2024/01/28

🏔️PIC DE ARAZURES 2213 MT.

Pic de Arazures Anéou zirkoko tontorretako bat da. Col de l'Iou eta Peyreget ditu eskuinean, eta ezkerrean, Bious edo Anèou mendatea eta Pic de Gradillère. Aurretik pare bat aldiz egonda gaude bertan, bata kotxetik goraino elurrarekin eta bestea udan. 

Azkenengo egunetan inguruko tontorretan ibili gara, eta gaur, elurra desagertzen ari den negu atipiko honetan, goiz pasa hurbildu gara berriz.

 2024-01-23 Hau da aparkalekutik daukagun panorama. Duela astebete kotxetik atera ginen erraketak ipinita. Gaur berriz, nahiko goian jarriko ditugu. Canal Roya aldian elur gehiago dago, baina bi egun lehenago egon ginen bertan, eta ez dugu nahi berriz joatea. Arazures, ezkerrean ikusten den mendia da. Erdian Peyreget eta Midi eskuinean. 

 Igoerak ez du misteriorik. Eguraldi honekin dena ikusten da eta toki egokienak bilatzea da asuntua. Gu, elurra bilatzen gabiltza eta ahal izan dugun momentuan jarri ditugu erraketak. Anèou-ko zirkoa gure ezkerrean.

 Portalet-eko errepidearen beste aldean Peyralún-Ourade-Soques eta atzean, Algas eta Feniás aldea. Elur-eskasia nabaria da.

 L'Iou mendateruntz goaz, baina beheragotik. Helburua Arazures lepoa da.

 Aurrean daukagu Arazures mendia. Ezkerrekoa Gradillère da.

 Elur gutxi baina egoera oso onean dago. Gogorra eta erraketekin ibiltzeko primerakoa. Hemen L'Iou-rako arrastoa utzi eta Arazures leporuntz goaz.

 Elurra bukatu arte jarraituko dugu erraketekin. Goian ez da elur asko ikusten, baina izotza dagoela dirudi. Kranpoiak hartu ditugu. Ea nola dagoen...

 Arazures lepoa baino gorago igo dugu elurretatik. Eskuinean, L'Iou eta aurrean, Pène de Peyreget mendi dotorea.

 Igo dugu ertzeraino. Tontorra atzean geratzen da eta ertza apur bat estua da, baina ez dago elur askorik eta dagoen izotza saihestu daiteke. Daukagun paisaia izugarria da. Eta noski, bakarrik gaude hemen.

 Azkenengo zatian.



 Ertzean. Atzean, Palas, Balaitús-Frondiellas, Soba, Soques,...

 Tontorrera hurbiltzen. Azkenean kranpoiak ez ditugu erabili. Atzean Midi, Peyreget, Lurien eta Palas.

 PIC DE ARAZURES (2213m). Pare bat ordutan kotxetik. Atzean, Gradillère eta Canal Roya, eta atzerago, Bora-Aspe-Llena de la Garganta-Bozo eta Bisaurín.



 Bious eta Ayous aldea eta Monjes-Hourquette-Larry-Ayous mendiak besteak beste.


 L'Iou mendatea eta Peyreget eta Midi d'Ossau.

 Palas, Balaitús-Frondiellas. Aurrean, atzekoekin plastatuak, Arriel biak eta Soba.

 Gozatzen tontorrean. Anèou zirkoko gailurrak.

 Palas. Geodesikoen ertza ezkerrean eta Piton Von Martin eskuinean.


 Balaitús eta Frondiellak.

 Pène de Peyreget. Dotorea da hau ere.Pène de Peyreget igoera

 Berriz lepora jetsi eta erraketekin beheruntz. Elurrak bikain jarraitzen du.

 Aurrean daukagun paisaia izugarria da. Balaitús, Soba, Soques,...

 Ahal dugun elur guztia baliatuko dugu erraketekin jeisteko.
 Arazures. Beste goiz dotore bat igaro dugu inguru hauetan. Elur oso gutxi dago eta pena da mendia horrela ikustea, baina hau da dagoena...

IGOERA


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina