Lakuetara heltzeko malda handiena Frailiaren aldapan daukagu. Baina, urjauziek osatzen duten paisaiarekin errazagoa egiten zaigu. |
Bachimañako urtegia eta aterpe berria. |
Pecico eta Marcadoura joateko hor aurrean eskuinera hartu behar da. Guk orain ezkerrera hartuko dugu, Laku Urdinetara. Hegoaldea garbi dago eta. Piedrafita eta Punta Zarre tontorrak agertzen dira. |
Beheko Laku Urdina eta Infiernoak. Irudi ederra eskeintzen dute. |
Punta Zarre. |
Goiko laku Urdina eta Piedrafita mendia. |
Infiernoen leporuntz. |
Azkenean elur apur bat zapaldu dugu, baina ondo igotzen da. Lepora heltzen, atzean Vignemale agertzen zaigularik. |
Lepoan, Tebarray lakua eta gailurrarekin. Bertara igoko dugu, Infiernoetan hainbat aldiz egon gara eta. |
Lepoan Vignemalerekin. |
Tebarray lakua, fondo ederrekin. |
Piedrafita lepotik, Llena Cantal eta Piedrafita-ra datorren gailurreria. |
Gure parean Frondiellak eta Balaitus behelaino artetik irteten. |
Tebarray tontorrera heltzen. |
Llena Cantal eta Respomuso lakuak eta Aterpea. |
Tontorra, Infierno-Garmo Negro-Argualas-Algas mendilerroarekin. |
Midi. Toki guztietatik du itxura dotorea. |
Marmoleras, eta atzean, Vignemale eta Marboré-Perdido hodei artetik irteten. |
Tontorretik jeisten, Tebarray lakuaren gainean. |
Ertzetik Piedrafita lepora jeisten. |
Elur zatiak jeisten laku Urdinetara. Jeisteko, elurra bigunagoa dago eta ondo baliatu ditugu elurguneak. |
Lorategia lakuaren ertzean. |
Vignemale eta Serrato eta Xuans mendiekin. |
Bachimañako urtegiaren gainean. |
Rododendroak oraindik irauntzen dute urtegiaren ertzetan. |
Bachimañako urtegia zeharkatzen. Aurrean, Serrato eta Xuans. |
Eta berriz Panticosako bainuetxera itzuli gara, ibilaldi ederra egin ondoren. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina