Menua

ALPES

2014/08/12

TOSSA PLANA DE LLES 2916 mt. PIC COMA ESTREMERA 2808 mt Cerdanya. 2014-08-3,4

Cerdanyara etorri gara. Seu d' Urgelletik, Martinet-era eta hortik Llès-era. Hona igotzerakoan, Cadí behatokian geratu gara. Hau da bertatik ikusten dena.

Llés. Herri txikia eta polita. Aranaren gainean eta Cadí mendikatearen parean, behatoki oso ona.



Llés-etik gora, errepide asfaltatua Llés-eko eski estazio eta Cap de Rec aterperaino heltzen da (1950m). Gu aterpean geratuko gara afaldu eta lo egiteko. Aterpe handia eta ondo zaindutakoa da, eta nahiz eta egunez jende asko ibili, gauerako 15 bat geratuko gara. Beraz, lasaitasun handia.


Parean, baina aranaren beste aldean, Tossa d'Alp eta Moixeró mendiak ditugu.

Illunabarrean, Tossa Plana, biharko helburua, agertzen zaigu eskuinean.

Menua. Batez ere Conilla ( untxia) bikaina.


Cadí mendikatea ere parean daukagu.


Goizean goiz eta ondo gosaldu ondoren, El Pradell-erako bidea hartu dugu. Era guztietako markak ditugu, neguan erraketekin ibiltzekoa, Pera ingurura doan GRa eta Tossa-ra doazenak.

Pradell aterpera (2100m) heltzen. Hona pista bat dator eta kotxez etorri daiteke. Guk oinez egin dugu basotik datorren bidetik.

Pradell-en dauden balizak. Gu beraz, eskuinera. Hor 3 ordu ipintzen du, baina gu bi ordutan helduko gara, lasai ibilita.

Basotik irten eta gailurraren azpian dagoen lautada handira atera gara. Hemen behelainoa sartzen hasi da eta laster ez dugu batere ikusiko.
Gero inguru guzti horretatik ibiliko gara. Behelainoa gatik hasieran genuen plana aldatu beharko dugu.



Gailurrera bidean 19. ibilbidea jarraitzen. Eskerrak oso ondo markatuta dagoela bestela ezinezkoa egingo litzaiguke gora heltzea, ez baita batere ikusten.


TOSSA PLANA DE LLES (2916m). Ikuspegia??? Gure asmoa beste alde batetik jeistea zen, Muga lepora jarraitu gailurreria eta gero lakuetatik aterpera itzuli. Baina kontuari kasu eginez, toki beretik jeistea erabaki dugu.


Baina jeisten ari garela, behelainoak apur bat desagertu dira, eta ibilbidea luzatzea pentsatu dugu, nahiz eta informazio handirik ez izan. Han goian ikusten den Fonda lepora joango gara, gutxienez Andorra aldea ikusteko.

Setut lakuan. Gero berriz itzuliko gara hona beste toki batetik. Hemendik aurrera dena inprobisatua izango da.

Lehen aipatutako Fonda lepotxoan. Beste aldean, Madriú arana daukagu. Orain dela urte batzuk ezagututako Andorrako inguru hau ari gara ikusten. Bada zerbait.

Fonda lepotxotik eskuinera dagoen ertza jarraitu dugu, eta horrela, Pic de Coma Estremera-ra heldu gara (2808m). Atzean, Tossal Bovinar eta Sirvent ditugu.

Andorra aldera, Madriú arana, L'Illa laku ederra eta Pessons mendilerroa ditugu.

Ertza jarraituz, Pic de Setut eta Tossa Plana de Llés. Han egon gara lehen.

Gure oinetan Setut lakua. Bertara jeistea erabaki dugu, baina bi de zuzena hartuz.

Bide zuzen hori, belar eta harkaitzez osatutako korridore aldapatsua da... baina aurrera goaz.

Berriz lakuaren ertzean, baina beste aldean.

Lakua zeharkatzen.

Orain bai, lehengo tokian, egin dugun jetsiera ikusten.

Lakutik beheruntz, atzera begira, Tossal Bovinar, Fona lepotxoa eta Pic de Coma Estremera.

Berreskuratu dugu 19. ibilbidea.

Cap de Rec aterpean indarrak berreskuratzen. Azkenean, nahiz eta hasierako asmoa ez bete,baina gustora gaude egin dugun ibilbidearekin.                                                                   Gehigarri bezala, aterpe honetan igaro zituen bere gaztetako urteak Kilian Jornet kirolari ezagunak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina