2015/11/15

TOLOGORRI 1066 mt- UNGINO 1095 mt. Zirkularra Lendoñogoititik



2015-11-14 Orduñatik km gutxira dagoen Lendoñogoitin gaude. Haranean oraindik behelainoak daude itsatsita, baina goiak garbi kusten dira. Tologorrira goaz. 30 bat urte izango dira azkenengo aldiz izan ginela, eta orduan Madariatik Orduñara zeharkaldia egin genuen, gailurreri guztia igaroz. Baina aspaldiko kontuak dira hauek...
Gaur "Bidexka beltza" ezagutzeko asmoa daukagu, eta gero goian, ikusiko dugu zer egin.

Beheko pista eta behelainoak utzi ondoren, Bedarbideren oinetan dagoen basoan sartu gara.
"Herrenaren harkaitza" aurkitu dugu bide erdian. Plaka bat dauka. Inguru honetako mendizale talde batek, bertan atsedena hartzen zuen kide herren bati eskeinia da. Mendiko beste historiatxo bat...
Tologorri agertu zaigu basoaren gainetik.

Bedarbideren azpitik doan "Senda Negra" jarraitzen. Benetan beltza da, eta gaur behintzat, lokatza da nagusi. Baina oso bide polita da.

Eskuinera begiratzen badugu Gorbeia agertzen da.

Bedarbideren hormen azpira heldu ondoren, bidezidor estua etanahiko laua da. Lokatza ez balitz egongo lasai joatekoa. Baina oso labainkorra dago.

 Tologorri. Horra goaz.

Atzera begira.

La Barrerilla lepoaren azpian dauden urjauziak. Zirko dotorea osatzen da.


Atzean utzi ditugu basoa eta Bidezidor Beltza.

Mendizale ugari tontorrean. Putreak ere hor dabiltza inguruak zaintzen.

La Barrerilla. Gertu dugu Iturrigorri. Izen honekin ere ezagutzen da Tologorri mendia. Mendi federazioak Iturrigorri izena berreskuratu du azkenengo edizioan.


Iturrigorri. Ur asko, nahiz eta udazken lehorra izan.

Ungino eta Eskutxi Tologorritik.

TOLOGORRI (1066m). Txarlazora dihoan mendilerroa daukagu atzean.

Maroño urtegia eta herria.

Behelainoak Bedarbide-Solaiera-Txarlazoren hormetan jolasten bezala.

Bidexka Beltza-ren gutxigorabeherako ibilbidea.

Agiñaga auzoa.

Lendoñogoiti eta Urduña ingurua.

Denbora dexente eman dugu tontorrean putreen dantzak ikusten.


Eguzkiak eta behelainoek efektu dotoreak eskeini dizkigute.

Belandia dela uste dut. Maroñotik gertu dauden auzoak.

Behelainoak Bedarbiden.

Momentu batzutan Iturrigorriraino igo dira behelainoak.

Tologorri atzean utzi eta Menerdiga mendateruntz goaz. Ez dugu ezagutzen, eta sarrera ikustea nahi dugu, gero bertatik jeisteko.

Mendilerroa jarraitzen. Aurrean ditugu Eskutxi eta Ungino.

Menerdiga mendatetik jeisten den bidea. Hortik jetsiko gara, baina lehenbizi Unginori egingo diogu bisita.

Menerdigako bordak.

Unginoren "branka".

Putreak Unginoren tontorraren azpian.

Madaria, Unginoren azpian.

Tontorrera heltzen. Balkoi bikaina.

Garobel mendikateko bi tontor espektakularrenak lotu ditugu.

Tontorraren ondoan Begi erraldoia daukagu.

Tologorri eta jeisteko erabiliko dugun bidea Menerdigatik behera. Orain mendatera itzuli behar gara berriz.

Menerdigako atea. Orain dena beheruntz.

Hasieran malda handia dago baina bidea oso ondo trazatuta dago.

Okerrena, behi asko dabilela inguru hauetan, eta bidea erabat lokaztuta dagoela. Baina mendian gaude, beraz...

Ezkerrean, Maroño urtegia eta inguruko auzoak.

Ea pasatzen lagatzen diguten...

Menerdiga mendatea atzean eta Tologorriren hormak gure gainean. Poliki eta oreka mantentzeko arazo batzuekin noizbehinka, bagoaz beheruntz.

Ungino, dotorea.

Tologorri, bestea bezain ederra.

Aurkitu ditugun baliza bakarrak. Hemendik Lendoñogoitiraino pista bat jarraituko dugu. Venta Fría-runtz.

Beti Tologorriren azpitik. Itxura desberdinak eskeintzen dizkigu mendiak.



Itzuli ederra bukatzera goaz.

Hortik dihoa igoerako bidea.

Lendoñogoitira heltzen.

Lendoñogoiti. Gaur ere sei bat orduko ibilbidea egin dugu.

Urduñako La Antigua-ko Amabirjina.


4 iruzkin:

  1. Why don´t you translate the brief legends of your photographs also into Spanish so that those who do not understand basque language could get and learn from your beautiful trips ?

    ErantzunEzabatu
  2. To the right, on the top you have a translator, if you want to know what, you can see.
    En la derecha, en la parte superior, tienes el traductor, si tú quieres saber que pone klikas en él y lo ves.
    Gracias por tu interés Bizkaitarra!

    ErantzunEzabatu
  3. Gracias por tu respuesta. Los ordenadores traducen aún muy mal de cualquier lengua a cualquier otra; son muy inútiles en este campo de la equivalencia entre las lenguas. Por ejemplo se entiende mal esto : "Bedarbide debajo de la pared para llegar al camino estrecho es etanahiko plana. Barro no se va en silencio. Pero es muy resbaladizo." Son capces -los ordendores- de tradcuir "desde" por "hasta" en la explicación de una ruta de montaña y darte así una inforamción falsa. Pero está bien así; esta es una ruta por estas bellas peñas de Orduña; que me queda por hacer y quisiera yo hacer.

    ErantzunEzabatu
  4. Fui ayer;
    http://www.mendikat.net/foto.php?numero=0119&imagen=82#foto
    Como el ordenador no me tradujo bien tus textos; me equivoqué y subí todo recto por la máxima pendiente hasta la escultura de la virgen. Ya me costó esfuerzo de pies y También de manos, ya. Además del miedo a caerme que pasé. Me gusta mucho la zona. Bajé entre el Iturrigorri y el Ungino hata Aguiñiga por el magnífico bosquecito de avellanos y de hayas.
    http://www.mendikat.net/foto.php?numero=117&imagen=63#foto

    ErantzunEzabatu