2024/06/09

ANDALUZIA I.: Grazalema, ⛰️SIMANCÓN, ⛰️RELOJ (Cadiz)

 Aspaldiko partez, ANDALUZIAra goaz hamar bat egun pasatzera. Asmoa, bertako probintzia batzuetako mendi garaienak igotzea da, baina ez daukagu zehaztuta zeintzuk eta nola egingo dugun. Bakarrik hasieran hiru gau Grazalema herrian igaroko ditugu, inguruak ezagutzeko. 

Aurretik, pare bat aldiz gaude egonda Andaluzian, baina bietan, nola ez, Sierra Nevada eta Cazorla-ko mendi garaienak ezagutzen, eta turismo apur bat egiten. Gainontzeko guztia, ezezaguna da guretzat. Ea ba, zer aurkitzen dugun...

Bidaia bi egunetan egingo dugu. Lehenbiziko egunean, larunbata, berandu aterako gara, arratsaldeko seiretan. Beraz, Valladolid-eko Geria-n hartu dugu ostatua. Hurrengo egunean, igandea, Grazalema-raino.

2024-05-12 GERIA (Valladolid). Autobidearen ondoko ostatu batean egin dugu lo eta goizean, logelako leihotik irudi polita ikusteko aukera izan dugu. Orkatza landaretzan izkutatuta.

 Eta bere korrika estetikoki egiteko modua. Eta hau autobidearen ondoan. Ah ze irudia!


Grazalema


 Arratsaldeko bostak aldera heldu gara Grazalema herrira. Hasieratik txunditu gaitu herriak. Oso lasai dago, atzerritar batzuk tabernetan, kale estu eta aldapatsuak, etxe zuriak. Guk hiru gau pasatzeko hartu dugu apartamentu txukun bat.



 Herriko Asomadero behatokitik ikusten den ingurua. Berdea erabat. Hau omen da Estatuko elde euritsuena. Guk kriston zortea izango dugu. Eguraldi bikaina, freskoa eta ibiltzeko paregabea. Gainera, udaberria izanez, lorez beteta dago dena.

 Hau da iluntzeko giroa taberna eta jatetxez betetako enparantza txikian. Bertako biztanleak eta atzerritarrak batez ere. Gu, biharko plana egiten... Ezin izan dugu Cádiz-eko mendi garaiena igotzeko behar den baimena, web orria ez dabilelako ondo. Beraz biharko beste plan bat.


 Sokamuturrari eskeinitako omenaldia. Oso famatua omen da hemengo sokamuturra.

 Pasiatzen kale estu eta dotoreetan.


 2024-05-13 GRAZALEMA-ko enparantza nagusian. Goizeko hamarretan bertan hasiko dugu gaurko ibilaldia. Gaur ez dugu kotxea mugituko. Lagun batzuek gomendutako ibilalde zirkularra, egingo dugu, Grazalema mendilerroko Simancón eta Reloj tontorrak igoz. Erabat ezezagunak guretzat, baina aholkuei kaso egin behar.

 Herriaren goiko aldera igo behar dugu, kanpina dagoen tokiraino. Kalean gora!


⛰️SIMANCÓN 1569 mt, 

⛰️RELOJ 1535 mt. Zirkularra

 Tajo Rodillo kanpinaren ondoko aparkalekuan hasten da mendiko bidea. Puerto de las Presillas-era doan ibilbideari buruzko informazioa dago bertan. Guk lehenbiziko zatian hori jarraitu behar dugu.


 Dena dago lorez beteta. Hasieratik ari zaigu gustatzen hau. Sorpresa galanta!

 Muino batera igo behar da hasieran eta bidea sigi-saga politak egiten doa, Peñón Grande-ren azpian.

 Muinora igotzen. Hemen elkartu gara gaur ikusiko ditugun mendizale bakarrekin. Lau emakume atzerritarrak. Hortik aurrera, bakardade galanta.

 Muinora heldu gara. Aurrean ditugu gure tontorrak. Hemendik Llanos del Endrinal-era jetsiko dugu, eta hor utziko dugu las Presillas-era doan bide balizatua.

 Hau da udaberria!

 Llanos del Endrinal-era jeisten. Erdiko baso horretatik igoko dugu Simancón-en eskuinean dagoen mendatera.

 Llanos del Endrinal-en dagoen informazioa. Esan bezala, hemen bide nagusia utziko dugu, eta mugarriz oso ondo markatuta dagoen bidezidorra hartuko dugu, aipatutako basoan sartzeko.

 Basoko kerizpea eskertzen da. Gainera lora ugari ikusteko aukera daukagu. Hau Matagallo omen da.

 Lehenbiziko basoa igaro eta laster beste horretara sartuko gara. Bidea polita.

 Atera gara Simancón-en azpiko zati harritsura. Gogorra dirudi, baina bidezidorra oso era egokian doa goruntz.

 Simancón-en azpiko lepora irteten. Grazalema herria han behean geratzen da.

 Inguru hauetako biztanleak, basahuntzak.

 Talde handia zebilen Simancón-en azkenengo aldapan.



 Goiko zati honetan ere bidea oso ondo markatuta. Hemen bakoitza alde batetik joan gara, bata zuzenean eta bestea eskuineko ertza hartu eta bertatik gora.

 Harkaitz artean ere lora ugari.


 Azkenengo zatia. Ertza eskuinean.

 SIMANCÓN (1569m). Tontor airoso eta harritsua. Honerarte bideak ez du aparteko zailtasunik. Guk ia hiru bat ordu behar izan ditugu Grazalema-ko enparantzatik. 860 metroko desnibela.

 Behean ikusten den lautada horretara atera gara eskuinetik, ondoren gora igotzeko. Atzean Cádiz-eko tontor garaiena agertzen da, El Torreón. Hori izango da biharko helburua, goizean goiz lortu baitugu baimena.

 Eta ondoren dator gaurko zati zailena. Simancón-etik aurrean daukagun Reloj-era igarotzea. Harkaitz blokeak, lapiaz handia. Oso kontu handiz jetsi behar da, toki egokienak aurkituz.

 Hau da jetsiera. Ikusten da zailtasuna. Guk zorionez, eguraldi ona daukagu eta lasaitasunez jeistea lortu dugu.

 Behin Reloj-en azpira helduta, lorategia batean sartu gara eta igoera laburra geratzen zaigu.

 Reloj-era igotzen. Atzean ikusten da egindako jetsiera.


 Lorategia.


 RELOJ (1535m).


 Hemendik Simancón oso gertu ikusten dugu. Atzean, El Torreón agertzen da.
 Gustora lora artean.

 Reloj-etik beste alderuntz jetsiko gara, Putzu Berderuntz. Hemen aldapa nahiko tentea dago, baina bidea oso ondo markatuta. Zirkularra egitera goaz.


Verbasco/Gordolobo




 Jetsiera nahiko gogorra, baina polita, lora askorekin inguruan. Bidezidorra argia.

 Férula.

 Pasada bat da nola dagoen mendia.

 Jara Zuria.


 Putzu Berdea ezkerrean dago. Putzu bat besterik ez da. Orain Reloj mendia inguratuko dugu.


 Hemen ere bide dotorea basotik.

 Jara Zuria.

 Peoniak.

 Reloj. Ezkerreruntz jetsi gara eta orain mendia inguratzen ari gara.

 Reloj. Mendi dotorea. Inguraketa bukatzen.

 Bide argiak eta dotoreak mendilerroaren erdian. Sorpresa galanta izaten ari da gaurko ibilbide hau. Ez genuen hainbeste edertasun espero. Dena dela, hemen liada potente bat izan dugu. Grazalema-ko Begira heltzeko bidea hartu dugu, baina nahastu ondoren, buelta eman dugu daramagun bidera.


 Bidegurutzea. Gu Grazalema-ra.

 Orain berriz bide balizatua jarraituko dugu herrira jeisteko.



 Peñón Grande daukagu aurrean. Hor behean, eskuinean dago kanpiña.

 Jetsiera tentea eta "armatua" toki batzutan. Oso alpinoa. Laster helduko gara kanpiñera.

 Grazalema-ko kaleetan, apartamentura bidean. Sei ordu t'erdiko ibilaldi nahiko potentea izan da. Hasteko ez dago gaizki. Asko gustatu zaigu. Sorpresa itzela! Gomendatu digutenei eskerrak, merezi izan baitu.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina