2012-11-10 Larunbat goiza. Eguraldi dotorea. Eguerditik aurrera euria dago iragarrita. Izarraitzeko toki izkutuetatik pasiadatxoa emateko momentu ona da. Udazkeneko koloreak lilura handia ematen diote inguruari. Gozatzeko garaia da.
Aittolako aparkalekutik irten eta Xoxoterako bidea utzi eta zuzenean Kakuta aldera goaz. Hemendik oso jende gutxi ibiltzen da, normalean bakar bakarrik. Gaur ere horrela izango da.
Aittolako aparkalekutik irten eta Xoxoterako bidea utzi eta zuzenean Kakuta aldera goaz. Hemendik oso jende gutxi ibiltzen da, normalean bakar bakarrik. Gaur ere horrela izango da.
Aintzinako bide dotoreak jarraituz, gailurrerira heldu eta orain, Azkoitia aldera jetsiko gara, Aitzatik datorren bidea hartzera. |
Kakuta zeharkatu dugu azpitik eta Izkiturri gainera irten gara. Orain, galtzada ederra jarraituz, Erloko tontorrera joango gara. |
Tontorraren ingurutik, panoramika dotoreak ikusteko aukera dago. |
Hemen ere, galtzada zatiak agertzen dira. |
Hor behean dago Zantzarkotzako borda eta aran txikia. Izarraitzeko toki majikoetako bat. |
Antena dagoen ezkerretik jetsi gara. |
Lizardi borda. |
Ohiko bidea. Polita dago hau ere. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina