SENDA DEL JORAO
Urdon-Tresviso
2009-05-16
Urdon-Tresviso
2009-05-16
Aspalditik gaude inguru hauetaz maiteminduta, eta gaur Tresvisora igotzeko beste ibilbide berri bat ezagutzeko asmoarekin etorri gara La Hermida-ra.
Kotxea Urdón-en utzi eta Tresvisorako bidea hartu dugu. Baina berehala, zentralean bertan, bide arrunta utzi eta eskuinera igotzen hasi gara, bidezidor erdi galdu batetatik. Malda gogorra hasieratik. |
Behean geratzen da Urdon ibaia. Ezkerraldean, Reñinuevo kanalera eta Electra de Viesgo-ren Kasetoira igotzeko bidea. |
Gu orain Sahugo lepotxoa hartzera goaz. Ingurua ikusgarria da. Badirudi, eta ez aspaldi, asko erabiltzen zela ibilbide hau. |
Behean bide normala ikusten da, hortik itzuliko gara. |
Gero jarraituko dugun Trasdejorao kanala ikusten dugu. Pared del Buitre eta Cueto del Joradao-ren artean dagoen eta hurritzez beteta dagoen korridore horretatik joan behar gara. |
Baina hori baino lehenago Las Ballestucas zeharkaldi zirraragarria daukagu aurrean. |
Ez da oso zaila, baina hemen ezin da tontokeriarik egin. Ikusgarria. |
Las Ballestucas. Oinak ipintzeko toki zehatza dago, eta ezkerrean... haizea! |
Trasdejorao kanalera sartzera goazela, mugarri bat. Beti animatzen du horrelakoak ikustea halako tokietan. |
Ardientzat ez dago toki txarrik. |
Inguru honetan, eta gezurra badirudi ere, Tresviso-ko artzaiek "baratza" zeukaten. |
Kanala asko itxi baino lehen, ezkerretara irten behar da, zulo hau aurkitzeko. |
Antzina armadurak zeuden kokatuta zuloa zeharkatzeko. Orain soka bat dago. Bere egoera ez da oso egokia, baina balio du pasoa gainditzeko. |
Espektakularra. |
El Jorao. |
Armaduren aztarnak bidean. Picosetan toki askotan daude. Artzaiek ipintzen zituzten, bertikaltasun hauek gainditzeko. |
Gero zirko dotore bat zeharkatu eta, hemendik aurrera, dena goruntz da, biderik gabe eta Pasá del Picayo bide ezagunarekin topo egin arte. Hemen behelainoa sartu zaigu, eta zuzenean igo dugu. |
Pasa del Picayo bidera heltzeak lasaitasuna eman digu, aurretik ezagutzen dugulako eta oso ondo markatuta dagoelako hemendik Tresviso-ra. |
Herrian, " sidratatzen" Campo anaien Tabernan. Gustora sentitzen gara hona gatozen bakoitzean. |
Tresviso. |
Indarrak berreskuratu ondoren, beheruntz goaz bide arruntetik. Prías inbernaletan. |
Behean Urdon Ibaia, bidea ondo ikusten da. Bide hau ere ikusgarria da. |
Ibaiaren beste aldean Reñinuevo ur-kanala antzematen da. |
Tombu Robru, hurrengo batean ezagutuko dugu. Beste igoera desberdin bat. Izugarria da nolako tokietatik ibiltzen ziren hemengo artzaiak. |
Urdón ibaia. |
Beste "tombu" bat. |
Basatia. |
Zubi berria. |
Goizean goiz, hortik igo dugu... |
Urdon ibaiaren ur garbi eta indartsuak. Toki magikoa. Eta gu pozik, beste mendiko egun zoragarri bat pasa ondoren. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina