2012/12/01

AKAITZ 1315 mt. Udazkeneko lehenbiziko elurtea Aloña mendilerroan.

Etxetik hurbil, Arantzazura etorri gara. Behetik ez da elur askorik ikusten, baina atzo egondako batzuk esan da, badakigu goiko partean ondo elurtuta dagoela, eta eguraldi nahiko ona iragarrita dagoenez, animatu gara.
Durun gaude. Pixkat beherago hasten da elurra. Txabola horretan baten bat gustora dago, tximinia kea dariola dago eta.



Ez dugu plan zehatzik ekarri, baina eskiatzaile guztiak Butreaitz eta Artzanburu aldera doazenez, guk Akaitzera igotzea erabaki dugu. Gainera, igoera zuzena egingo dugu.



Durun erraketak ipini ditugu, eta gustora goaz beraiekin. Zulo asko daude hemen, eta elurra ona dago erraketak kendu gabe igotzeko.


Igoera dotorea egin ondoren, ertzera atera gara. Hemen haizeak gogor jotzen du, baina paisaia izugarria da.

Azkenengo malda igotzen. Azkenean, erraketekin heldu gara tontorrera.

Butreaitz eta Udalaitz.

Atzean, Anboto agertzen da.



Gailurretik ikusten den paisaia.

Hortik egin dugu igoera zuzena.



Tontorreko buzoiarekin. Oso polita dago, bere apainketa txuriarekin.

Jetsiera, Butreaitz aldera egin dugu. Hemen haizea eta hotza dira nagusi, eta elurra gogorra dago.


Jetsi ondoren, berriz Akaitzen azpitik goaz, Bizkornia eta Eskista aterperuntz.


Hemendik ez dabil inor ere ez. Gozamena da "huella" irekitzea inguru hauetan.


Ez da toki txarra atsedena hartu eta mokadutxua jateko.


Hotza egiten duen seinalea.
Durura berriz itzultzerakoan, Akaitzera igotzeko erabili dugun bidea ikusten dugu. Azkenean, ederki gozatuta goaz beheruntz.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina