Cerdanyara etorri gara. Seu d' Urgelletik, Martinet-era eta hortik Llès-era. Hona igotzerakoan, Cadí behatokian geratu gara. Hau da bertatik ikusten dena. |
Llés. Herri txikia eta polita. Aranaren gainean eta Cadí mendikatearen parean, behatoki oso ona. |
Parean, baina aranaren beste aldean, Tossa d'Alp eta Moixeró mendiak ditugu. |
Illunabarrean, Tossa Plana, biharko helburua, agertzen zaigu eskuinean. |
Menua. Batez ere Conilla ( untxia) bikaina. |
Cadí mendikatea ere parean daukagu. |
Goizean goiz eta ondo gosaldu ondoren, El Pradell-erako bidea hartu dugu. Era guztietako markak ditugu, neguan erraketekin ibiltzekoa, Pera ingurura doan GRa eta Tossa-ra doazenak. |
Pradell aterpera (2100m) heltzen. Hona pista bat dator eta kotxez etorri daiteke. Guk oinez egin dugu basotik datorren bidetik. |
Pradell-en dauden balizak. Gu beraz, eskuinera. Hor 3 ordu ipintzen du, baina gu bi ordutan helduko gara, lasai ibilita. |
Basotik irten eta gailurraren azpian dagoen lautada handira atera gara. Hemen behelainoa sartzen hasi da eta laster ez dugu batere ikusiko. |
Gero inguru guzti horretatik ibiliko gara. Behelainoa gatik hasieran genuen plana aldatu beharko dugu. |
Gailurrera bidean 19. ibilbidea jarraitzen. Eskerrak oso ondo markatuta dagoela bestela ezinezkoa egingo litzaiguke gora heltzea, ez baita batere ikusten. |
Setut lakuan. Gero berriz itzuliko gara hona beste toki batetik. Hemendik aurrera dena inprobisatua izango da. |
Lehen aipatutako Fonda lepotxoan. Beste aldean, Madriú arana daukagu. Orain dela urte batzuk ezagututako Andorrako inguru hau ari gara ikusten. Bada zerbait. |
Fonda lepotxotik eskuinera dagoen ertza jarraitu dugu, eta horrela, Pic de Coma Estremera-ra heldu gara (2808m). Atzean, Tossal Bovinar eta Sirvent ditugu. |
Andorra aldera, Madriú arana, L'Illa laku ederra eta Pessons mendilerroa ditugu. |
Ertza jarraituz, Pic de Setut eta Tossa Plana de Llés. Han egon gara lehen. |
Gure oinetan Setut lakua. Bertara jeistea erabaki dugu, baina bi de zuzena hartuz. |
Bide zuzen hori, belar eta harkaitzez osatutako korridore aldapatsua da... baina aurrera goaz. |
Berriz lakuaren ertzean, baina beste aldean. |
Lakua zeharkatzen. |
Orain bai, lehengo tokian, egin dugun jetsiera ikusten. |
Lakutik beheruntz, atzera begira, Tossal Bovinar, Fona lepotxoa eta Pic de Coma Estremera. |
Berreskuratu dugu 19. ibilbidea. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina