2012/11/06

Ossau-ko lakuak udazkeneko elurrekin: Lac d´AULE, ARRIOUS Lakua



Bidaia:
Yesa urtegia. Urez gainezka dago, azkenengo euriteen ondorioz. Santo Domingo mendia atzean.
Leire monastegia.




Aspaldian egon gabe ginen hemen, eta gaur denbora daukagunez, bisita labur bat egin dugu.
Gabas herrira etorri gara, eta Bious Artigues-erako hesia itxita dagoenez, bertatik atera behar izan dugu oinez. Udan ezagututako Cezy-ren bi tontorrak oso ondo ikusten dira Gabas-etik.

3,5 km-ko errepidea jarraitzen. Baina gaur dagoen kromatismoarekin, eta errekak dakarren uraren musikarekin, gozamena da hasieran pentsatzen ez genuen "extra" hau egitea.


Bious Oumette-ra heldu, eta gaurko protagonista agertzen zaigu gainean. Bious Oumette, presaren azpian dagoen aparkalekua da (gaur hutsik), eta bertatik hartzen da Aule-rako bide estua.


Hasieran, hostoak galduta dituen basotik gora goaz.


Basotik irten eta hor agertzen zaigu Jean Pierre hodeiak berarekin jolasean dituela.

Aule-ko txabolara heldu behar gara orain. Aurrez aurre, baina urruti, Gaziès tontorra daukagu.


Toki ikusgarrian dago kokatuta artzai-txabola.



Eskuinean Aule mendia daukagu, elurrez apainduta.

Eta aurrean, Gaziés.



Lakura heltzeko azkenengo zatian, elurra zapaltzen hasi gara. Atzean, hodei artean, Artouste inguruko mendiak ditugu. Haizea lagun.

Lakua, zer esan, izugarri polita da. 2.040 bat metrotan dago. Elurtuta, Midi parean daukala, eta bakar bakarrik gaudela, ezin da gehiago eskatu.

Soum d'Aas, Aulion eta Gaziés mendiek osatzen duten zirkuan dago kokatuta.


Eguraldia ere portatzen ari da. Batzutan eguzkia ateratzen da, nahiz eta hemen dabilen haizea oso hotza izan. Sentipen termikoa 0º azpikoa da.


Gaziès hemendik gertu daukagu, baina egiten duen haize eta hotzarekin, beste baterako geratuko da.


Beraz, berriz beheruntz, baina inguruaz ederki disfrutatzen.


Midik, egun guztian bezala, izkutaketan jarraitzen du.

Bious Oumette. Txabola horren atzean hartzen da Aule-rako bidea. Hemendik behera izugarrizko gozamena berriz.






Portalet igotzen gaudela, Artouste urtegia baino apur bat gorago geratu, eta gozatzen jarraitzen dugu. Hau da UDAZKENA!






Udazkena tope!!
Tramacastilla goizean goiz. Ateratzeko prest.

                          Azaroak 3. Arrious lepoa eta lakua.



Gaur ere Portalet-eko muga pasa eta Portalet behera etorri gara, Caillou de Soques-era. Hau da Arremoulit-era igotzeko irteera. Eta guk hasieratik abentura tonoa eman diogu.


Hemen ere hasieran, bidea baso dotore batetik doa.

Ossau aranaren beste aldean Midi, baina gaur ez da hainbeste agertuko. Hor ikusten den basotik, Pombie-ra igotzeko bide oso interesgarria dago.



Arrious sakana jarraitzen. Goian, lainotuta dago.

Eskuinean ditugun ormak dekorazio dotorea daukate.



Midi ez da aspertu hodeiekin daukan dantza entretenigarriarekin.


Izotz zutabe ederra.

Arrious-eko lakua(2.300m). Hau ere dotore dago.

Arrous-eko lepotik Artousteko lakua ikusten dugu gure azpian, eta Tourettes eta La Lie mendiak besteak beste.


Lepotik, Orteig zeharkaldiraino igo dugu, nola dagoen ikusteko. Hau da Arremoulitera joateko bide laburrena. Kable batek laguntzen du zeharkaldia egiten, eta nahiko aereoa da. Elurrik gabe ez da zaila, nahiz eta inpresionatzen duen. Gaur ez da eguna hor zehar ibiltzeko.

Palas elegantea ere bertan daukagu. Ezkerrean, Geodesikoen ertza eta, eskuinean Piton Von Martin ertza. Hau ez da 3.000ra heltzen, baina mendi oso interesantea da.

Lepora jeisten, aurrean Lurien daukagu (beste mendi, interesante bat)

Palas

Arrious lakuaren gainetik.



Beheruntzakoan izotz zutabeen azpian.



Gaurko ibilaldiaren mapa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina