2024/03/10

⛰️PICO CARRÍA 1453mt Collada Llomenatik PONGA -ASTURIAS

Sella ibaiak bereizten du Picos de Europaren mendebaldeko mendigunetik, eta mendigune horren eta baita Amieva eta Ponga-ko gainontzeko mendien behatoki bikaina da.
Sellaren mendebaldean, inguruko haranak Sellaren haitzarte aldera erortzen dira malda zorabiagarrian.

⛰️PICO CARRÍA 1453mt Collada Llomenatik PONGA -ASTURIAS 

Aspaldian, asturias aldea apur bat ahaztuta daukagu.
Garai batean Piriniotara baino gehiago joaten ginen alde horretara, bai europako mendietara, eta baita Ponga, Redes, ubiña, Somiedo eta abarretara.
Asturias-ek asko dauka eskeintzeko. Guretzat paradisua da.
-----------------------------
Egun batzuk Cangas de Onís-en igaroko ditugu, eta guretzat ezezagunak diren paraje batzuk ezagutzeko asmoz heldu gara. Otsailean gaude, baina aurtengo negua oso lehorra doa, elur gutxirekin. Egun hauetarako eguraldi aldakorra dago iragarrita. 
Lehenbiziko egunerako Ponga-ra joateko plana egin dugu, Carriá mendira. Inguruko beste tontor batzuk ezagutzen ditugu, baina hau ez. Pierzu-ra igota daukagun bezala, Llomena mendatea hartuko dugu abiapuntutzat. Badakigu aukera gehiago daudela, baina hau da desnibel gutxien daukana, nahiz eta ez izan oso erraza.

 

2024-02-18 LLOMENA MENDATEA (990m). Beleño eta Viego herrien artean dagoen mendatea da. Bertatik ibilbide asko egin daitezke. Ea mila metrotara dago eta gaurko mendira 400 metro pasatxoko desnibela dago berez, baina igoera eta jetsiera batzuk medio, azkenean desnibel askoz handiagoa ateratzen da. Hau da bertan dagoen mapa.

 Llomena bertatik Pikosetako Cornión mendikateko gailur nagusiak ikusten ditugu. Cebolleda, Torre de Santamaría, Torre de la Horcada, Torre de Enmedio,Tres Marías, Torre del Torco eta erregina, Peña Santa.

 Beste aldera begira, Ponga-ko Recuenco, Collau Zorru-Picu Luengo eta Las Bedules parajea, tontor horietara igotzeko abiapuntua. RECUENCU

 Hasieran Pierzu-ra doan pista hartu dugu, baina berehala eskuinera doan beste pista lokaztua jarraitu dugu. Gure azpian geratzen den Viego herriko tximiniak martxan dabiltza.

 Abeltzaina behiak ikuilutik ateratzen. Nahiz eta igandea izan, hemen ez dago jai egunik.

 Atzera begira, nondik gatozen ikusten da. Atzean, Maciédome eta lehen aipatutako mendiak. Ez daukate batere elurrik.MACIÉDOME

 La Boya de Ovia-ra heldu gara pistaz. Hor eskuinera hartu behar da. Pare bat mugarri daude bidearen sarreran.

 Ekarri dugun pista Pierzu-ren magaletan dauden txaboletara jarraitzen du. Gu bidezidorretik gora.

 Gure atzean, Tiatordos mendi dotorea agertzen da.

 Gorostiak fruitu gorriekin.


 Tiatordos. Izugarri ederra da. Ea bi mila metro ditu eta elur oso gutxi dauka. Guk alde honetatik eta Redes aldetik ezagutzen dugu, eta ibilbide oso dotoreak dira.TIATORDOS

 Pistatik gora tarte motz bat egin eta ezkerrera zeharkaldi luzea egin behar da, erdian ikusten den bretxa batera igotzeko. Zorionez zeharkaldi honetan dagoen bidezidorra nahiko lehorra dago. Bestela hau oso tarte gogorra izan daiteke, gehienetan lokaztuta egoten baita. Oraindik ez dugu Carriá ikusten.

 Bidezidor estua gure gaineko hormen azpira heltzeko.

 Orain goiko bretxara igotzen. Bide sigi-sagatsua eta polita hemen.

 Pago eder batzuk daude bidean. Mendatea goian.


 Collado de la Boquera-ra irteten. Atzean, Pierzu.PIERZU

 Eta aurrean, orain bai, Carriá. Gertu ikusten da baina oraindik asko falta zaigu bertara heltzeko.

 Hemendik ere oso ondo ikusten ditugu Cornión-eko mendiak. Pikosetan ere oso elur gutxi.

 Hauek Pre-Cornión-eko mendiak, Amieva eta Sajambre artean daudenak.

 Atzean dagoen mendatera atera gara, Boquera-ra. Orain oso gertu geratzen den Silla de Cabestredo tontorrera igoko dugu. Joan daiteke behetik, baina ez du asko merezi.

 SILLA DE CABESTREDO (1275m). Alboan daukagu Carriá, baina esan bezala, lana geratzen da horra heltzeko. Orain lepora jetsi behar dugu eta ondoren, ezkerreruntz jetsi metro dezente, igotzeko daukan toki errezenera hurbiltzeko. Atzerago, Cornión.

 Boquera-tik ekarri dugun bidea. Atzean, Tiatordos, Maciédome, Recuenco, Collau Zorru eta Pileñes-Ten.

Trechu (Estrecho) lepora jeisten. Guk, hor aurreko tontortxoan eskuinera hartuko dugu behera.

 Eta bapatean, rebekuak gure aurrean.

 Talde handia zegoen. Hauetaz aparte ez dugu inor ikusi egun guztian.


 Badoaz. Beraiek markatuko digute Carriá-ra hurbiltzeko bidea.

 Estrechu mendatea (1197m). Carriá-La Roble aurrean. Baina orain ezkerrera jetsi behar dugu, argazkian ikusten dena baino beherago.

 Bidezidor estua eta toki batzutan nahiko "aereoa" kanaloiaren bila.

 Heldu gara Kanaloira. Orain goruntz hormen ondotik, siga-saga batzuk egiten.

 Hor goian dago bretxa. Llanos de Ovia omen da, baina ez dauka lautada itxurarik inondik inora. Hortik 300 metroko desnibel oso gogorra geratzen da tontorrera.

 Pierzu beti gure ondoan.

 Igoeraren lehenbiziko zatian landaretzak asko oztopatzen du ibilia. Ezkerrean dagoen amildegiaren ondotik dago garbien, baina hala ere, ez da erosoa.

 Aldapa latza goruntz. Atzean, Argolibio eta Vega de Cien aldera doazen sakanak eta atzerago, Mota Cetín eta Sueve mendikatea besteak beste.

 Marko dotorea eskeintzen duen zuhaitza. Bagoaz hurbiltzen poliki poliki. Bukaeran garbiagoa da eremua.

 PICO CARRIA (1453m). Tiatordos-Campigüeños mendilerroa atzean.

 Buzoia.

 Itsasoruntz begira. Ezkerrean, atzean, Sueve. Aurrean, Amieva inguruak.

 Cornión-eko tontorrak estaltzen ari dira. Hemen, Cabra Blanca-Diente-Garitas Cimera eta Bajera ikusten dira oraindik.

 Putreak gure gainean.

 Kostatu zaigu baina gustora gaude. Dena guretzat...

 Cien herria eta Camporriondi. Hau Sella aldea da.

Puente Vidosa eta Beyos zintzurra zuloan, amildegi handiekin bi aldeetan.  Ezkerrean Cornión aldea. Inguru basatiak.

 Eta berriz beheruntz. Buelta, igoerako toki beretik egingo dugu.

 Mota Cetín eta inguruko gailur harritsuei begira.MOTA CETÍN

 Goiko aldapa luzea jetsi ondoren, Kanaloira sartzeko prest.

 Kanaloian.

 Kanaloiaren azpiko "sedoan". Estua da eta amildegia gertu dago, baina ondo. hemendik igo egin behar dugu berriz Estrechu leporaino.

 Eta Estrechu lepotik, Silla de Cabestredo-ra igoko dugu, behetik zeharkatzea deserosoa iruditu zaigu eta. Hemendik ondo ikusten da egindako joan-etorria.


 Hurrengo helburua Camarrastrada ertzeko La Boquera-ra heltzea. Atzean, Tiatordos, Maciédome, Recuenco, e.a.

 La Boquera-ra heltzen. Atzean, gaurko bi mendiak.

 Udaberria dirudi nahiz eta otsailean egon.



 Irudi polita Tiatordos eta Maciédome-rekin.

 Gorostia. Asko daude beheko zeharkaldian.

 Viego herria eta Peña Salón, Sen de los Mulos-Peña Subes. Ponga aldea.

 Peña Salón, Viego gainean. Inguru eder eta ezagunak guretzat.PEÑA SALÓN

 Canto Cabronero eta Peña Beza. Beraien ondotik doa Arcediano Bide ezaguna.

 Behiak gustora eta lasai paraje eder hauetan. Hemendik pasiada lasaia geratzen zaigu Llomena mendatera. Azkenean 6 bat orduko ibilaldi nahiko gogor baina ederra izan da eta eguraldia lagun.

 Puente Vidosa-ra jeisten, Viego herrian geratu gara. Bertako etxe dotore bat.

 Puente Vidosa. Urjauzia. Eta Beyos-eko errepidetik Cangas de Onís-era, Asturias-eko produktuak dastatzera.

IBILBIDEA HEMEN





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina