Berdez egin dugun ibilbidea. 2014-07-23 |
Uztailak 23. Sellaño herrian gaude, Pongako Parke naturalean bi egun igarotzeko asmoz. |
Sellaño herriko etxe dotoreak lorategiz inguratuta. |
Peloñoko baso artean dihoan pistatik 20 bat minutu egin ondoren, markak utzi eta eskuinera doan beste pista batetik hartu dugu. Hemendik aurrera ez dugu inongo markarik aurkituko. |
Bigarren pista honetan iturri pare bat ikusiko ditugu. Hau da bigarrena. |
Pista Llampes artegiraino heltzen da. Bertako txabolak erorita daude, baina gutxienez hau oso ondo apainduta dago. |
San Juan de Beleño, Ponga kontzejuko herriburua behean. |
Badirudi Recuencuk agertzea nahi duela. |
Caldes lepoko biztanleak. |
Lepotik gora bidezidor estu bat dihoa landaretzaren artean, eta tarteka, "kairn"en bat edo beste ere agertzen da. |
Igoera nahiko nabarmena da. Hormen azpira heldu, eta gero ezkerrera egin erdiko kanala hartzeko. |
Kanaletik gora. Eskuak erabili behar dira apur bat, baina erraza da. |
Kanala igo ondoren, goitik behera begiratuz. |
Orain beste bidezidor malkartsua goiko hormetara heltzeko. |
Azkenengo zatiaren azpian. Tontorra hor goian dago. |
RECUENCU (1648m). Pongako gailur enblematikoa. |
Ikuspegirik ez daukagunez, lurrean ditugun edertasunetaz ohartzen gara. |
Hau da gehienez ikustea lortu duguna. Eskerrak ezagutzen dugula hemendik ikusi ahal den paisai ederra. |
Beheruntz. Caldes lepora jetsi behar gara berriz. |
Igoerako toki berdinetik jetsi ondoren, Caldes lepoan gaude. Orain datoz gure kezkak. Collau Zorru aldera dena dago lainotuta, baina hala eta gustiz, hurbiltzea erabaki dugu. |
Les Formes basotik goaz Pumerin lepoaren bila. Hemen bidea ondo jarraitzen da. |
Pumerin lepotik, Lluengo tontorraren maldak zeharkatu behar dira ezkerretik. Gure azpian Bustantiú artegia daukagu. Peloño bere edertasunean. |
Zeharkaldiaren bukaeran, bide eder eta "armatua" daukagu. "Camin des oveyes" deitzen da eta Antiguo aranera sartzeko atea da. |
Antiguo aranaren sarreran. Toki oso polita. Baina hau bakarrik ikusten dugu. Goian dena dago lainotuta. |
Lluengo eta Zorru gailurren artean dagoen Bargolí edo Zorru lepora igotzen goazen bitartean, goietan ez denez ezer ikusten, behean agertzen zaizkigun edertasunak ikusten goaz aldapa tentean gora. |
Badakigu lepotik gora alanbre-hesia dihoala ea tontorreraino, eta horrela, bere ertzetik goaz azkenengo metroak irabazten mendiari. |
Antiguo aranetik, "Ardien bidea" hartzera Lluengoren maldak zeharkatzeko. |
Zitorea "Azucena" dotorea. |
Les Llampes artegira itzultzen. |
Bedules lepora heltzen gaudela, zerbait altxatu da behelainoa, eta ihez ezagututako Salón mendia eta inguruak agertu zaizkigu. |
Carriá ere agertu da. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina