Menua

ALPES

2014/08/01

RECUENCU 1648 m, PICU COLLAU ZORRU 1844 m.

Berdez egin dugun ibilbidea.
2014-07-23
Uztailak 23. Sellaño herrian gaude, Pongako Parke naturalean bi egun igarotzeko asmoz.


Sellaño herriko etxe dotoreak lorategiz inguratuta.

Uztailaren 24an goizeko 8:30etarako Bedules lepoan gaude. Hau toki egokia da Peloñoko basoetan sartzeko. Gure gaurko asmoa, Recuencu eta Picu Zorru tontorrak igotzea da. Behelainoa erabat sartuta dago eta ez da ezer ikusten. Badakigu hasieran gezi hauek jarraitu behar ditugula. Beraz, bagoaz Peloño aldera.


Peloñoko baso artean dihoan pistatik 20 bat minutu egin ondoren, markak utzi eta eskuinera doan beste pista batetik hartu dugu. Hemendik aurrera ez dugu inongo markarik aurkituko.

Bigarren pista honetan iturri pare bat ikusiko ditugu. Hau da bigarrena.

Pista Llampes artegiraino heltzen da. Bertako txabolak erorita daude, baina gutxienez hau oso ondo apainduta dago.

Hemendik aurrera orientazioa martxan jarri behar dugu. Eskerrak, orain zerbait ikusten dugula eta Recuenco aurrean daukagula antzeman dugu. Abereen bideak jarraituz, Recuencoren azpian dagoen Caldes lepora heldu behar gara.

San Juan de Beleño, Ponga kontzejuko herriburua behean.

Badirudi Recuencuk agertzea nahi duela.


Caldes lepoko biztanleak.

Lepotik gora bidezidor estu bat dihoa landaretzaren artean, eta tarteka, "kairn"en bat edo beste ere agertzen da.


Igoera nahiko nabarmena da. Hormen azpira heldu, eta gero ezkerrera egin erdiko kanala hartzeko.

Kanaletik gora. Eskuak erabili behar dira apur bat, baina erraza da.

Kanala igo ondoren, goitik behera begiratuz.

Orain beste bidezidor malkartsua goiko hormetara heltzeko.

Azkenengo zatiaren azpian. Tontorra hor goian dago.


RECUENCU (1648m). Pongako gailur enblematikoa.

Ikuspegirik ez daukagunez, lurrean ditugun edertasunetaz ohartzen gara.



Hau da gehienez ikustea lortu duguna. Eskerrak ezagutzen dugula hemendik ikusi ahal den paisai ederra.

Beheruntz. Caldes lepora jetsi behar gara berriz.




Igoerako toki berdinetik jetsi ondoren, Caldes lepoan gaude. Orain datoz gure kezkak. Collau Zorru aldera dena dago lainotuta, baina hala eta gustiz, hurbiltzea erabaki dugu.

Les Formes basotik goaz Pumerin lepoaren bila. Hemen bidea ondo jarraitzen da.

Pumerin lepotik, Lluengo tontorraren maldak zeharkatu behar dira ezkerretik. Gure azpian Bustantiú artegia daukagu. Peloño bere edertasunean.



Zeharkaldiaren bukaeran, bide eder eta "armatua" daukagu. "Camin des oveyes" deitzen da eta Antiguo aranera sartzeko atea da.

Antiguo aranaren sarreran. Toki oso polita. Baina hau bakarrik ikusten dugu. Goian dena dago lainotuta.

Lluengo eta Zorru gailurren artean dagoen Bargolí edo Zorru lepora igotzen goazen bitartean, goietan ez denez ezer ikusten, behean agertzen zaizkigun edertasunak ikusten goaz aldapa tentean gora.





Badakigu lepotik gora alanbre-hesia dihoala ea tontorreraino, eta horrela, bere ertzetik goaz azkenengo metroak irabazten mendiari.

COLLAU ZORRU (1844m). "Ezerezaren erdian". Hemendik, eguraldi onarekin, Ten, Pileñes, Maciédome, Tiatordos,..., Pongako beste gailur nagusiak ikusten dira bertan, eta Pikosetako eta beste hainbat mendikatetako gailurrak. Baina gaur, hau da panorama... Baina pozik gaude. Heltzea lortu dugu, eta orain toki beretik itzultzea geratzen zaigu.


Antiguo aranetik, "Ardien bidea" hartzera Lluengoren maldak zeharkatzeko.


Zitorea "Azucena" dotorea.

Les Llampes artegira itzultzen.

Bedules lepora heltzen gaudela, zerbait altxatu da behelainoa, eta ihez ezagututako Salón mendia eta inguruak agertu zaizkigu.

Carriá ere agertu da.

Beleñoko horreoa. Azkenean 7 bat orduko ibilaldia egin dugu, eta nahiz eta eguraldiak ez lagundu gehiegi, toki ederrak ezagutu ditugu. Gero eta zoragarriagoa iruditzen zaigu Ponga eta Peloño inguru hau.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina