2024/05/26

⛰️MONDICIERO/EL LITRO 2299 mt. Linas de Brototik

 Mondicieto, Mondeniero, Litro,... izen desberdinak dituen mendia, Linás de Broto, Viú eta Torla gainean kokatzen den bizkar belartsua da. Izugarrizko ikuspegiak ditu.

Guk, Linás de Broto-tik igoko dugu. Asmoa ibilbide zirkularra egitea da, Litro-ko bidetik igo, gero tontorretik Tozal de las Comas-era igaro eta Sorrosal sakanera jetsi Linás-era itzultzeko. Horregatik, Sorrosal zubiaren ondoan dagoen aparkalekuan utzi dugu kotxea (1205m). Gero ezin izan dugu pentsatutakoa burutu. Bestela, igoerako toki beretik jeisteko pistaren sarreran ere utzi daiteke kotxea.

 2024-04-18 Linás de Broto eta San Miguel eliza. Goian Pelopín. Guk orain km bat edo egingo dugu errepidetik Viú aldera, gero ezkerrera doan pista hartzeko.

 Hartu dugu pista. Metro gutxi egingo ditugu bertatik. Berehala dago Litro-ra igotzeko seinalea. Hotza egiten du goizeko ordu hauetan.

 Hau da jarraitu behar den bidea. Basoan sartzen da eta oso argia eta polita da.

 Haritz, erkametz eta ezpel artean doa eta sigi-saga ugari egiten ditu. Dena dela, aldapa dago.

 Basoko zatia ondo igotzen da, erosoa da. Hemen km bertikal bat egiten da tontorreraino.

 Tarte batzutan bidea lausatua dago.

 Txabola hondakinetan basoan.

 Harrizko horma dotoreak ere badaude. Lursailak bereizteko edo.

 Basoko leiho batetatik Ripera eta Tendeñera mendiak ditugu ikusgai. TENDEÑERA ibilbidea

 Gereziondoak basoaren irteeran.

 Basotik irteten ari gara. Honerarte igoera eramangarria izan da.

 Azkenengo zatian pinadian murgilduta ibili gara. Atzean, Manchoya mendia.

 Ikusten da tontorra, baina oraindik ea 600 metroko desnibela geratzen da eta ez nolanaikoa.

Gutxi gorabehera jarraitu dugun ibilbidea. Honerarte bidea oso argia da. Azken zati horretan ez dago bide garbirik, baina ez dago arazorik, dena gora.

 Hemendik gora ez dago atsedenik. Igoera oso tentea eta gogorra. Ezkerrean Otal mendia.

 Pico Otal dotorea. Bujaruelo-tik igota daukagu.OTAL Ibilbidea

 Azkenengo zati lasaia. Ondorengoa benetan bertikala.

 Poliki baina gora. Zuloan, Linás de Broto eta atzean, Erata-Pelopín-Manchoya.MANCHOYA_PELOPÍN Ibilbidea
 Linás de Broto.


 Malda belartsu oso tentea. Linás mila metro beherago.

 Ezkerrean daukagun panorama ederra da. Tendeñera-tik Sabocós-era doan mendilerroa.


 Tontorreko erpina aspalditik ari gara ikusten, baina luzea egiten da aldapa.

 Baina heldu gara. MONDICIERO (2295m). Ea hiru ordu aparkalekutik.


 Ikuspegiak oso zabalak eta ederrrak dira. Hemen, Ordesa harana eta tontorrak. Perdido eta abarrak.

 Linás-era begira. Atzean, Manchoya-Pelopín-Erata eta atzerago, Tozal de Guara-Fragineto.


 Sabocós-Tendeñera mendilerroa.

 Tozal de las Comas (gure hurrengo helburua), Fenez eta Otal.

 Tapou-Montferrat-Cerbillona-Vignemale. Moskowa korridora ikusten da.

 Hiru Sororeak.

 Linás.



Gabietous eta Taillón. Azken horren aurrean, Mondarruego.

 Tozal de las Comas-eruntz. Jetsi egin behar da eta ondoren, erdian ikusten den lepora jetsiera gogorragoa. Hemen elurra dagoela hasi gara ikusten eta lehenbiziko zalantzak sortzen ari zaizkigu. Otal aurrean eta Vignemale eskuinean.

 Oraindik malda ez da oso handia eta ondo jeisten da.

 Tozal igo ondoren beste lepo horretara jeistea da asmoa, ondoren Fenz eta Otal-en azpiko Sorrosal sakanera jeisteko.

 Aurrean daukagu Tozal de las Comas, baina lepora jeisteko azken aldapa tentea da, elurtuta dago eta elurra gogorra. Ez daukagu kranpoirik, eta ez dugu arriskatu nahi. Beraz, buelta eman eta berriz Mondiciero igotzera.

 Mondiciero-ra igotzen ertzetik.


 Iparraldean elur dezente dago, baina hemen ondo ibiltzen da. Mondiciero aurrean.

 Bujaruelo aldera begira. Guri hor egon ginenean, artzai batek Bernatuara tontorra hori dela esan zigun. Mapetan Gabiet bezala ere agertzen da. Normalean ezkerreko baxuagoa egiten dute gehienek... Guk biak egin genituen.BERNATUARA Ibilbidea

 Eta tontorretik beheruntz, igoerako bide beretik. Linás zuloan.

 Basora sartzen. Aurrean, Pelopín.




 Gereziondoen lorak, basoko koloretasuna handitzen.

 Eta errepidetik Linás de Broto. Orain aparkalekura errepidea jarraituz.

 Sorrosal-eko aparkalekuan. Azkenean sei bat orduko ibilaldia eta 1200 metroko denibela gora eta behera. Nahiz eta hasierako helburua ez lortu gustora egindakoarekin. Behetik ez zen ikusten hainbeste elur eta kontziente ginen hau gerta zitekeela. Kranpoiak kotxean!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina