MENUA

2016/10/03

BERNATUARA (PIC DE GABIET) 2717 m eta CRAPERA 2516m Bujaruelotik.

2016-09-03 SAN NICOLAS DE BUJARUELO (1338m). Goizeko 8ak dira eta prest gaude gaurko ibilaldia hasteko. Helburua, David Atelaren "100 Cumbres del Pirineo Aragonés"liburuan  agertzen den Pico de Bernatuara igotzea da. Badakigu, erreportaje batzuk ikusi ondoren, askorentzat hori ez dela Bernatuara, Pic de Gabiet baizik, eta Bernatuara guk Crapera bezala jarri duguna dela. Izenekin badago nahastea oraindik...

Mendizale ugari dabil martxan dagoeneko, gehienak Bujaruelo mendateruntz.

Mapa honetan lehen aipatutako izenak agertzen dira. Dena dela gero, Bernatuara lakura heldu baino lehen, bere behiak gobernatzen ari zen artzai batekin egin dugu topo. Broto ondoko herri batekoa da eta astean hiru aldiz igotzen du inguru horietara. Hitz egiteko gogoa zeukan, eta mendien izenei buruz galdetu diogunean, Pic Gabiet ez duela ezagutzen (Gabietou bai, Taillon-en ondokoa), eta hori Bernatuara dela esan digu, eta lakuaren ezkerrekoak Crapera izenarekin ezagutzen dituela. Beraz, Atelaren liburuan agertzen diren bezala.
Hasieran Bujaruelo mendatera doan bide ezaguna jarraitzen dugu.


40-45 bat minutu igaro ondoren adi egon behar gara ezkerrera ateratzen den beste bide hau hartzeko. Argindarraren zutoin baten ondotik igarotakoan da.
Lapazosa sakaneko erreka zeharkatu behar da. Gaur ez da batere zaila, ez baitauka urik.
Beste aldean baso txiki bat zeharkatu eta Sandaruelo-ko belardietara atera gara. Aurrean daukagu guretzat Bernatuara den mendia.

Plana de Sandaruelo-ko txabola-aterpea.

Ezkerrean Otal harana eta Otal eta Tendeñera mendiak.

Txabolatik gora daukaguna. Lapazosa sakana eskuinean uzten dugu. Bidea oso nabarmena da eta ondo markatuta dago mugarriekin.

Marmota goizeko eguzkipean.

Igoerako zati lasaienean, Lapazosa sakanera inguratzeko berriz. Mendia oso lehorra dago. Lehen aipatutako artzaiak hori esan digu, ez dakiela zer egin behiekin.

Lapazosa sakaneko urjauziak, ur gutxirekin.


Eguzkilorea. Asko daude.


Hemendik gora malda oso handia da, Crapera-ren hormen azpira heldu arte. Vignemale-ri itzulia egitera dihoan mendizale-korrikalari batek pasatu gaitu hemen. Ez zaio ezer geratzen...

Atzean Mondarruego eta Escuzana ditugu. Igoera ederra egin genuen Escuzana faja igaroz Mondarruegora heltzeko. Mondarruegoko ibilbidea
Bernatuara lakuaren gainean dagoen lepora heltzen ari gara eta oso ondo ikusten dugu ertz hori jarraituz egingo dugun igoera. Ezkerrean 2465m-ko kota. Eskuinetik igaroko dugu, tontorraren azpitik.

Bernatuara lakuan.

Laku ertzera jetsi gara, baina gero berriz itzuliko gara lepora, handik ertza hartzeko.


Lehen aipatutako kota. Hori, apur bat eskuinetik igoko dugu, momentu batzutan 40º ko aldapa gogorrak gaindituz.

Beste marmota bat.

Altuera irabazten ari gara kota horren maldetan, eta hobeto ikusten dugu lakuaren edertasuna.

Pic de Lourdes eta Pla d'Aube aurrean (hala uste dugu), eta Vignemale mendikatea atzean. Eskuinean Pic de la Sède.

Lakua eta Crapera mendiak. Eskuinean Bernatuara mendatea.

Malda handia ertzeko lehenbiziko kotara igotzen.

Cerbillona-Montferrat-Vignemale.

2465m-ko kotaren tontorra saihesten.

Ossoue aldera jeisten den harana eta Vignemale, Pic de la Sède, Pic Labas,...

Jarraitu behar dugun mendebaldeko ertza.

Momentu batzutan Lapazosa aldera igaro behar da.
Cerbillona- Clot de la Houndt-Pique Longue-Chausenque-Petit Vignemale-... Mendikate guztia.


Hauek gure aurrean ditugu.




Bidezidor estua ertzaren Frantziako aldean. Bernatuara mendatea erdian ikusten da.

Ertzean, tontorretik gertu.

Azkenengo metroetan asko estutzen da ertza, eta bretxa txiki bat igaro behar da. Bretxa pasa ondoren, berehala gaude tontorrean. Astazou-ak, Marboré-Cilidro-Perdido-Torre-Casco-Taillón-Gabietou aurrean.

PICO DE BERNATUARA (2717m). Gustora. 1400 metroko desnibela 3 ordu eta 45 minututan.



Lapazosa sakana eta Bujaruelo. Ea igoera guztia ikusten da.

Jetsiera hasten ertzetik.

Goiko erresaltea jeisten.

Koloretasuna harkaitz artean.

Sarrio taldea. Orain igoerako bidea jarraitu beharrean, ipar-mendebaldera ari gara jeisten.

Nabaritzen da ez dabilela jenderik hemen goian. Beraiek eta gu, besterik inor ere ez.

Jetsi dugun mazela, igoerakoa baino askoz lasaiagoa.

Beste perspektiba batekin ikusten dugu lakua. Eskuinean erdian ikusten den lepotik sartu gara lehen.

Hori da aurreko lepoa. Hortik aterako gara gero.
Bernatuara mendatera jetsi gara. Horrela ikusten da mendia hemendik.


Mendatean dagoen plaka.

Eta askorentzat Bernatuara (artzaiarentzat Crapera) den mendia oso gertu dagoenez, ba igoko dugu horra ere bai.
PICO DE CRAPERA (2516m). Lehen igotako Bernatuara eta lakua bere oinean.

Orain Ara harana ikusten dugu eta Bacias, Batanes, Argualas, Garmo Negro, Infiernos, Aratille,..., atzean.

Hemen ere badago koloretasuna.

Bernatuara. Erdian igotako ertza eta ezkerrean jeisteko erabili dugun mazela. 2465m-ko kota lehen planoan.
Behiak eta Taillón-Gabietou.

Eguzkilorea Lapazosa sakanean.

Lapazosa sakaneko urjauzi dotorea.

Sandaruelo-ko txabolara jeisten.

Gabietou.

Bujaruelo-tik datorren bidera irtetera goaz. Lapazosa arroileko putzu bat.

Hasieran aipatutako liburuko mapa. Hau izan da gure erreferentzia.
Torlan, erosketak egiten.



Hau izan da udako azken irteera. Ezin gara kexatu. Ea udazkena nola datorren...

2 iruzkin:

  1. Hola, hemos incluido tu web en la lista de las que consideramos mejores páginas de rutas de montaña

    http://www.rutinasvarias.com/los-rankings-de-rutinasvarias-com/mejores-paginas-rutas-montana/

    Si tienes inconveniente podemos quitarlo. Nos encanta tu página. Trasmite amor por la montaña y se nota que hay mucho trabajo detrás. A seguir en la brecha!.

    Un saludo

    ErantzunEzabatu
  2. Gracias / Eskerrik asko. Todavía mucho por mejorar...

    ErantzunEzabatu