Bart gauean ilargi betea Tramacastillan. Hain handia ikusten zen, bikoiztu egin zaigula... |
Etxetik goiz atera ondoren, 8retarako prest gaude Bujaruelon. Ara hibaiaren gaineko zubia. |
Hasteko Bujaruelo portura doan GRa jarraituko dugu. Guk bi ordu baino gutxiago beharko dugu bertara heltzeko. |
Beste aldean Otal arana geratzen da, Tendeñera mendiarekin. |
Bide ederra eta oso animatua da, loraz beteta eta jende asko gora eta behera, asko zeharkaldia egiten eta beste asko Taillon aldera. |
Gabietous mendiak lainopean daude. Altxatuko duela dirudi, baina egun guztian egongo dira horrela. |
Elektrikaren txabola dagoen lautadan gaude eta han goian erdian daukagu Bujaruelo portua. |
Hor atzean utzi dugu Bujaruelo portua. Beste aldetik(Gavarnie) berehala heltzen da horra. |
La Escusaneta mendia daukagu parean eta, goian ezkerrean, agertzen da hartu behar dugun Forqueta de Gabietou estua. |
Hemen gaude Forquetara igotzen. Ez da luzea, baina bai oso malkartsua. |
Forqueta de Gabietou-n. |
Forquetatik parean ikusten dugu gero jarraitu behar dugun "faja"-ren hasiera. Frantsesak bertan dihoaz. |
Lehenbizi, harri arteko zeharkaldi gorabeheratsua egin dugu, Gabietouen azpian dagoen sakongune honetara. |
Atzera begira, La Escusaneta mendia eta Forquetaren zuloa. |
Jarraitu behar dugun Escuzana faja. Ordesako beste bat. Hau ezagutzeko gogoa genuen. |
Fajan sartuta eta atzera begira, Forqueta oraindik ikusten dugu. Fajan, igoera eta jetsiera dexente egin beharko ditugu. |
Faja guztia zeharkatu ondoren, Mondarruego-ren azpian dagoen sakongunera atera gara. |
Hor dihoaz frantsesak lepora. Gailurra, lepoaren eskuinean daukagu, oso gertu. |
MONDARRUEGO edo Punta Escuzana?(2848m). Hemendik Torla, Ordesa eta 3000ko tontorrak ikusten dira, baina gaur ... , baterez. |
Fajara sartzera goaz. Kolore desberdineko mendiak daude. |
Fajan. Berriz gora eta behera. Baina oso polita da. |
Hiru bat metroko "destrepea" egiten. |
Bujaruelo, mila metro beherago. Baina guri ibilaldi luzea geratzen zaigu jeisteko. |
"Edelweis" ugari ikusteko aukera daukagu. |
Fajaren zeharkaldia bukatu ondoren, Forquetara igotzen. |
Azken begirada Escuzana fajari Forquetatik. |
Forquetatik jeisten. |
Bujaruelo edo Boucharo portura doan bidean. Gavarnie behelainoen azpian dagoela dirudi. |
Eta horrela da. Bujaruelo portuan gaude eta behelainoak gure azpian geratzen dira. Aurrean, Pimené, Pic Rouge de Pailla, Astazou,... |
Bujaruelora jeisteko GRa hartu dugu, eta gure aurrean daukagu portura joateko jarraitu dugun ibilbidea. |
Igoerako ibilbidea berberetik jeisten. Otal, Tendeñera, Brazatos, Bacias.., ditugu aurrean. |
Torlara itzultzerakoan, errepidetik gure gaurko Mondarruego ikusteko aukera daukagu. Ez dago gaizki... |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina