. |
Haranean, Behorlegi, Mendibe, Lekunberri, Donazarre eta Donibane Garazi herriak, eta Iparla, Artzamendi mendiak babesa ematen. |
Bordetatik gora bide oso polita Harritxartera igotzeko. |
Egurzéko bordak eta Burdinkurutzeta portua eta Saroberri-Okabe atzean. |
Harritxarteren azpian. |
Harritxartera heltzeko azkenengo metroetan. |
Harritxartetik gora aldapa belartsua igo behar da, bi ertzen artean dagoen "pasillotik". Harana behean. |
Goiko ertzera igotzeko azkenengo aldapa. Mendizale taldea dihoa aurretik. |
Ezkerrean Landerre lepora datorren errepide estua eta Hauskoa mendia gainean. Atzean, Zaboze mendia. |
Goiko ertzean, haran guztiaren gainean. |
Tontorra hor aurrean daukagu. Atzean, dekoratu bezala, Auñamendi, Mahaia eta Nafar Pirinioko gainontzeko gailurrak. |
Ezkerretik hasita, Anie, Pene Blanque, Mahaia-Budogia, Petrechema, Acherito, Chinebral de Gamueta, besteak beste. |
Frantsesak gurutzean. |
Guk tontorra utzi eta Landerre lepora dagoen aldapa gogorra jeisteari ekin diogu. |
Hau da egin dugun jetsiera. |
Landerretik Hauskoa igotzen hasi gara. Ez da oso luzea, baina egiten duen beroarekin eta duen aldapa, lasai hartzekoa da. |
Zaboze eta Etchekortia mendiak. |
Zaldiak Hauskoan eta Autza mendia eskuinean. |
Tontorrera heltzen. Atzean Escaliers eta Orhi beraien gainetik. |
Hauskoan ez dugu denbora askorik eman, haizea dabil eta berriz beherako bidea hartu dugu. Behorlegi parean. |
Hauskoa eta Landerre atzean utzi eta Apanize lepoaren bila goaz, Behorlegiri itzuli guztia emateko. |
Behorlegi Apanizeko bordetatik. |
Paraje eder eta bukolikoak agertzen dira. |
Apanizetik Egurzé leporako bidean. Inguratu dugu Behorlegi mendia. |
Egurzéra jeisten. |
Hauek dira Egurzé lepoan ongietorria eman digutenak. Irudi dotorea Escaliers-Arthanolatze mendilerroarekin. |
Orain bide ezagunetik beheruntz. |
Egurzéko baso garbia. |
Behorlegiko eliza. |
Mendibeko eliza. |
Behorlegi Lekunberriko etxeen gainetik agertzen. |
Behorlegi. Egurzé lepotik gora jarraitu dugun bidea. Badu, bai, beste mendi ezagun batzuen itxura. |
Que Recuerdos!!!!!!!!!!!
ErantzunEzabatuEgileak iruzkina kendu du.
EzabatuToki ederra!
EzabatuQue Recuerdos!!!!!!!!!!!
ErantzunEzabatu