![]() |
| Mendatearen beste aldean, Piloña. Bueltan, hortik joango gara, turismo apur bat egiteko asmoz. |
![]() |
| Moandi-ko baserri-txabola eta larre ederrak. |
![]() |
| Mendate bertatik atera gara, Fontecha-ra doan pista jarraituz. Atzean, Tiatordos eta La Llambría mendiak. Zerbait garbitzen hasi da. |
![]() |
| Cazo eta Ponga aldeko baso eta paraje ederrak eta Tiatordos-La Llambría mendiak azken dekoratu bezala. |
![]() |
| Moandi hor behean geratzen da eta ekarri dugun pista ikusten da. Hor eskuinean utzi dugu pista, zelaitik hona gora igotzeko. |
![]() |
| Fontecha-ko belardietatik Mota Cetín. Apur bat gorago sartuko gara aurrean gaukagun basoan. |
![]() |
| Tontor dotorea Cetín hau. Baina oraindik bere oinera heldu behar gara, eta hau izango da gaurko abentura handiena. |
![]() |
| Fontecha lepoan. Pistatik atzeko tontortxo horretara igo dugu, apur bat jetsi ondoren, eta beste apur bat igo gero basora sartzeko. |
![]() |
| Horrelako seinale batzuk daude ibilbidea adierazten. Basoan ere badaude zuhaitzetan margotuta. |
![]() |
| Hau da basoaren irteera. Orain berehala helduko gara mendiaren oinean dagoen Berroña lepora. |
![]() |
| Berroña lepoa eta Mota Cetín. Marka zuri-horiak beste aldeko haranera jarraitzen dute. Hemendik aurrera mugarriak izango ditugu bidean. Ezkerretik igotzen da. |
![]() |
| Baina igozten hasi baino lehen, ikuspegietaz gozatzen jarraitzen dugu. Canto Cabronero eta Peña Beza, Amieva eta Arcediano bide ezagunaren inguruak. |
![]() |
| Lehen aipatutakoak, Peña Santa nagusi. Elur asko dago eta arriskutsua da orain hor ibiltzea, tenperaturak gora egin baitu eta elurra oso aldakorra dago. |
![]() |
| Zaldiak lepoan. |
![]() |
| Lepoan. Eskuinean Pierzo mendia, gero Carriá eta Cornión-eko tontorrak ondoren. |
![]() |
| Bagoaz goruntz. Aldapa handia dago, baina ez dauka zailtasunik. Mugarriak ondo markatzen dute bidea. Goiko zati hau oso polita da. |
![]() |
| Kanal batean sartu gara. Hemen hasten da elurra, baina oraingoz arazorik gabe. |
![]() |
| Kanala oso dotorea da. Belarra oso labainkorra dago eta horrekin ibili behar dugu adi. |
![]() |
| Kanalaren bukaera. Hemen elurra zapalduko dugu. Gero hor goian hormen azpitik jarraitu behar da, atzetik igotzeko tontorrera. |
![]() |
| Hau da azkenengo zatia. Eskuak apur bat erabili behar dira, baina elurrik ez dagoenez, ondo igotzen da. |
![]() |
| MOTA CETIN (1134m). Ez da mendi garaia, baina bai polita eta ikuspegi ederrekin. Cornión daukagu atzean. |
![]() |
| VIZCARES Ibilbidea |
![]() |
| TIATORDOS Ibilbidea |
![]() |
| Pierzo. |
![]() |
| Traviesos, Torre Santa María, Torre de Enmedio, Marías-Torre del Torco, Peña Santa. Behean, Ozanía ingurua. |
![]() |
| Pierzo, Ponga-ko herrixka, baso eta haranak babesten. |
![]() |
| Goiko zatia jeisten. Harkaitza eta belarra tartekatzen dira, eta adi ibili behar da zuloekin. |
![]() |
| Pasarte polita goiko hormen azpian. Hor aurrean sartuko gara kanalean. |
![]() |
| Kanaletik behera. Eskuinean horma ederrak ditugu gure gainean. |
![]() |
| Kanalak beheruntz jarraitzen du, baina gu ezkerrera atera behar gara, aurreko harkaitz horren eskuinetik behera jarraitzeko. |
![]() |
| Berroña lepoan gaude berriz. Carriá eta Cornión daude fondoan, baina orain hodei gehiagorekin. Basoko abentura geratzen zaigu ondoren. |
![]() |
| Lehen esan dugunez, polita da basoa, baina orduerdiko arreta konstantea eskatzen du. |
![]() |
| Hau da basotik irteterakoan gure oinetakoen egoera. Eta eskerrak bakarrik hori izan dela... |
![]() |
| Cetín, Fontecha lepotik ikusita. |
![]() |
| Piloña. Hortik jetsiko gara Arriondas-era. |
![]() |
| Txabola dotorea mendatetik gertu. |
![]() |
| Moandi-ko basoa, udazkeneko koloreekin. |
![]() |
| Fontecha-ko pistatik behera, baso ederraren ertzetik. |
![]() |
| Ederra. |
![]() |
| Moandi-ko paraje zoragarria. |
![]() |
| Bazkalostean Covadonga-ra hurbildu gara. Hemen, jendetzaz aparte, ura da nagusi. |
![]() |
| Covadonga erreka urez gainezka. Euria ari du eta biharko ere euria dago iragarrita. Asmatuko dugu zerbait... |























































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina