Menua

ALPES

2014/08/08

TEBARRAY, 2916 m Panticosa-ko Bainuetxetik. 2014-07-30

Panticosako bainuetxetik atera gara eta Bachimañako lakuetarako bidea hartu dugu. Oso ezaguna da guretzat, baina beti dauka enkanto berezia. Gure asmoa Pecico-ko lakuak eta Marcadou tontorrera igotzea da.



Lakuetara heltzeko malda handiena Frailiaren aldapan daukagu. Baina, urjauziek osatzen duten paisaiarekin errazagoa egiten zaigu.

Bachimañako urtegia eta aterpe berria.

Beste urtegirako bidea hartu dugunean, iparraldea behelainoz estalita dagoela ikusi dugu. Gainera hodeiak gero eta gehiago ari dira sartzen. Beraz, hasierako plana aldatu eta Infiernoen leporako bidea hartzea erabaki dugu. Beti eduki behar da B plan bat!



Pecico eta Marcadoura joateko hor aurrean eskuinera hartu behar da. Guk orain ezkerrera hartuko dugu, Laku Urdinetara. Hegoaldea garbi dago eta. Piedrafita eta Punta Zarre tontorrak agertzen dira.
Beheko Laku Urdina eta Infiernoak. Irudi ederra eskeintzen dute.


Punta Zarre.

Goiko laku Urdina eta Piedrafita mendia.

Infiernoak eta beraien lepoa. Horra igo behar dugu. Oraindik elur dexente eta gogorra dago, baina ekiditzea posible dela uste dugu. Gaur ez dugu elurretako materialik ekarri, hau ez bait zen helburua.

Infiernoen leporuntz.

Azkenean elur apur bat zapaldu dugu, baina ondo igotzen da. Lepora heltzen, atzean Vignemale agertzen zaigularik.

Lepoan, Tebarray lakua eta gailurrarekin. Bertara igoko dugu, Infiernoetan hainbat aldiz egon gara eta.

Lepoan Vignemalerekin.

Tebarray lakua, fondo ederrekin.


Piedrafita lepotik, Llena Cantal eta Piedrafita-ra datorren gailurreria.

Gure parean Frondiellak eta Balaitus behelaino artetik irteten.



Tebarray tontorrera heltzen.

Llena Cantal eta Respomuso lakuak eta Aterpea.

Tontorra, Infierno-Garmo Negro-Argualas-Algas mendilerroarekin.
Midi. Toki guztietatik du itxura dotorea.

Marmoleras, eta atzean, Vignemale eta Marboré-Perdido hodei artetik irteten.

Tontorretik jeisten, Tebarray lakuaren gainean.

Ertzetik Piedrafita lepora jeisten.

Elur zatiak jeisten laku Urdinetara. Jeisteko, elurra bigunagoa dago eta ondo baliatu ditugu elurguneak.

Lorategia lakuaren ertzean.

Vignemale eta Serrato eta Xuans mendiekin.

Bachimañako urtegiaren gainean.
Rododendroak oraindik irauntzen dute urtegiaren ertzetan.

Bachimañako urtegia zeharkatzen. Aurrean, Serrato eta Xuans.



Eta berriz Panticosako bainuetxera itzuli gara, ibilaldi ederra egin ondoren.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina