2022/05/25

PILUPIN 2007mt , MANCHOYA 2033 mt

 

Pelopin (2007 m) Erata mendiguneko eta Serrablo eskualdeko bigarren kotarik altuena da, eta Manchoya (2033 m) altuenak bezala, Monte Perdido mendigunearen eta inguruko mendien ikuspegi ikusgarriak ditu. Merezi du bere tontorrera bisita egitea, mendizaletasun ikusgarriaz gozatzeko.
 
 
 Piriniorako bidaietan askotan agertzen zaizkigu irudi ederrak. Hau Esa urtegia pasa ondoren ateratakoa da. Berdún aldea eta Peña Oroel. Ekaitza prestatzen ari da.
 2022-02-12 COTEFABLO mendatera etorri gara. Eguraldia ez dago zuziriak botatzeko bezalakoa eta ibilaldi erraz bat egiteko asmoz hasi gara. Printzipioz Pilupin-era igotzea da plana.


 Otal herrira doan PRa jarraituz atera gara mendatetik. Hemen tunelaren gainean gaude eta bidegurutzea dago. Gu ezkerrera.
 Elurguneak ikusten ditugu Pilupin aldera igotzeko.

 PRa jarraitzen, nahiz eta toki batzutan, elurguneak medio, toki egokienak bilatzen joan. Cotafablo mendatea behean. Tendeñera, Otal eta Ordesa aldea dena estalita.



 Elurgune batzuk baliatu ditugu lepora igotzeko. Elurra gogorra dago eta ondo igotzen da.

 Lepora heltzen.

 Otal herria. Gaur ez gara jetsiko. Egonda gaude eta oso interesgarria da.

 Aurrean daukagu Pilupín. Zuzenian igoko dugu.

 Zaldiak magalean.

 PILUPIN (2007m). Oso azkar igotzen da. Lehendik ere ezagutzen genuen hau.
 Gaur ikuspegi mugatuak ditugu. Dena dago estalita. Baina aterri dagoenez, nahiko urruti geratzen den Manchoya-ra joan-etorria egitea erabaki dugu. Hori ez dugu ezagutzen.


 Linás de Broto herria, Cotefablo-tik Ordesa-ra doan errepidean.

 Gu bagoaz mendilerro guztia jarraitzera. Tontorrean laukote bat agertu da.

 Yosa de Broto herrixka (hau utzietsia dago Otal bezala) eta Oto bailara zuloan.

 Balizak Yosa mendatean.

 Pico del Pilón omen da hau. Bertan Puerto de Yosa izena ipintzen du. Pilupín atzean.

 Hortik jetsi eta aurrera. Hodeiak gero eta ilunagoak.

 Manchoya urruti oraindik. Ibilbideak ez du misteriorik. Dena goitik, gora eta behera zelaiak eta tarteka pista zapalduz.

 Ordesa aldea.

 Manchoya-ra hurbiltzen.

 MANCHOYA (2033m). Ea hiru ordu Cotefablo-tik. Inguru guztia estalita eta tarteka euri tantak hasi dira.


 Ez dugu denbora asko egin tontorrean. Haize hotza eta euria tarteka. Pilupín-eraino itzuli behar gara mendilerroa jarraituz. Ezkerrean, Erata.

 Zaldiak Escartín-era jeisten diren magaletan.

 Muino batetik jeisten. Aurrean Erata.

 Pilón-era hurbiltzen, Manchoya oso atzean geratzen da.

 Pilón aurrean eta Tendeñera-Sabocós mendikatea hodeipean.

 Manchoya-ri agur esaten. Hemen Pilupín ezkerretik inguratzen duen pista hartuko dugu, tontorrera berriz igo gabe.

 Zaldiak eta Otal mendia atzean Pilupín-en lepotik.

 Eta euripean bukatu dugu ibilbidea. Baina bukaera ederra eman diogu Cotefablo gainean dageon borda-taberna berri horretan.

 Toki oso txukuna eta jabea oso jatorra. Elkarrizketa interesgarria izan dugu berarekin.

 Bertako gazta eta sagardoa. Gustora egon gara. Toki bikaina Ordesa aldetik bueltatzerakoan gelditzeko. Itzuliko gara.

IBILBIDEA

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina