Menua

ALPES

2012/11/26

Tresviso-ra bidea. "SENDA DEL JORAO"

                                                           SENDA DEL JORAO
                                              Urdon-Tresviso
                                                  2009-05-16

Aspalditik gaude inguru hauetaz maiteminduta, eta gaur Tresvisora igotzeko beste ibilbide berri bat ezagutzeko asmoarekin etorri gara La Hermida-ra.

Kotxea Urdón-en utzi eta Tresvisorako bidea hartu dugu. Baina berehala, zentralean bertan, bide arrunta utzi eta eskuinera igotzen hasi gara, bidezidor erdi galdu batetatik. Malda gogorra hasieratik.

Behean geratzen da Urdon ibaia. Ezkerraldean, Reñinuevo kanalera eta Electra de Viesgo-ren Kasetoira igotzeko bidea.

Gu orain Sahugo lepotxoa hartzera goaz. Ingurua ikusgarria da. Badirudi, eta ez aspaldi, asko erabiltzen zela ibilbide hau.


Behean bide normala ikusten da, hortik itzuliko gara.

Gero jarraituko dugun Trasdejorao kanala ikusten dugu. Pared del Buitre eta Cueto del Joradao-ren artean dagoen eta hurritzez beteta dagoen korridore horretatik joan behar gara.

Baina hori baino lehenago Las Ballestucas zeharkaldi zirraragarria daukagu aurrean.

Ez da oso zaila, baina hemen ezin da tontokeriarik egin. Ikusgarria.

Las Ballestucas. Oinak ipintzeko toki zehatza dago, eta ezkerrean... haizea!


Trasdejorao kanalera sartzera goazela, mugarri bat. Beti animatzen du horrelakoak ikustea halako tokietan.

Ardientzat ez dago toki txarrik.

Inguru honetan, eta gezurra badirudi ere, Tresviso-ko artzaiek "baratza" zeukaten.


Kanala asko itxi baino lehen, ezkerretara irten behar da, zulo hau aurkitzeko.

Antzina armadurak zeuden kokatuta zuloa zeharkatzeko. Orain soka bat dago. Bere egoera ez da oso egokia, baina balio du pasoa gainditzeko.

Espektakularra.

El Jorao.

Armaduren aztarnak bidean. Picosetan toki askotan daude. Artzaiek ipintzen zituzten, bertikaltasun hauek gainditzeko.

Gero zirko dotore bat zeharkatu eta, hemendik aurrera, dena goruntz da, biderik gabe eta Pasá del Picayo bide ezagunarekin topo egin arte. Hemen behelainoa sartu zaigu, eta zuzenean igo dugu.

Pasa del Picayo bidera heltzeak lasaitasuna eman digu, aurretik ezagutzen dugulako eta oso ondo markatuta dagoelako hemendik Tresviso-ra.


Herrian, " sidratatzen" Campo anaien Tabernan. Gustora sentitzen gara hona gatozen bakoitzean.

Tresviso.

Indarrak berreskuratu ondoren, beheruntz goaz bide arruntetik. Prías inbernaletan.

Behean Urdon Ibaia, bidea ondo ikusten da. Bide hau ere ikusgarria da.


Ibaiaren beste aldean Reñinuevo ur-kanala antzematen da.  

Tombu Robru, hurrengo batean ezagutuko dugu. Beste igoera desberdin bat. Izugarria da nolako tokietatik ibiltzen ziren hemengo artzaiak.

Urdón ibaia.

Beste "tombu" bat.

Basatia.

Zubi berria.


Goizean goiz, hortik igo dugu...



Urdon ibaiaren ur garbi eta indartsuak. Toki magikoa. Eta gu pozik, beste mendiko egun zoragarri bat pasa ondoren.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina